Serantes mendia (452m)
near Areeta, País Vasco (España)
Viewed 127 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Bidea etxetik hasi dugu, Areetatik zehazki. Portugaletera pasatu gara Bizkaiko zubitik eta Santurtzin metroko funikularra hartu dugu Mamarigaraino. Mamarigan egonda, mendia igotzen hasteko lekura heldu gara eta hortik aurrera gora egin dugu. Bidean zehar, 3 geldialdi egin ditugu: lehenengoa txosna eta haurrentzako puxgarriak ipintzen dituzten tokian, bigarrena, Fuerte, Gurutz Gorria eta iturria dauden tokian eta hirugarrena mendi tontorrean. Bidetik hainbat bidezidor eta bide ezberdin aurki ditzakezu; izan ere, edozein hartuta, puntara helduko zara, nahi ta nahi ez. Egun paregabea atera zaigu eta bero handia egiten zuen baina argazki mordoa ateratzeko aukera izan dugu eguraldiagatik. Oztoporik handiena, bidezidor batzuk oso aldapatsuak direla izan daiteke eta gaur bezalako egun batetan joanda krema asko bota beharko zenukeela erre nahi ez baduzu. Hala ere merezi du mendira joatea deskonektatzeko modu bat delako.
You can add a comment or review this trail
Comments