Activity

Tolosa- Hernialde eta Alkizako basoak - Hernialde - Tolosa

Download

Trail photos

Photo ofTolosa- Hernialde eta Alkizako basoak - Hernialde - Tolosa Photo ofTolosa- Hernialde eta Alkizako basoak - Hernialde - Tolosa Photo ofTolosa- Hernialde eta Alkizako basoak - Hernialde - Tolosa

Author

Trail stats

Distance
10.52 mi
Elevation gain
2,982 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,982 ft
Max elevation
2,880 ft
TrailRank 
49
Min elevation
207 ft
Trail type
Loop
Coordinates
2958
Uploaded
May 9, 2021
Recorded
May 2021
Be the first to clap
Share

near Zuloaga, País Vasco (España)

Viewed 201 times, downloaded 12 times

Trail photos

Photo ofTolosa- Hernialde eta Alkizako basoak - Hernialde - Tolosa Photo ofTolosa- Hernialde eta Alkizako basoak - Hernialde - Tolosa Photo ofTolosa- Hernialde eta Alkizako basoak - Hernialde - Tolosa

Itinerary description

2021ko maiatzaren 9an egina.

5 ordu inguru behar izan ditut ibilbide hau egiteko. 9-etan abittu eta 14:10 aldera iritsi naiz bueltan.

Bidea, zati handi batean, Hernialde eta Alkizako basoetatik barrena egiten da. Gainerakoa, baserri eremuetatik. EDERRA!

Paseo lasai moduan egin nahi duenak ATAMIRE-ko tartea ez egitea gomendatuko nioke. Horrela, ibilbidea 4 ordu ingurukoa bihurtuko da.

Aipatutako zatia kenduta, gainerako bidea oso erraza da eta patxada handiz egiteko modukoa.

Beti izango dugu, gainera, Hernialdeko ostatuan atseden gozo bat hartzeko aukera.

OHAR TXIKI BAT: 9 bis eta 11 puntu tartea oso gogorra ez izan arren, otadi batetik barrena doa eta jakina da otea landareak ziztadak ematen dituela. Beraz, hankak eta besoak estalita egitea komeni da. Gainerakoan, tramo honetan bidea ondo zapalduta dauka ganaduak eta zuhaitz bakarti batera igo beharrak erreferentzia polita ematen digu.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 243 ft
Photo of01 - Tolosa

01 - Tolosa

Arrameleko zubia gurutzatu eta Anoetara doan bidea hartuko dugu. Bidegorritik Hernialdeko Bentaraino joango gara, hau da, Hernialdeko bidegurutzeraino.

PictographIntersection Altitude 282 ft

02 - Bidegurutzea, ezkerretara

Bidea aurrera jarraituta goiko bidegurutzeraino doan arren, guk laburbide hau hartuko dugu. pazientzia pixka batekin segituan iritsiko gara gora.

PictographIntersection Altitude 614 ft
Photo of03 - Errepidetik, eskubitara

03 - Errepidetik, eskubitara

Errepide Lokala

PictographIntersection Altitude 745 ft
Photo of04 - Ezkerretara, gurdibidetik

04 - Ezkerretara, gurdibidetik

Olotzaga baserria pasa orduko, errepidea utzi eta ezkerretara abiatzen den gurdibidea hartu behar dugu.

PictographIntersection Altitude 978 ft
Photo of05 - Ezkerretara, bidezidorretik

05 - Ezkerretara, bidezidorretik

Lizarbakarra errekatik Ezkamendi baserri aldera doan bide zabala hartu eta metro gutxitara utzi behar dugu, ezkerretara abiatzen den bidezidorretik, Etxeolotzaga baserri bidea hartuta. Ura beharko bagenu, Ezkamendi bidean 40 bat metro aurrerago, iturri eder bat daukagu, bidetik pittin bat aterata goiko aldetik geratzen zaiguna.

PictographIntersection Altitude 1,224 ft
Photo of06 - Eskubitara eta gora Photo of06 - Eskubitara eta gora

06 - Eskubitara eta gora

Lau bideko gurutze honetan eskubitara eta gora hartu behar dugu. Aurrez aurre dauden ezkerreko bidetik errekara jaitsiko gara. Eskuinekotik, berriz, Hernialderako urak biltzen dituen depositora iritsiko gara.

PictographIntersection Altitude 1,266 ft

07 - Ezkerretara, gora

hemen bide zabal batera iritsiko gara. Ezkerretara, gora.

PictographWaypoint Altitude 1,714 ft
Photo of08 - Gurdibidea hemen bukatzen da Photo of08 - Gurdibidea hemen bukatzen da

08 - Gurdibidea hemen bukatzen da

Gurdibidea hemen bukatzen da. Bidezidor txikiak jarraitzen dute baina ez ginateke gora aldera ondo aterako eta basurdeen pare ibili behar, gainera. Pauso batzuk atzera egin eta basora bueltatuko gara.

PictographIntersection Altitude 1,670 ft
Photo of09 - Basoan gora Photo of09 - Basoan gora

09 - Basoan gora

Basoan gora egingo dugu Hernialdetik Mendikutera doan bidearekin bat egin arte. Basoa garbia dago eta zailtasun handirik gabe iritsiko gara.

PictographIntersection Altitude 1,804 ft
Photo of09 bis - Hernialde - Mendikute bidea Photo of09 bis - Hernialde - Mendikute bidea Photo of09 bis - Hernialde - Mendikute bidea

09 bis - Hernialde - Mendikute bidea

Hernialde - Mendikute bidea. Guk pixka bat eskubitara hartuko dugu, Hernialde bidean, segituan ezkerretara gora hartzeko.

PictographIntersection Altitude 1,959 ft
Photo of10 - Ezkerretratik, gora Photo of10 - Ezkerretratik, gora

10 - Ezkerretratik, gora

Sarreran aipatu dudan bezala, Hernialdetik Mendikutera doan bidetik gora hartzen dugunean, bete-betean otadi batean sartuko gara eta puntu honetaraino, zaldi-behorrak oso ondo markatutako bidea jarraitu ahal izango dugu. Puntu honetan, ezkerretara hartu behar dugu, goran ikusiko dugun pinu bakarti batetarantz.

PictographIntersection Altitude 2,037 ft
Photo of11 - ZUHAITZA Photo of11 - ZUHAITZA Photo of11 - ZUHAITZA

11 - ZUHAITZA

ZUHAITZA. Lehen aipatutako pini bakartia.

PictographSummit Altitude 2,185 ft
Photo of12 - MENDIGAIN Photo of12 - MENDIGAIN Photo of12 - MENDIGAIN

12 - MENDIGAIN

MENDIGAIN 667 m Menditontorra

PictographIntersection Altitude 2,238 ft
Photo of13 - Eskubitara Photo of13 - Eskubitara Photo of13 - Eskubitara

13 - Eskubitara

Eskubitara hartuta Alkizako basoetan sartuko gara. Puntu honetan Lizarbakar eta Herniozabalera daramagun bidea utziko dugu.

PictographIntersection Altitude 2,290 ft

14 - Ehizeko parada. Ezkerretara, gora

Ehizako parada. Ezkerretara, gora, basora sartuko gar eta hortik aurrera, aldapa pikoko zonalde karstiko batean sartuko gara. pazientzia handia hartu beharko dugu Atamirera iristeko.

PictographSummit Altitude 2,867 ft
Photo of15 - ATAMIRE Photo of15 - ATAMIRE Photo of15 - ATAMIRE

15 - ATAMIRE

ATAMIRE - 882 m Tontorretik behera bide berdinetik jarraitu beharrean, ahalik eta harri gutxien eta belar gehien duen bidea aukeratu det. Aldapa piko xamarra duen arren, eroso samarra jaisteko. Lizarbakarrera doan bidera aterako gara.

PictographIntersection Altitude 2,333 ft

16 - Hernialde Lizarbakarra bidea

Hernialde Lizarbakarra bidea. Ezkerretara behera joango gara.

PictographIntersection Altitude 2,241 ft
Photo of17 - Ezkerretara

17 - Ezkerretara

Berriro Alkizara daraman bidea hartuko dugu. Gutxira pista zabal batekin egingo dugu topo eta hortik aurrera oso lasai joateko aukera izango dugu.

PictographPanorama Altitude 2,123 ft
Photo of18 - ALLUX Photo of18 - ALLUX Photo of18 - ALLUX

18 - ALLUX

AILLUTX izenez ere ezaguna. Begiratoki bikaina diren haitz batzuk ditugu. Pittin bat aereoa, bertigo punttua dutenentzat.

PictographIntersection Altitude 1,565 ft
Photo of19 - Eskubitara, Hernialde aldera Photo of19 - Eskubitara, Hernialde aldera

19 - Eskubitara, Hernialde aldera

Alkizara daramagun bidea utzi eta eskubitara, Hernialde aldera hartuko dugu.

PictographPanorama Altitude 1,621 ft
Photo of20 - Begira Photo of20 - Begira Photo of20 - Begira

20 - Begira

20 - Begira

PictographIntersection Altitude 1,565 ft

21 - Hernialde Mendigain bidea

Errebuelta itxi batean bat egingo dugu bide horrekin.

PictographPicnic Altitude 958 ft
Photo of22 - Hernialde

22 - Hernialde

Hernialde

PictographIntersection Altitude 961 ft
Photo of23 - Esdkubitara, behera Photo of23 - Esdkubitara, behera

23 - Esdkubitara, behera

3º Mailako Errepidea

Comments

    You can or this trail