Tasugueras, Peña Infinito eta Portillako gaztelua Berantevillatik aterata
near Berantevilla, País Vasco (España)
Viewed 24 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Berantevillatik hegoaldera joko dugu laino artean. Soro arteko pista bat da. Bi kilometro ostean Portillan gaude. Lehenengo zati hau ibiltze aldera egin daiteke, bestela ez du inolako interesik. Zuzenean joan daiteke Portillara eta han abiatu ibilbidea. Herri batetik besterako denbora hori gaztelua hobeto ikusteko erabil daiteke nahi izanez gero. Herrian gora joko dugu mendi aldera, harkaitz eta ezpelez inguratuta. Gora goazela, berehala ikusiko ditugu gazteluaren hondakinak. Lehenengo Las Tasuguerasera igoko gara, harri pilaz seinalatuta dago tontorra, erdian zuhaitz bat duela. Handik behera joango gara, eta gaztelura joan aurretik, eskuinera gora egingo dugu Peña Infinita haitzera. Herrira aurretik merezi du gaztelua ikustea, berreraikitako zati eta hondakinak. Oso argigarriak bertan dauden azalpen taulak. Portillatik itzultzeko ureztatze putzuaren ondotik pasa gara, pistaren monotonia haustearren; hala ere, joandako bidetik ere egin daiteke itzulerakoa.
Waypoints
Intersection
2,859 ft
Ezkerrera 1
You can add a comment or review this trail
Comments