Tolosaldea ezagutuz: Salobeaga errekaren arroari bira Zizurkildik.
near Zizurkil, País Vasco (España)
Viewed 1836 times, downloaded 17 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zirkularra: Zizurkil-Basopetako aisiagunea-Mareaga lepoa-Belkoain mendebala-Eskeltzu-Arazolako lepoa-Zarateko benta-Zarateaitz-Illarratxoetako iturria-Andolako bidea-Egieta-Zizurkil.
Zizurkil eta Aduna herrien lur eremuak zeharkatzen duen Arazolako Bidea da ibilbide honen ardatza nagusia ((Pr Gi 117). Salobeaga errekaren arroari bira osoa ematen zaio. Hori baliatuz inguruko hiru mendi tontorretatik pasatzen da ere bai.
Basopetako aisiagunetik Belkoainera Pr Gi 119 tik igarotzen da. Arazolako lepotik zarateko Bentaraino berriz Gr 20 ko tartea da eta Andola mendiaren zeharkalditxoa Sl Gi 25 Zizurkilgo Baserrien ibilbidearen zati bat da. Orokorrean oso bide eroso eta garbiak. Ehiz paradatik gorako tartean landaretza pixka bat auki dezake, baso lanak egiten ari dira eta adar asko daude lurrean oraindik. Gorago, Eskeltzu mendiaren mendebaleko larreetara irten baino lehenago metro batzuk pasa behar dira oteen artean, hemen ere pasatzeko arazorik gabe.
.
Interesgune askoko txango erraza. Basoak eta larreak, baserri dotoreen arteko belardi zein baratza eta fruitu arbolak. Errotak, iturriak, elurzulo, mugarri, aztarna megalitikoak edo ta Belkoain bezelako gerra zibileko gune historikoa.
Eskeltzu eta Zarateaitz mendien arteko zatiaren zenbait puntuetatik barnealdeko eta itsasaldeko panoramika zabalak bezain ederrak ikusten dira eguraldiak lagundu ezkero. Ibilbide hau gauzatu zen egunean nahiko lainotuta zegoen eta ez nuen aukera haundirik izan.
Tolosaldeko zati bat ezagutzeko ibilbide erraza eta gomendagarria. Mendi buelta otordu batekin bukatu nahi izan ezkero baliarako edozein herrian ere jatetxe eta sagardotegien aukera onak daude.

Waypoints
Intersection
515 ft
Belarditik beherako bidea
Beladitik sartu gabe beste aukera badago: bidea zuzen jarraitu eta gero ezkerreruntz jo Iraola baserriaren ondotik.
Intersection
417 ft
Ezkerretik
Carretera sin pavimentar
Car park
394 ft
Zizurkil
Topopirineos 1b
You can add a comment or review this trail
Comments