Tolosa. Santa Luzia. Uzturre. Belabieta. Goiburu auzoa. Andoain Goiko Plaza. Bus publikoa erabiliz
near Zuloaga, País Vasco (España)
Viewed 107 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
Donostia-Tolosa autobusa (zuzenean) orduerdiro pasatzen da. Tolosako lehen geltokian jaitsi eta Santa Luzia auzorantz abiatu naiz autobidearen azpitik pasata Samaniego eskoletako aparkalekuaren ondotik pasatuz. Berehala hasi da aldapa gora porlanezko pista batean.
06 argazkian amaitu da pista.
Handik gutxira Santa Luziako putzuetara iritsi naiz. Putzu hauek zaharberritu dituzte eta, nonbait, jendea bainatu egiten da bertan. Geroxeago Uzturre aterpera heldu naiz. Bertan gizon batekin topatu eta harekin berriketan aritu naiz. Bera eta beste hiru lagun boluntario lanetan dihardute ingurunea birgaitzen. Berriketarako gogoa du eta, horrelakoetan, merezi du denbora piska bat "galtzea". Besteak beste erakutsi dit inork ezagutzen ez zuen bainu gela bat, birgaitze lanetan, berriki agertu egin dena. Era berean putzuetako ura inoiz ez dela agortzen ziurtatu dit, ezta aurten ere! 1.953an, Alpetan hildako mendizale baten oroimen plaka ere erakutsi dit.
Goraxeago Tolosako ispilu dorrearen hondakinak daude. Merezi du informazioa irakurtzea. Inolako gorabeherarik gabe Uzturreko tontorrera iritsi naiz. 50 bat urte izango dira azkenekoz bertan egon nintzena. Tontorra hurritzez inguratuta dago, ez nuen inondik inora horrela oroitzen. Gero mendi hegiti jarraitu dut Belabieta alderantz. Autobidea ikusteak hunkitu nau. Gaztetan Uzturre San Lorenzo eskursioa ohikoa zen eta, artean, ez zegoen autopistarik.
23. argazkian giltzatutako langa bat topatu dut eta, gero, beste bi. Gainetik pasa behar izan dut. Nire trakean 23. argazia baino lehen bidegurutze bat dago eta, nik, ohituraz goikoa hartu dut. Ba langa-salto egin nahi ez bada beheko bidea hartu behar da. Belabietatik Andoain aldera jo dut. Goibururainoko tartea nahiko zatarra iruditu zait. Pinuen artean inolako interesik ez duen pista luze batean tarte nahiko luzea egin dut (33. argazkiraino edo). Txertota jatetxetik Leitzaran ibairainoko bidea ederra da eta Unanibiko zubia eta ibaia bera leku majikoa osatzen dute. Ibai bazterrean mokau bat jan eta oinak freskatu ditut. Horregatik trakean marra mataza bat ikusten da. Errepidera iritsi arteko bideaere atsegina da. Goiko Plazan busa hartu eta etxera. Busa, orduerdiro. Kontuz horietako bat Hospitaletara doa eta gero buelta ematen du. Interesa aldetik Uzturreko igoera oso interesgarria iruditzen zait. Unanibiko zubia eta erreka ere erakargarriak dira. Pena jaitsieran tarte zatar luze samar dagoela. Baina orokorrean hartuta ibilbide ederra, erraza eta batez ere garraio publikoa baliatuz egin daitekeena

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments