Activity

Sosote- Garallutz-Gaintxipia-Otaerre-Lizarreta-Arbil. Lastur inguruan

Download

Trail photos

Photo ofSosote- Garallutz-Gaintxipia-Otaerre-Lizarreta-Arbil. Lastur inguruan Photo ofSosote- Garallutz-Gaintxipia-Otaerre-Lizarreta-Arbil. Lastur inguruan Photo ofSosote- Garallutz-Gaintxipia-Otaerre-Lizarreta-Arbil. Lastur inguruan

Author

Trail stats

Distance
12.86 mi
Elevation gain
4,557 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
4,557 ft
Max elevation
2,230 ft
TrailRank 
36
Min elevation
505 ft
Trail type
Loop
Moving time
5 hours 55 minutes
Time
7 hours 13 minutes
Coordinates
3689
Uploaded
February 10, 2023
Recorded
February 2023
Be the first to clap
Share

near Sasiola, País Vasco (España)

Viewed 52 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofSosote- Garallutz-Gaintxipia-Otaerre-Lizarreta-Arbil. Lastur inguruan Photo ofSosote- Garallutz-Gaintxipia-Otaerre-Lizarreta-Arbil. Lastur inguruan Photo ofSosote- Garallutz-Gaintxipia-Otaerre-Lizarreta-Arbil. Lastur inguruan

Itinerary description

Ibilbidearen helburua Euskal Herriko 100 mendi zerrendetan -Lastur inguruan- dauden lau mendi kateatzea da: Garallutz, Gaintxipia, Otaerre eta Lizarreta. Bidean, beste zenbait ere egingo ditugu.

Ibilbidea zaila bezala kalifikatu dut: tramo asko biderik gabea da, eta okerrena, batzuetan bidea izanik ere, sasi eta ote tartean ibili beharra dado. Beraz, egitekotan, praka luze eta lodiak beharrezkoak dira.

GI-3292 errepidea, Lasturretik pasatzen dena, da abiapuntua eta helmuga. Justu 2,8 p.k.-an.

Hasieran hormigoizko pista batek, Sarobe baserrira eramango gaitu; hemen, bere aurretik pasa eta mendian gora bidea gero eta hestuago da, eta bukatu egiten da. Apenas biderik gabe eta gero eta itxiago dagoelarik, lehen gailurra: Sosote (519m; 50min).

Atzera pausu batzuek emanaz, lepora jaitsiko gara, hegoaldera. Hemen jarraitzen dute arazoek; bidexka, bai, bada, baina jarraitzen oso zaila eta era guztietako landare arantzadunek ez digute bidea errez jarriko.

Hurrengo gaina igotzen hasterakoan, pintura gorriz egindako markak jarraituz, bidea errazago egingo zaigu. Garallutz (575m; 1h20min).

Hemen ere pausu batzuek atzera egin eta ekialdera piska bat eginez, pintura gorrizko markak jarraitzen dute; borda ireki bat dagoen lepora zailtasunik gabe aterako gaitu. Bordatik aurrera bide garbia dago; hegoaldera bira haundi bat egin ondoren, ezkerrera hartu eta norabide egokia errekuperatuko dugu. Baserri bat dagoen lepora atera eta aurrean daukagu hurrengo gailurra; aldapa berdea ia zuzen-zuzen igoaz, Gaintxipia(603m; 2h10min).

Hemen ere atzera pausu batzuek eman eta berdera atera. Hurrengoa, antenak dituen Otaerre dugu; nire saiakera bidexkak jarraituz, norabide egokian jaistea izan zen, bainan ez nuen jarraipenik lortu. BERAZ, ARRASTOARI EZ KASU EGIN, eta jaitsi terreno garbitik mendebaldera, goi tentsioko dorrerantz; hemen bidea garbia aurkituko dugu, hego-ekialdera doana.
Arrastoa jarraituz, beti ere bide garbietatik, hurrengo gaina: Otaerre (663m; 3h 10min).

Hemen ere pauso batzuek atzera egin eta antena denak gure eskuinera utziaz, zuzen-zuzen biderik gabe hasieran eta gero pistetan jarraituz, bide nagusira aterako gara. Hasieran ipar aldera eta gero pistak bira handi bat egiten du ezkerrera. Hormigoizko pistara aterako gara. Hemendik Lasturreraino, autoen bidetik jaitsiko gara. Beherago, bidea moztearren, eskuinera hartu nuen, baina naiz eta hasieran bide ona aurkitu gero erabat okertu zen eta zailtasun haundiz ibili nintzen sasi eta eroritako arbolen tartean. Beraz, autoen bidetik jaitsi herriraino.

Hemen, frontoia eskuinera utzi eta PRa hartuko dugu; Araneta izeneko etxera inguratzean, ezkerrera egin eta ur kanal zahar batean joango gara. Eskuinean zelai berde bat azaltzen zaigunean, -gainkaldean Lizarreta baserria-, PRa utzi eta zelaian gora hartu (nik ataka irekia eta belar motxa aurkitu nuen); bigarren zelaira iristean, hesia pasa eta atera egingo gara zelaitik. Baserria eskuinean geratzen zaigu. Aldapan gora, bide argirik gabe ipar-ekialdera goaz; zenbat eta gorago orduan eta bide itxiago dago! mendi bizkarrera ateratakoan bidea ez da errazten. Zailtasun haundiarekin gailurra lortzen dut: Lizarreta(537m; 5h50min). Hemen bukatzen dira bide sasitsuak; ipar aldera jaisten den bidezidorra hartu; berehala pistan bihurtzen da eta Eguzkitza baserrira aterako gara. Hemen, ezkerrera hartu eta norabidea errekuperatuko dugu. Hurrengo mendia eta gaurkoz azkenekoa bistan daukagu eta berde-berdea da! bira haundi bat eginaz, bere ipar aldeko maldatik igoko dugu: Arbil(443m; 6h40min).
Hemendik, ekialdera zuzen-zuzen aldapa berdean jaitsiz, hesia pasa ondoren pistara aterako gara; beherago, lehen utzitako kanalean doan PRa hartu eta gerturatuko gera amaierara. Lepo batera ateratzeko, PRa utzi eta pistan jarraituz, errepidera aterako gara

Waypoints

PictographCar park Altitude 798 ft

Km 2.8

PictographIntersection Altitude 1,253 ft

Etxe aurretik pasa eta gora pista hartu

PictographIntersection Altitude 1,267 ft

Eskuinera

PictographIntersection Altitude 1,312 ft

Ezkerrera

PictographIntersection Altitude 1,358 ft

Eskuinera

PictographIntersection Altitude 1,461 ft

Ezkerrera

PictographIntersection Altitude 1,658 ft

Eskuinera igo eta hona jaitsi

PictographSummit Altitude 1,730 ft
Photo ofSosote

Sosote

PictographSummit Altitude 1,911 ft
Photo ofGaralluz

Garalluz

PictographWaypoint Altitude 1,462 ft

Borda irekia

PictographIntersection Altitude 1,603 ft

Ezkerrera

PictographMountain pass Altitude 1,717 ft

Lepoa. Gora hartu

PictographSummit Altitude 2,081 ft
Photo ofGaintxipia. Zuzen goi tentsioko dorrera jaitsi, hego-mendebaldera.

Gaintxipia. Zuzen goi tentsioko dorrera jaitsi, hego-mendebaldera.

PictographIntersection Altitude 1,777 ft

Ezkerrera

PictographIntersection Altitude 1,762 ft

Eskuinera

PictographIntersection Altitude 1,665 ft

Ezkerrera

PictographWaypoint Altitude 1,533 ft

Pagolaza. Bi atakak pasa eta eskuinera, PRa jarraitu

PictographIntersection Altitude 1,783 ft

Ezkerrera

PictographIntersection Altitude 1,856 ft

Ataka pasa eta eskuinera

PictographIntersection Altitude 2,029 ft

Ezkerrera, gora

PictographSummit Altitude 2,212 ft
Photo ofOtaerre. Jaisteko, antena denak eskuinera utzi

Otaerre. Jaisteko, antena denak eskuinera utzi

PictographIntersection Altitude 1,974 ft

Bide nagusia. Eskuinera

PictographIntersection Altitude 1,917 ft

Eskuinera, behera

PictographIntersection Altitude 1,651 ft

Eskuinera

PictographIntersection Altitude 1,353 ft

Eskuinera

PictographIntersection Altitude 1,063 ft

Eskuinetik laburrago baina oso-oso itxia. Jarraitu ezkerretik

PictographIntersection Altitude 1,096 ft

Ezkerrera

PictographIntersection Altitude 981 ft

Ezkerretik!

PictographWaypoint Altitude 498 ft

Lastur

PictographIntersection Altitude 716 ft

Eskuinera

PictographIntersection Altitude 777 ft

Ezkerrera

PictographIntersection Altitude 755 ft

Eskuinera. PRan jarraitu

PictographIntersection Altitude 762 ft

PRa utzi. Zelaian gora igo. Bigarren zelaian, ezkerretik atera

PictographIntersection Altitude 887 ft

Hesia pasa

PictographIntersection Altitude 1,039 ft

Eskuinera

PictographWaypoint Altitude 1,197 ft

Hesia pasa eta honi jarraitu

PictographWaypoint Altitude 1,357 ft

Hesia pasa

PictographSummit Altitude 1,839 ft
Photo ofLizarreta

Lizarreta

PictographIntersection Altitude 1,541 ft

Eskuinera

PictographIntersection Altitude 1,462 ft

Eskuinera. Ondoren ezkerrera

PictographIntersection Altitude 1,343 ft

Eskuinera

PictographIntersection Altitude 1,274 ft

Ezkerrera eta gora

PictographSummit Altitude 1,489 ft
Photo ofArbil

Arbil

PictographWaypoint Altitude 1,283 ft

Hesia pasa

PictographIntersection Altitude 786 ft

Eskuinera. Kanala

PictographIntersection Altitude 778 ft

Ezkerrera

Comments

    You can or this trail