Sorabarri-Zumarraundi-Leizarrate-Aiztontor Altuna-TONTORRAUNDI (1484m)-Aizkorri-Askiolagaña-Beorlatza-Sorabarri
near Zalduondo, País Vasco (España)
Viewed 200 times, downloaded 8 times
Trail photos
Itinerary description
(2020-08-27)
Egun pasako mendi ibilaldia Aizkorri-Aratz Parke Naturalean.
3 ordu eta laurdeneko igoera + atsedenaldia + 2 ordu eta erdiko jeitsiera.
Gaurko ibilbidea Zalduondo herriko Sorabarri lekuan abiatzen da. Bertan autoa uzteko aparkaleku txiki bat dago, eta baita Aizkorri-Aratz Parke Naturalerako sarrera.
Lehen orduan Zumarraundi alderako bidea jarraitu behar da, bertan erdi aroko galtzada zaharrean zehar ere kilometro batzuk egiten dira. Tarte honetan harizti eta pagadi inguruak ere ikusi daitezke. Honela Zumarraundira iritsiko gara 300 metroko desnibela gaindituta eta Leizarrate-San Adrian alderako bideari jarraitu behar zaio pagadian barrena doan senda ondo markatu baina maldatsuan gora, badago mendebalderagotik doan galtzadatik igotzea ere aukeran, hemen simazulo ikusgarri batzuk ere badaude eta azkenean Leizarretako lepora iristen da, 200 metroko desnibela gaindituta.
Behin lepoan San Adrian aldera jeitsi behar da, 100 metroko desnibela, hau ere erdi aroko galtzadatik egingo dugu eta San Adriango tunelaren aurrera iristean Aizkorri alderako senda hartu behar da, mendebaldera edo ezkerrera gelditzen dena.
Senda honetan sartuta ordubeteko igoera gogorra dago aurretik, lasai hartu behar da malda handi samarra delako eta luzeegia ez egiteko, 400 metroko desnibela Aiztontor Altuna (1454m) tontorra zapaldu arte. Jarraian Tontorraundi (1484m) eta Aizkorri (1523m) tontorrak ere zapaltzeko, azken bi hauek oso hurbil daude.
Aizkorri gainean ohiko argazkiak egin, zerbait jan eta atsedena hartu ondoren, beherako bidearik ekin behar zaio. Hau hasieran Oltzako Zelaiara daraman sendari jarraituz egiten da, baina goialdeko eremu harkaiztsua utzi eta basoan sartzen garenean, 1330m inguruko garaieran, bidegurutze batera iritsiko gara, eskuinera hartuz Oltzara jarraitzen du, ezkerrerantz hartuz guk egin behar dugun bezala Ontzabertza-Liñategieta muinoen aldera eramango gaitu bideak. Azken honeratara iristean, estaka bat ikusiko dugu bere izenarekin 1200m inguruko garaieran, eskuinerako (mendebal) senda jarraitu behar da eta berehala Askiolagaña (1208m) gain zelaitsura iristen da. Honela jeitsierako lehen ordua osatuta.
Orain Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoa utzi eta Zalduondo (Araba) aldera jeisten jarraitu beharko da, lehenik ibilgailuen pistari jarraituko diogu tarte labur batez eta lehen bihurgune itxira iristean pista hau utzi eta eskuinera dagoen baso pista hartuko dugu bide honetako zati batean beherako malda handia dago baina arazorik gabe pasa daiteke. Pistari jarraituko diogu pinudian lehenik eta gero hariztian ere sartuko gara Beorlatza-Mendizabal inguruan, hemen zuhaitz ikusgarri ugari ikusteko aukera dago. Hau pasata jeitsierako bigarren ordua egina dugu, gutxi gelditzen da jadanik.
Azken orduerdia Guano Arrateako zuhaiztiko bidetik Sorabarriko zelaialdera doan tartean egin behar da, bide zabala dago hemen ere.
Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments