Tolosako kanposantua-Zupiritxar-Mahala baserria-Tolosako kanposantua
near San Blas, País Vasco (España)
Viewed 252 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
Eulegaina, Zaparburu eta Zupiritxar mendien inguruan egiteko txangoa, azken honen tontorra igoaz.
Waypoints
Tolosako kanposantua
Kotxea bertan utzi eta eskuinera gora doan errepidea jarraituko dugu Garbiguneraino. Hara iritsitakoan, bere kontra eskuinetik doan bidea jarraitu behar dugu.
Bidegurutzea-2
Hemen errepidea utzi eta ezkerretara abiatzen den bidea hartuko dugu. Une honetan zuhaitzak botatzen ari dira eta nahiko nahasia dago. Bide hau Mahala baserri parean elkartzen da berriro utzi berri duzun errepidearekin.
Lizartzarako errepidea
Iristen garenean, Lizartzarako zentzuan joan behar gara.
Iturria
Iturrian ura hartu ondoren, Iruntzietxeberrira doan bidea hartu eta gorantz abiatu nintzen.
San Sebastian baseliza
Gaztelura garamatzan bidegurutzearen ondoan dago. Teilatu gainean kanpaia duen burdinazko kanpai-horma eta gurutza ageri dira. Jainkotegia San Sebastianen irudia duen margoturik dagoen erretaula txiki batek presiditzen du. Bertan San Sebastianen ondoan San Pedro eta Santiago Handia ageri dira. Garai batean urtarrilaren 20ean, patroi egunean, meza eta prozesioa ospatzen ziren. Gaur egun ordea, meza parrokian ospatzen da. . Baseliza hau orain dela gutxi berriztatua izan da.
Zazpibideta
Irteera ugariko bidegurutzea. Hasiera batean, trackean ikus daitekeen bezala, aurrez-aurre beherantz abiatzen den bidea hartu nuen, aurreko batean hortik Lizartzarako errepideraino jaitsia bainintzen. Oraingo honetan, ordea, sasiz itxita zegoen eta atzera bueltan igo izan behar izan nuen. Orduan, Zaparburu mendia eskuinetik igarotzen duen bidea hartu nuen eta bertatik ia San sebastian baselizaraino joan nintzen. Metro batzuk lehenago eskuinera eta beherantz doan pista hartu nuen eta bertatik Lizartzarako errepideraino jaitsi nintzen.
You can add a comment or review this trail
Comments