Activity

TOLOSA - MENDIKUTE - URAITZ - HERNIOZABAL - TOLOSA

Download

Trail photos

Photo ofTOLOSA - MENDIKUTE - URAITZ - HERNIOZABAL - TOLOSA Photo ofTOLOSA - MENDIKUTE - URAITZ - HERNIOZABAL - TOLOSA Photo ofTOLOSA - MENDIKUTE - URAITZ - HERNIOZABAL - TOLOSA

Author

Trail stats

Distance
11.87 mi
Elevation gain
4,068 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
4,068 ft
Max elevation
3,329 ft
TrailRank 
54
Min elevation
24 ft
Trail type
Loop
Coordinates
6654
Uploaded
April 9, 2021
Recorded
April 2021
Be the first to clap
Share

near Zuloaga, País Vasco (España)

Viewed 214 times, downloaded 9 times

Trail photos

Photo ofTOLOSA - MENDIKUTE - URAITZ - HERNIOZABAL - TOLOSA Photo ofTOLOSA - MENDIKUTE - URAITZ - HERNIOZABAL - TOLOSA Photo ofTOLOSA - MENDIKUTE - URAITZ - HERNIOZABAL - TOLOSA

Itinerary description

07 ABR 2021 14:52

Ordu batzuk ibiliz egin dezakezun ibilbidea duzu hau (lasai ibilita, 6 ordu inguru...).

Tolosatik ateratzeko tren geltokia-apeaderoa erabili dut. San Franzisko eliza ondotik Montezkura doan bidea hartuta ere abiatu zaitezke. Trenbidearen gainetik pasa eta gutxira etxetartetik ezkerretara abiatzen den bidea hartuz. Nire kasuan, leku horretara goitik beherantz eginez iritsi naiz.

Edozein kasutan "GR 285 MENDIBAI ibilbidea"ren arrastoak jarraituko ditugu Malaka baserria pasa eta aurreraxeago dagoen bidegurutzean dagoen ataka arte.

Ataka gurutzatu eta pagadian sartuko gara. Bidea utzi gabe, beti gorantz, Urkizutik Erniozabalerantz doan porlanezko pistara aterako gara.

Pista hartu orduko, pittin bat aurrerago iturria daukagu. Handik 50 metrotara edo, ezkerretara hartu eta zailtasun handiegirik gabe Arantzabeaitzara iritsiko gara. Bidean atzera egin, pista hartu eta honen amaieraino igoko gara. Bertan eskuinera, bere antena erraldoi eta guzti, Artegietako gaina dugu. Oso erraz iritsiko gara bere tontorrera. Atzera pista amaierara itzulita, oso erraz iritsiko gara baita Olamuño gainera.

Pista amaierara itzulita, bordaraino doan gurdibidea hartuko dugu eta bertara inongo eragozpenik gabe iritsiko gara. Behin bordara iritsita, ataka gurutzatu eta, biderik egon ez arren, erraz iritsiko gara basoa azpialdetik igarotzen duen pistaraino. Behin pistara iritsita, ezkerretara egingo dugu atakaraino. Hor, eskuinera abiatzen den gurdibidea hartu beharko dugu Mendikutera iristeko.

Gurdibide hau hartzen dugunean, eta gutxi gora behera 5 bat minutuetra ( ? ) bide zabala utzi beharko dugu ezkerretara petrila pasata. Erne egon ez arren, bidean aurrera egingo dugu, oso erraz, gainera.

Hemendik aurrera belazea gurutzatuko dugu eta berriro basoan sartu. 100 bat metrotara edo, Albiztur aldetik datorren bidea aurkituko dugu, bi marra gorri paralelo jarraituz hartuko duguna. Bide honek zuzen-zuzen tontorreraino eramango gaitu. Kobazulora joan nahi badugu, erne ibili beharko dugu bidegurutzea leku egokian hartzeko.

Mendikuteko gainean gaztelu baten aztarnak daude. Ikusmira ere sekulakoa da.

Hortik aurrera bidea oso ondo markatua dago eta ez duzu inongo arazorik izango Lizarbakar azpiko iturriraino iristeko. Hemen, eskuinera Lizarbakar oso gertu dugu, baina guk ezkerretara hartuko dugu Uraitz tontor aldera. Bidea oso garbi dago, baina kontu piska bat izan behar dugu "Arrozpideberriko borda" parean, Uraitzeko aldapa hasten den lekuan, bidezidorra belar artean piska bat despistatu egiten baita.

Uraitzera iritsita oso erraz itzuliko gara Erniozabalera, "GR 285 MENDIBAI ibilbidea"ren arrasto zuri-gorriak jarraitu behar baititugu. Erniozabalek eskaintzen digun ikusmira ez da nolanahikoa, kostaldera zein barrualdera ere.

Oso ondo markatuta dugu Lizarbakarreraino doan bidea. Hemen, artzai-txabola ondoko ataka gurutzatu eta Hernialderaino eramango gaituen bidezidorra hartuko dugu. Bide hau ere oso garbia da, inolako arazorik gabe jarraitzeko modukoa.

Hernialden atseden txiki bat egiteko leku ederra dugu, haurren parkean zein kontzejuko tabernan, norberaren aukeran.

Herritik behera abiatzean, lehenengo errebuelta parean desbideratu eta Eguzkitza baserri ondotik pasatzen den pista hartuko dugu. Behin Eguzkitza basarria pasata, garbi ikusiko dugu beheko errepideraino jaisten den bidezidorra. Bidezidor horretatik jaitsi behar gara, bidea gurutzatu eta zuzen parean aurkituko dugun gurdibidetik jarraitu.

Bide honek Hernialdeko errepide nagusiraino eramango gaitu. Hura gurutzatu eta aurreraxeago jarraitzen duen gurdibidea hartu behar dugu. Bidean jaitsiz Hernialdeko Bentaraino iritsiko gara.

Han, Anoertatik datorren bidegorria hartu eta Tolosaraino iritsiko gara.

Waypoints

PictographCar park Altitude 243 ft
Photo of01 - TOLOSA

01 - TOLOSA

Hiri Bidea

PictographFountain Altitude 358 ft
Photo of02 - Ollangorko Iturria

02 - Ollangorko Iturria

Ollangorko Iturria

PictographIntersection Altitude 305 ft

03 - ESKUINERA

Errepide Lokala

PictographPanorama Altitude 1,104 ft
Photo of04 - TXORITOKIETA Photo of04 - TXORITOKIETA Photo of04 - TXORITOKIETA

04 - TXORITOKIETA

Monteskueko Bidea

PictographIntersection Altitude 1,250 ft
Photo of05 - MALAKAKO ATAKA Photo of05 - MALAKAKO ATAKA

05 - MALAKAKO ATAKA

Bidezidor

PictographFountain Altitude 2,093 ft
Photo of06 - ITURRIA Photo of06 - ITURRIA

06 - ITURRIA

PictographSummit Altitude 2,257 ft
Photo of07 - ARANTZABEAITZA Photo of07 - ARANTZABEAITZA Photo of07 - ARANTZABEAITZA

07 - ARANTZABEAITZA

PictographSummit Altitude 2,549 ft
Photo of08 - ARTEGIETAKO GAINA Photo of08 - ARTEGIETAKO GAINA Photo of08 - ARTEGIETAKO GAINA

08 - ARTEGIETAKO GAINA

PictographSummit Altitude 2,513 ft
Photo of09 - OLAMUÑO Photo of09 - OLAMUÑO Photo of09 - OLAMUÑO

09 - OLAMUÑO

PictographWaypoint Altitude 2,395 ft
Photo of10 - BORDA Photo of10 - BORDA Photo of10 - BORDA

10 - BORDA

730 m altura

PictographIntersection Altitude 2,267 ft
Photo of11 - ATAKA

11 - ATAKA

PictographIntersection Altitude 2,346 ft
Photo of12 - EZKERRERA PETRILETIK

12 - EZKERRERA PETRILETIK

PictographIntersection Altitude 2,395 ft

13 - EZKERRERA KOBARA

PictographCave Altitude 2,487 ft
Photo of14 - KOBA Photo of14 - KOBA Photo of14 - KOBA

14 - KOBA

PictographSummit Altitude 2,621 ft
Photo of15 - MENDIKUTE Photo of15 - MENDIKUTE Photo of15 - MENDIKUTE

15 - MENDIKUTE

PictographFountain Altitude 2,566 ft
Photo of16 - ITURRIA

16 - ITURRIA

PictographSummit Altitude 3,320 ft
Photo of17 - URAITZ Photo of17 - URAITZ Photo of17 - URAITZ

17 - URAITZ

PictographSummit Altitude 3,301 ft
Photo of18 - HERNIOZABAL Photo of18 - HERNIOZABAL Photo of18 - HERNIOZABAL

18 - HERNIOZABAL

Herniozabal

PictographTree Altitude 2,745 ft
Photo of19 - LIZARBAKARRA Photo of19 - LIZARBAKARRA Photo of19 - LIZARBAKARRA

19 - LIZARBAKARRA

Bidezidor

PictographIntersection Altitude 1,378 ft
Photo of20 - ESKUBITARA Photo of20 - ESKUBITARA Photo of20 - ESKUBITARA

20 - ESKUBITARA

420 m altura

PictographFountain Altitude 1,001 ft

21 - ITURRIA ( HERNIALDE )

Hirigunea

PictographIntersection Altitude 656 ft
Photo of22 - ESKUBITARA Photo of22 - ESKUBITARA Photo of22 - ESKUBITARA

22 - ESKUBITARA

200 m altura

PictographIntersection Altitude 614 ft
Photo of23 - AURRERA Photo of23 - AURRERA Photo of23 - AURRERA

23 - AURRERA

Errepide Lokala

Comments

    You can or this trail