Tolosa-Uzturre-Belabieta-Loatzo-Tolosa
near Zuloaga, País Vasco (España)
Viewed 230 times, downloaded 21 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
01 - Tolosa - hasiera
Larramendi kaletik Santa Lucía auzora joko dugu. Samaniego ikastetxearen parean eskuinera hartu eta Pixuaga baserri ondotik doan errepidetxoa igaroko dugu.
02 - ITURRIA.
Pixuaga gaikaldean argindar-zentral zaharra dugu eta haren gainean iturria daukagu
03 - ITURRIA
Miserikordia zaharraren alboan eraiki berri duten aterpetxoaren aldamenean iturri berri bat jarri digute.
07 - Udal Muga
Bidegurutze honetan zuzen joanez gero Izaskunera jaitsiko ginateke. Guk ezkerretara hartuko dugu Belabietara igotzeko.
10 - Bidegurutzea, eskubitara
Hemen Santa Luciara doan bidea utziko dugu, eskuinera behera doan bidetik.
11 - ARTXIPIAGA
Hau ere bidegurutze nagusia dugu. Eskuinetara hartuta, Amasara jaitsi gaitezke. Ezkerretara hartuta, Irura edo Alustiza baserrira. Guk zuzen basoan sartuko gara Loatzo tontorra aldera.
13 - Balerioren Txabola
Ataka igaro eta hesturaren pare doan bidezidorra jarraituko dugu.
14 - Bidegurutzea, pista utzi ezkerretara
Bidezidorrak gurdibidearekin bat egiten duen lekuan, eskuina aldera jarraituko dugu Alustiza aldera. Metro batzuk aurrerago, ezkerretara behera doan bidezidorra hartuko dugu, basoan zehar Irura aldera eramango gaituena.
15 - Bidegurutzea ( Irura tik )
Gorago hartu dugun eta Irurara daraman pista nagusia puntu honetan utziko dugu. Ezkerretara ( IRURA URKIZUEGITIK ).
16 - Bidegurutzea, eskuinera behera
Goitik aldapa gogorrean datorren bidezidorrarekin bat egingo dugu. Eskuinetara hartu eta aldapean behera jo behar dugu.
17 - Bidegurutzea, (Irura zuzena )
Bi aukera ditugu hemen: Irura bordetatik barrena joan ( behera jarraitu behar da ) ala ezkerretara hartu Irurara zuzenean daraman bidetik. Guk ezkerretara hartuko dugu.
19 - Bidegurutzea eskuinetatik behera
Puntu honetan eskuinetik behera hartuko dugu.
21 - Tolosa - amaiera
Bidegorria
You can add a comment or review this trail
Comments