Activity

Sosote, Garaluz eta Gaintxipixa Mendarotik zirkularra

Download

Trail photos

Photo ofSosote, Garaluz eta Gaintxipixa Mendarotik zirkularra Photo ofSosote, Garaluz eta Gaintxipixa Mendarotik zirkularra Photo ofSosote, Garaluz eta Gaintxipixa Mendarotik zirkularra

Author

Trail stats

Distance
6.97 mi
Elevation gain
2,467 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,467 ft
Max elevation
1,937 ft
TrailRank 
35
Min elevation
76 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 33 minutes
Coordinates
942
Uploaded
December 8, 2020
Recorded
July 2020
Be the first to clap
Share

near Garagartza, País Vasco (España)

Viewed 265 times, downloaded 6 times

Trail photos

Photo ofSosote, Garaluz eta Gaintxipixa Mendarotik zirkularra Photo ofSosote, Garaluz eta Gaintxipixa Mendarotik zirkularra Photo ofSosote, Garaluz eta Gaintxipixa Mendarotik zirkularra

Itinerary description

Ibilbidearen hasierako eta bukaerako zatia errepidez egin behar dira, aldiz erdialdeko zatia mendiz non zelaiak, arkaitzarte deserosoak eta basoak zeharkatu behar diren.

Hasiera: Ibilbidearen hasiera Mendaroko Garagartza auzotik izan daiteke. Herriko eliza albotik pasatzen den errepidean gora abiatuta. Errepidea jarraituz Etxabe baserriraino iritsi behar da. Jarraitu beharreko bideak ez dauka inongo galbiderik bidegurutzeak seinaleen bidez markaturik baitaude.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

Bihurgune honetan ezkerreko porlanezko bidetik jarraitu behar da

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

Hemen ezkerretara jo behar da porlanezko bidea utzi eta asfaltaturikoan gora. Metro gutxi gorago aurkitzen da Etxabe baserria.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofEtxabe baserria.

Etxabe baserria.

Behin honaino iritsita baserria eta errepidearen beste aldeko eraikinaren tartetik pasa behar da. Puntu honetan eskuinetara jo behar da beraz ez da errepidea jarraitu behar, ez da negutegi ingurura joan behar. Behin eskuineko bidea hartuta hainbat ateza metaliko gurutzatu eta zelaian gora joan behar da. Sosoteko gaina aurrez aurre dago eta nahiz eta bertara iristeko hainbat bidezidor egon ez dago inongo galtzeko arriskurik.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofsosoteko gailurra Photo ofsosoteko gailurra

sosoteko gailurra

Sosoteko gailurra. Gailurra ez da bereziki polita gainera bertan dagoen landaretza pixkat deserosoa bihurtzen du, hala ere beratatik ikuspegi ederra dago. Hemendik Garaluzeko gailurrera joateko tontorrean ikus dezakegun txarrantxa gurutzatu behar da eta ezkerretara pinutegian behera jeitsi behar da. Bi gailurrak landaretza ugari duen gandor edo arista batez lotuta daude. Behin gandor hau zeharkatutakoan tarte txiki bat zuzen igo eta Garaluzeko gailurrera iritsiko gara (gailurra nahiko laua da eta gaineko buzoia kareharri artean topatu behar da).

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofGaraluz gailurra Photo ofGaraluz gailurra

Garaluz gailurra

Gailur honetatik hurrengoa, Gaintxipixakoa argi eta garbi ikusten da, baita bien arteko landaretza ugaria ere. Gaintxipixara abiatzeko berari begira jarrita Garaluzen ezkerreko aldetik jeitsi behar da bidezidor nabarmen batetatik pagotegi baten paretik pasaz. Hemen bi aukera daude, lehena bietan motzena hartzeko pixkat eskuinagotik doan bidexka hartu daiteke, motzagoa da baina landaretzak itxiagoa. Bigarrenean ezkerretarago doan bidetik joan daiteke, zertxobait luzeagoa baina askoz garbiagoa dena (honetarako bigarren pagadi txiki baten parera jeitsi behar da). Bi bideetatik puntu berdinera iritsi behar da, Abanizuako dolina handiaren alboko txabola edo bordara.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofGaintxipixako gailurra

Gaintxipixako gailurra

Behin gailurrera igota Mendarora itzultzeko igotako leku beretik jeitsi behar da azpiko porlanezko biderarte.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofZabalunea

Zabalunea

Bidean zuzen jarraituz hau pinutegi batetan murgiltzen da eta honetatik irtetean Gaintxipixako gaina aurrez aurre ikus daiteke. Bertara joateko lehenengo txabola bat ezkerretara utzi eta porlanezko bidea gurutzatu behar dira eta ondoren zelaia aldapatsuan gora zuzen abiatu behar da.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofAbanizua dolinako txabola. Photo ofAbanizua dolinako txabola.

Abanizua dolinako txabola.

Txabolaren albotik pasa eta bidezidor estuan gora jarraitu behar da nahiko itxia den baino galbiderik ez duen eremuan. Bide hau jarraituz zabalune txiki batetara iritsiko gara.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofBidegurutzea (Gaintxipixara igotzeko aurretik zeharkaturikoa)

Bidegurutzea (Gaintxipixara igotzeko aurretik zeharkaturikoa)

Puntu honetan porlanezko bidean behera abiatu behar da. Hemendik Mendaro haerriraino errepidez jeitsiko gara, ibilbideak bat egingo du igoeran Etxabe baserrira joateko hartutako bidegurutzeetako batekin eta hemendik behera igotako bidetik jeitsi behar da.

Comments

    You can or this trail