TUDANCA
near Cidad de Ebro, Castilla y León (España)
Viewed 55 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
CIDAD-EKO ELIZA
Ibilbidea Cidad de Ebron hasten da. Nahi duzun tokian aparkatu eta elizatik aurrera abiatu.
BIDEGURUTZE
Herriaren goiko aldean (elizatik aurrera) kartel hau dago, handik joan behar da (Tudancarantz).
BIDEGURUTZE
Bi bideetatik joan ahal da, baina hobea da goiko bidetik joatea. Behekoan belar asko dago eta ia ez da bidea bereizten eta kaparrak daude.
GAILURRA
Zuzen jarraitzean, puntu honetara heltzean zara eta Ebro erreka ikusten da. Argazkiak ateratzeko toki polita da. Gero jaitzera bat dago. Kontuz ibili behar da harritxoak daudelako eta labandu ahal zarelako.
ZUBIA
Tudancara heltzen zara eta zubia pasatu behar da. Udan kontuz eduki behar da erreka gogor datorrelako eta batzuetan zubia bustita dago eta labantzen du. Alde honetan normalean behiak daude.
MENDI-ZINTZUR
Alde honetan kontuz eduki behar da. Aldapatxo bat igo behar da, eta gero jaitsi. Jaitsiera makurtuta jaitsi behar da oso aldapatsua delako.
MENDI-ZINTZUR
Mendi-zintzur honetara heltzean, bista harrigarriak ikusten dira. Harri batzuk daude eta atseden bat hartzeko toki ona da.
BIDEGURUTZE
Vallejo pasatu ondoren, bidegurutze hau dago herritik ateratzeko. Beherantz joan behar da. Iturri bat dago eta ura edangarria da.
BEGIRATOKIA
Vallejotik aterata, kilometro bat beherago gutxi gorabehera begiratoki hau dago, bista oso politekin. Hemendik, hasierako bidearen zatitxo bat ikusi daiteke.
BIDEGURUTZE
Cidad de Ebrora heltzen gara, zubia pasatu eta ibilbidea bukatzen da.
You can add a comment or review this trail
Comments