Tolosa-Erniozabal-Ubeltz-Mendikute-Urkizu-Lizardi-Tolosa
near Tolosa, País Vasco (España)
Viewed 484 times, downloaded 18 times
Trail photos
Itinerary description
Tolosatik abiatu eta Monteskutik Malakara joan ondoren, Urkizuko antenara zuzenean doan bidea hartu dugu. Bidea zikin xamarra topatu dugu, galdu xamarra eta lar dexenterekin. GR-a jarraituz Urkizura pistatik joatea eta hemendik antenara igotzea aldaera atseginagoa izan daiteke agian.
Antenatik Lizarbakarra aldera jo dugu, eta hemendik Erniozabalera igo gara. Bidea ondo markatuta dago tarte honetan, argi ikusten da eta GRko marka txuri gorriek ere argi erakusten dute nondik joan. Lainotuta topatu dugu gailurra kosta aldera; Bidania, beste aldean tarteka agertzen zen...
Hemendik Ubeltz aldera hartu dugu, GR-a jarraituz. Gailurra zuhaitz tartean egongo zela iruditu zaigu ia bukaerara arte, eta iritsitakoan sorpresa hartu dugu: kostaldea, Aizpel, Ernio, Bidania, Aralar... ikusteko aukera ederra izan dugu.
Beherako bidea hartu dugu ondoren, eta momentu batean (A waypoint-a) erabiltzen ari ginen track-aren bidea topatu ezinik ibili gara. A-waypoint-etik Aska waypoint-era bidetik kanpo jetxi gara beraz, galdu xamar dagoen bide batetik hasera batean eta animaliek egindako beste bide batzuetatik gero. Iratze eta lar batzuk topatu ditugu, baina ondo jeisteko aukera izan dugu. Errekaren beste aldetik zihoan topatu ez dugun bidea, eta askara iritsitakoan bide bat iristen dela ikusi dugu.. Bidea egon badago, beraz, baina non hasten den ez dugu topatu guk.
Hemendik pista zabal batetik Mendikuteko leporaino joan gara, eta pista utzita, gorriz markatutako bide batetik Mendikuteraino. Oso ondo markatuta dago tarte hau.
Mendikutetik behera aldiz, Urkizura doan lehenengo zatian track-ari adi joan behar da bidea ez galtzeko, asfaltatutako pista batera iristi arte. Ondoren, karreteraz egin dugu tarte bat, Urkizura iritsi arte.
Urkizuko iturrian ura hartu eta GR-a hartu dugu berriz, kontrako norabidean oraingoan. GR honek Tolosaraino jarraitzen du, baina guk erdi bidean edo pista utzi eta Lizardiren monumentu aldera hartu dugu, eta hemendik, hiru baserrietara jeitsi ondoren, Tolosako San Esteban auzora iritsi gara.

Waypoints
Waypoint
2,483 ft
Aska
Waypoint
2,727 ft
A
Waypoint
3,281 ft
Erniozabal
Waypoint
0 ft
Iturria
Waypoint
2,723 ft
Lizarbakarra
Waypoint
1,149 ft
Lizardi
Waypoint
2,630 ft
Mendikute
Waypoint
3,330 ft
Ubeltz
You can add a comment or review this trail
Comments