SORGINETXE ETA PEDROKO HEZEGUNEA
near Arrizala, País Vasco (España)
Viewed 18 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
ARRIZALA (ELIZA)
Bertan utziko dugu kotxea eta oinez hasiko gara Sorginetxe aldera.
SORGINETXE
Sorginetxe Eneolitoko trikuharri eta hilobi-monumentu bat da, K.a. 2500. urtearen ingurukoa, Arrizalan (Agurain, Araba) kokatua. Sorginetxen aurkitutako hondakin arkeologikoak Brontze Aroraino iristen dira. 1890ean Julian Apraiz Saenz de Elburgok induskatu zuen. Harri mugerrezko gezi puntak eta giza gorpuzkiak aurkitu zituen. Horiek guztiak leku ezezagunean daude. Euskadin egoera onenean dagoen monumentu megalitikoetakoa da Sorginetxekoa. "Biluzik" dago, hau da, tumulurik gabe. Kareharrizko sei lauzek osatzen dute, ganbera poligonala (2,3 m x 1,90 m, eta 2,35 m garai) mugatzen dutenak. Horietatik bost bertikalean jarrita daude, eta beste bat horizontalki denak estaltzen. Nabarmendu behar da estalkia kontserbatzea ez dela oso ohikoa. Ez dauka korridorerik eta ez dakigu ezer jatorriz egitura estaliko zuen tumuluaz. Leiho bat dauka irekita mendebalderantz.
PEDROKO HEZEGUNEA
Hemen, eremu hezeetako eta erriberako bertako espezieen 4.430 zuhaitz eta zuhaixka landatu ziren. Landatutako zuhaitz eta zuhaixka horien artean daude besteak beste haltzak, lizarrak, astigarrak, basaerramuak eta hurritzak.
PEDROKO HEZEGUNEAREN BEHATOKIA
Egia esanda, behatokia egoera tamalgarrian dago. Hezegunea, berriz, negua izanik, hilik.
IBILBIDEA/ARRIZALA/PEDROKO HEZEGUNEA
Ibilbideak ez dauka arazorik, ondo seinalizatuta dago eta hezeguneak ondo ikus daitezke.
ARRIZALA
Arrizalara hartu errepidea jarraituz. Ez dago trafikorik, baina arretaz ibili.
ARRIZALA HERRIA
Arrizabalaga izenaz ere ezaguna, Arabako ekialdeko herrixka bat da, Aguraingo udalerriaren barnekoa. 20 bat bizilagun besterik ez ditu. Herrian bertan seinalizatuta dago ibilbidea eta Sorginetxera.
You can add a comment or review this trail
Comments