Tolosa - Azkarate - Gorriti - Leaburu - Tolosa
near Zuloaga, País Vasco (España)
Viewed 716 times, downloaded 15 times
Trail photos
Itinerary description
XIV orduko martxa prestatzeko egindako ibilbidea.
Arribetik Gorritira igotzeko aldapa bikaina da martxa egunean Atatik San Migelera doan aldapa entrenatzeko.
Waypoints
Aldapa amaiera
2.600 metro luzera duen aldapa. Hasiera 226 m-tan hasi eta 694 m-ko altuera harzten du puntu honetan. Nire kalkuluak okerrak ez badira, bataz besteko % 18 ko porzentaia suposatzen du. Biziki igotzeko 35 - 40 min. inguruko igoera.
Aldapa hasiera
226 m
Altzoko bidegurutzea
Altzo Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldeako eskualdean kokaturik dagoen herri euskalduna da, UEMA mankomunitatearen kidea dena. 350 biztanle zituen 2015. urtean. Donostiatik 32 kilometrora dago. Mugakideak Iparraldean Tolosa eta Leaburu, hegoaldean Tolosa berriz ere, ekialdean Lizartza eta mendebaldean Alegia udalerriak mugakide ditu. Auzoak Bi auzo nagusitan banatzen da herria: Alde batetik Altzo Azpi gunerik zaharrena da, baina gaur egun baita txikiena eta biztanle gutxien daukana ere, eta Oriako ibarrean kokatuta dagoena. Bestetik, Altzo Muino dago, herriko goialdean eta Oria eta Araxes ibaien artean kokatua, bertan biztanle gehien bizi dira eta udaletxea dugu.
Azkarate
Azkarate Araizko (Nafarroa Garaia) mendebaldeko kontzeju bat da. 2011ko erroldan, herriak 101 biztanle ditu, eta 4.983 km²; horrenbestez, biztanle-dentsitatea 20,27 biz./km² da. Balerdi mendia (1.197 m) kontzejuaren mendebaldean dago kokaturik, Azkarate izanda tontorrera igotzeko ohiko abiapuntua. Bestela, Errekaundieta eta Ugaldeko erreka hemen sortzen dira eta Araxes ibaiarekin bat egiten dute. Kontzeju edo udalerri mugakideei dagokienez, Arribe-Atallu ekialdean, Betelu hego-ekialdean, Uztegi hegoaldean, mendebaldean Aralarko Malloak, ipar-mendebaldean Bedaio (Tolosa) eta iparraldean Orexa (Gipuzkoa) ditu. Intsausti Zubillaga familiak dirutza ekarri zuen herrira, Kuban XIX eta XX. mendeetan izandako azukre landaketetan irabazia
Bide-gurutzea
249 m 7 bideetatik barrena Tolosara jaisteko, puntu honetan hartu behar dugu ezkerretara. Errepidez ere jaitsi gaitezke Ibarratik barrena, bidegurutzean zuzen aurrera jota.
Bidegurutzea
580 m altura Puntu honetan, gu bidez nahastu egin ginen. Atakan pistak jarraitzen du ezkerretatik, baina guk jarraitu beharreko bidea, eskuinetik abiatzen den bidezidorra da. Zuhaitza ondo markatuta dago. Guk pista zabala jarraitu genuen eta hori mendi tontorrerantz doa. Hala ere, ERNE!
Gorriti
Gorriti Larraungo kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 97 biztanle ditu.
You can add a comment or review this trail
Comments