SENDADIANO-MARINDA-SENDADIANO
near Sendadiano, País Vasco (España)
Viewed 25 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
(Oharra: Ibilbide hau Badaia mendilerroan egindako ibilbidearen ondoren eginda dago. Beraz, osagarri izan daiteke egun berean biak egitea, indarra eta umorea baldin badago).
Waypoints
SENDADIANO
Eliza parean aparkatu dugu eta informazioa irakurri ondoren, bidetik gora jo dugu.
MARINDA LEPOA
Marinda gaine beti dago presente. Gibixo mendilerroaren garaiera gorena. Bere silueta konikoa oso bereizgarria da. Mendiaren goialdea erraz higa daitezkeen tuparriez osatuta dago, eta oinarria, berriz, higadurarekiko erresistenteagoa da. Marinda eta Arkamo mendilerroa lotzen dituen mendilerroaren zatiari Sierra de Gillarte deitzen zaio.
LANGA-ITXITURA
Langa pasatu eta behetik gora hasiko dugu, atsedenik gabe. Aldapa gogorra da, beraz lasai hartu, motza delako.
MARINDA (984)
Gainean gaude. Disfrutatu eskaintzen digun ikusmira: Zuhatzu, Badaia eta Arkamu mendilerroak, inguruko herrixkak, Nerbioi inguruko gainak... Ettorri garen bidetik itzuliko gara, baina aldaera bat egingo dugu bidean, Santa Marina izeneko gainetatik itzuliko garelako Sendadiano herrira.
SANTA MARINA (828)
Mendi gaina garbia da eta bertan antzematen da jarraitu beharreko bidea zein den, 4x4-ak ere joaten direlako. Bera jarraituz Santa Marina bidegurutzeraino iritsiko gara.
SANTA MARINA BIDEGURUTZEA
Eskumara hartuko dugu bidea, herrigunera eramango gaituena.
You can add a comment or review this trail
Comments