TELLERIARTE-BRINKOLA-HARRIPILLATA-OTAÑO-TELLERIARTE
near Telleriarte, País Vasco (España)
Viewed 14 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
APARKALEKUA
Telleriarte auzoan gaude. Bertan aparkatuta asfaltatutako bidea jarraituko dugu Brinkola aldera.
BRINKOLA AUZOA
Brinkolatik jarraituko dugu Guriditegi auzora. Bidean atseden leku bat ere izango dugu eta ura hartzeko aukera ere bai.
BIDEGURUTZEA: GURIDITEGI
Asfaltatutako bidetik jarraituko dugu Guriditegi auzora.
BORDA
Dagoeneko mendi pistatik gora goaz. Bidea erosoa da, nahiz eta aldapatsua ere izan. Oarzutza gaina da gure hasierako helburua.
BEHATOKIA
Bidean, Aizgorri-Aloñaren bizkarra eta gainak ikusteko inguru paregabearekin bat egingo dugu. Aurrera jarraituz, Parke Naturalean sartuko gara, eta desbideratuko gara Oarzuza gainera igotzeko.
OAZURZA GAINA (845)
Buzoia apurtuta dago eta inguruaren ikuspegia mugatua da, pinadiak estaltzen duelako dena. Etorritako bidetik itzulko gara lepora. Eta lepotik Elor-txuri gainera igotzen hasiko gara.
ELOR-TXURI (865)
Elor-Txuri gainean gaude. Aizgorri-Aloñaren ikuspegia itzela da. Aurrez aurre dugu Aitzuri-Aketegi gaina ere, Aizgorriko gailurrak. Zelaitik behera, bizkarrera jaitsiko gara, eta hemendik Arranoaitzera igoko dugu.
ARRANOAITZ (875)
Ikuspegia ederra izaten jarraitzen du. Azpian Zegama herria dakusagu. Gainez gain, belar artean jarraituko dugu.
IRUMUGARRIETA (ZISTA)
Zista, batzuetan trikuharri-kutxa edota harkutxa ere deitua, hilobi megalitiko txiki bat da, hildakoen gorpuak edo horien errautsak biltzen dituena, batzuekin zenbait hornidurekin batera, harlauza txikiek inguratuta.
ARRIPILLATA (854)
Gaineko ikusmira aparta izaten jarraitzen du, batez ere Goierri, Aralar eta Segura aldera.
ELUSTIZAIN-OLLARGAIN (817)
Gainetik beheko lepora jaisten hasiko gara, horretarako pinadian sartuz. Bidea argia da. Antzemango ditugu han eta hemen ehiztariek usoetarako erabiltzen dituzten dorreak.
BIDEGURUTZEA (BORDA)
Bordako horman antzematen dira margotua, Otaño eta Harripillataren norabideak. Otañora goaz. Aurrean dugu aldapa.
OTAÑO (837)
Otaño da gure azken gaina. Hemendik Telleriartera joango gara, horretarako mendi pista ezberdinak erabiliz. Hala ere, aurretik, goitik behera, leporaino doan bideska hartuko dugu.
BORDA (BIDEGURUTZEA)
Bordaan, berriz, ezker aldera joko dugu, mendi-pista jarraituz.
AGIRREZABAL (BASERRI ETA ITURRIA)
Baserria eta iturria aurrez aurre ditugula, porlanezko bidea hartuko dugu Telleriartera.
KORTAZPIKOA BASERRIA
dagoeneko bat egingo dugu Brinkolara doan bidearekin. Gertu dugu ere gure abiapuntua; Telleriarteko aparkalekua.
You can add a comment or review this trail
Comments