TELLERIARTE-AZTIRIA-HARRIPILLATA-ELORTZURI-OARTZUTZA-TELLERIARTE
near Telleriarte, País Vasco (España)
Viewed 56 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
KORTAZPIKOA BASERRIA
Bidegurutze honetan Brinkolako bidea alde batera lagako dugu eta Kortazpiko baserritik gora hartu.
ARIZTIGOIKOA
Inguru politan kokatuta dago baserria. Gora jarraituko dugu, dakargun porlanezko pista jarraituz, izan ere Aztiriara goaz.
BIURRAINBEHEKOA
Porlanezko bidea lagata, Aztiria aldera joko dugu, Biurrainbeheko baserritik pasatuz.
AZTIRIA
Aztirian gaudela, burdinezko laga bat pasatuta, gora hartuko dugu, Otaño aldera.
ZARABAIN LEPOA
Otaño gainera iritsi aurretik, Zarabain lepotik pasatuko gara, eta txabolarekin bat egingo dugu. Bertatik gora bidetzurra hasten da, ondo markatuta, Otañora garamatzana.
OTAÑO (829)
Mendi gainak duen ikusmira ikusgarria da. Bertatik ikusten da zein izango den gure gainez gaineko zeharkaldia. Dena dela, hasteko, jaisten hasiko gara, eta
TXABOLA
Otaño mendiaren jaitsiera bukatuta, txabola honetan eskuma adera joko dugu, pinadien artean denboratxo bat pasatuz.
BIDEGURUTZEA
"Paso canadiense" igaro orduko, mendi pista alde batera laga eta ezker aldetik bidetzurra hartuko dugu Elustizain gainera.
ELUSTIZAIN (815)
Zelai ederrez inguratuta dagoen gain ezezaguna da, baina ikusmira aparta duena batez ere Zerain eta Segura aldera. Aurrean ere ikusten dugu gure hurrengo gaina: Oamendi.
ARRANOAITZ (885)
Gainez gain egin dugu ibilbidea. Orain Oazurtza lepora jaistea da helburua, berriro aurrez aurre dugun Elortxuri gainera igotzeko.
ELORTXURI (865)
Elortxurin gaude. Aurrez aurre Aizgorriko mendilerroa, eta bere basoak. Hemendik Ormakio lepora jaitsiko gara, Brinkolara doan mendi pista hartzeko.
ORMAKIO (BIDEGURUTZEA)
Ormaikion gaudela, bertan Brinkolara doan mendi pista hartuko dugu.
OARZUTZA TUNELAREN ZULOA
260 metroko zuloa omen da eta Zegamako mendialdean dago Oartzuza, eta Madril eta Irun elkartzen dituen trenbidearen hiru kilometroko tunela dago azpian. Hain zuzen, tunel hau eraiki ahal izateko eta lurra kanpora atera ahal izateko, sakonera handiko hamar zulo inguru egin zituzten mendian.
BRINKOLAZAR
Dagoeneko Urola ibaiarekin bat eginda, Brinkolara doan bidea jarraitu besterrik ez dugu.
OLAZAR
Aipatu dugun bezala, burdina eta burdinolen aztarna ugariekin bat egiteko aukera dugu ibilbide honetan.
BRINKOLA
Brinkola, Gipuzkoako Legazpi udalerrian dagoen auzo bat da, herrigunetik 2 kilometro hegoaldera. 143 biztanle ditu, eta bereziki garrantzitsua da bertan tren geltokia dagoelako. 1864an tren geltokia eraiki zen Oñatik hala eskatuta. Izan ere, Oñatitik gertuago dago Legazpitik baino. Hori dela eta, denbora askoan geltokiaren izena Brinkola-Oñati izan zen. Barrendiolako urtegia Brinkolan dago, eta Legazpi, Urretxu eta Zumarraga hornitzen ditu urez. Aldi berean kanpotik etorritako etorkin askoren bizileku izaten jarraitzen du, hortik Fatimari eskainitako aldaretxoa ere.
ELORREGI JAUREGIA ETA SAN JUAN ERMITA
-Euskal jauretxe ereduaren adibide bikaina da, hiru solairuko eraikin kubiko handia, bakartua; alde nagusia eta ezkerrekoa harlanduz eginak ditu, eta atzekoa eta eskuinekoa manposteriazkoak dira. Jatorrian, beheko solairua, solairu nagusia eta ganbara zituen, baina XVI. mendearen amaieran, beste bizileku bat atera zuten ganbaran. -1824n eraiki zen gaurko ermita, eta Julio Beobidek egindako San Juanen irudi aparta dago bertan.
You can add a comment or review this trail
Comments