Activity

TOLOSA - OLLAUN - OTSABIO - EULEGAINA - TOLOSA

Download

Trail photos

Photo ofTOLOSA - OLLAUN - OTSABIO - EULEGAINA - TOLOSA Photo ofTOLOSA - OLLAUN - OTSABIO - EULEGAINA - TOLOSA Photo ofTOLOSA - OLLAUN - OTSABIO - EULEGAINA - TOLOSA

Author

Trail stats

Distance
13.7 mi
Elevation gain
3,655 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,655 ft
Max elevation
2,635 ft
TrailRank 
53
Min elevation
-107 ft
Trail type
Loop
Time
5 hours 30 minutes
Coordinates
3503
Uploaded
February 28, 2021
Recorded
February 2021
Be the first to clap
1 comment
Share

near Zuloaga, País Vasco (España)

Viewed 277 times, downloaded 17 times

Trail photos

Photo ofTOLOSA - OLLAUN - OTSABIO - EULEGAINA - TOLOSA Photo ofTOLOSA - OLLAUN - OTSABIO - EULEGAINA - TOLOSA Photo ofTOLOSA - OLLAUN - OTSABIO - EULEGAINA - TOLOSA

Itinerary description

Distantzia: 22 km
Denbora: 5 h 30 min

Tolosa inguruan egin dezakegun goizpasa polit bat duzue hau.

Aurretik antzeko ibilbidea igota banuen. Kasu honetan Lizartzako errepidera jaisteko ibilbidea garbiagoa da aurreko trackean baino, tramotxoren batean landaretza ugaria izan arren pasatzeko aukera egokia ematen du, inongo tramotan bultzaka aritu beharrik gabe.

Ollaun mendiraino ibilbide guztia errepidez egingo dugun arren, gainerako zatirik handiena bidezidor eta gurdibideetatik barrena egingo duzu, baso mixtoa, pinudiak eta, belardietatik barrena.

Ollaunetik Otsabioko igoera eta Lizartzako errepiderainoko jaitsieran, normalki ez zara jende askorekin gurutzatuko. Leku lasaia duzu hau, asko gozatzeko aukera eskaintzen duena.

Ibilbidean zehar ere, eguraldi ona medio, noski, ikusmira ederraz gozatzeko aukera handiak dituzu: Aralar, Erniozabal, Uzturre, Larte, Murumendi, Urkita, Ulizar, Haritz, Ireber, ...

Goza ezazu ba, ...

Waypoints

PictographCar park Altitude 269 ft
Photo of00.- TOLOSA Photo of00.- TOLOSA

00.- TOLOSA

ZONA URBANA

PictographSummit Altitude 1,204 ft
Photo of01.- OLLAUN Photo of01.- OLLAUN Photo of01.- OLLAUN

01.- OLLAUN

OLLAGON: 374 m

PictographIntersection Altitude 696 ft

02.- Bidegurutzea ezkerretara eta berehala eskuinera

Errepidea utziko dugu, ezkerretara baserrietara doan bidea hartzeko. Hartu bezain laster, eskuinera, gurdibide zabal bat abiatzen da. Hortik barrena joan behar dugu. 100 metrotara edo, gurdibidea belaze batea sartzen den atakan bukatzen da. Ataka pasa eta belazearen ezkerraldetik igo, aurrerago, ezkerretara, beste ataka batekin topo egin arte. Ataka pasata, eskuinera, gurdibidea hartu behar dugu goiko baserriaren parean pistaraino iritsi arte.

PictographIntersection Altitude 974 ft
Photo of03.- Aurrera Photo of03.- Aurrera

03.- Aurrera

Pistara iristen garenean, hau gurutzatu eta pittin bat gorago, bidezidor bat hartuko dugu basoan barrena Gas depositoraino eramango gaituena.

PictographIntersection Altitude 1,175 ft
Photo of04.- Ezkerretara Otsabio aldera

04.- Ezkerretara Otsabio aldera

Bidegurutze honetan, zuzen jarraituta Azkarate eta Bedaiora iritsiko gara, Altzoko harrobiaren gaikaldetik pasata. Gure kasuan, ezkerretara hartuko dugu. Kartel pare batek Otsabiorako bidea markatzen digute. Bide zabala hartzen dugunean, ia galbiderik gabe tontorraren ingururaino iritsiko gara.

PictographSummit Altitude 2,612 ft
Photo of05.- OTSABIO edo Muñobil Photo of05.- OTSABIO edo Muñobil Photo of05.- OTSABIO edo Muñobil

05.- OTSABIO edo Muñobil

801 m. Mendikat-en oso artikulu-sarrera interesgarria duzu mendi honen inguruan.

PictographIntersection Altitude 2,283 ft
Photo of06.- Behera zuzen Photo of06.- Behera zuzen

06.- Behera zuzen

Hemen behera zuzen hartu gurdibidearekin topo egin arte. Bestela, bidean pittin bat aurrera jarraitu eta eskerretara abiatzen den gurdibidea hartu.

PictographIntersection Altitude 853 ft
Photo of07.- Ezkerretara pista utzita

07.- Ezkerretara pista utzita

Pistak eskuinera bihurgune itxia egiten duen puntu honetan, guk ezkerertara abiatzen den gurdibidea hartuko dugu, baserriaren azikaldetik pasako dena, aurrez aurre ikusiko dugun gurbibidea eskuinera utzita. Oso urrutik ez dagoen bidegurutzeraino jarraitu, 50 bat metro inguru.

PictographIntersection Altitude 807 ft

08.- Eskuinetik behe aldera

Puntu honetan zuzen gora doan bidea utzi eta eskuinetik behera abiatzen dena hartu. Pinudiaren azpialdera eramango gaitu, eta han dagoen hurrengo bidegurutzeraino.

PictographIntersection Altitude 787 ft
Photo of09.- Eskuinetara zuzenean beherantz

09.- Eskuinetara zuzenean beherantz

Pinudiaren azpiakaldera iritsitakoan, zuzen beheko baserrirantz doan bidea hartu.

PictographIntersection Altitude 761 ft

10.- Txabolaren kontra ezkerretara

Goitik dakargun bidea beheko baserriraino jaisten da. Ia bertara iristear gaudela, txabola bat ikusiko dugu hestura baten kontra. Hestura horren kontra, ekerretara, abiatzen da guk hartu behar dugun gurdibidea. Gurdibide honek Industria pabiloitara jaisten den pistaraino eramango gaitu. Azken zatian bada tramo bat landare askorekin, baina, jendea ibiltzen denez, nahikoa izango zaigun pasabidea aurkituko dugu.

PictographFountain Altitude 387 ft
Photo of11.- Iturria

11.- Iturria

Errepidean aurkitzen da iturri ezagun hau.

PictographFountain Altitude 387 ft
Photo of12.- Iturria

12.- Iturria

Errepidetik Leaburura igotzen duen pista hartu bezain pronto, ezkerretara, errekan sortutako iturri hau aurkituko dugu.

PictographIntersection Altitude 387 ft
Photo of13.- Ezkerretara pista utzita

13.- Ezkerretara pista utzita

Leaburura garaman pista hau, Errota Txiki izeneko etxe parera iristen garenean, utzi eta ezkerretara gora abiatzen den bidea hartuko dugu. Bide hau, zorionez, garbitu berria zegoen eta gusto ematen zuen bertatik igotzea, azken urte hauetan ni pasa izan naizen apurretan, landarean hartuta baitzegoen. Bidea Zazpi Bide bidegurutzera iristen da.

PictographIntersection Altitude 666 ft
Photo of14.- Zazpi bide Photo of14.- Zazpi bide Photo of14.- Zazpi bide

14.- Zazpi bide

Bidegurutze ospetsua, Tolosa edota Leaburura eraman gaitzakeena. Bidegurutzera iristen garenean, ezkerretara abiatzen diren bi bideetatik goruntz dijoana hartuko dugu, Eulegaina tontorrera eramango gaituena.

PictographSummit Altitude 1,152 ft
Photo of15.- EULEGAINA Photo of15.- EULEGAINA Photo of15.- EULEGAINA

15.- EULEGAINA

347 m

Comments  (1)

  • Photo of Dabid Apari
    Dabid Apari Aug 15, 2022

    Si quieres hacer esta ruta llevate un machete o una guadaña, varias pistas bajando de la cima estan cerradas de zarzas y ortigas, no la recomiendo

You can or this trail