Mandubia - Antxiturdi - Portamosegi - Pagorriaga - Txarabeltz - Txoritegi - Mandubia
near Mandubia, País Vasco (España)
Viewed 23 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Mandubia eta Txarabeltz inguruko mendiak igoaz egindako ibilbidea.
Mandubitik Murumendirako bidea hartuko dugu. Aldapa igotakoan ezkerretara ateratzen den pista hartuko dugu. Pista hori laharra eta oteak hartzen hasia zegoen. Bidea markatuta dago eta tarteka pittin bat zikina egon arren, erraz iritsiko gara Antxiturdi tontorrera. Bideak antzeko jarraituko du beherantz goazen bitartean.
Aldapa jaitsitakoan San Gregorio baseliza aurkituko dugu. bertan iturria daukagu.
Hemen, eskubitara abiatzen zen pista hartu dut, Txoritegi eta Portamosegi inguratuko dituena. Bidea jarraituko dugu Larrarteko trikuharria daukan muino ingurura iritsi arte. Han, bidea utzi eta ezkerretara gora egingo dugu Portamosegi tontorreraino eramango gaituen gurdibidea jarraituz.
Berriro Larrarte trikuharriraino bueltatu eta izen bereko baserriraino jarraituko dugu. Zuzen aurrera eta ezkerretara doan pista zabala hartu eta jarraituko dugu Pagorriaga baserri inguruetara iritsi arte. Baserrira iritsi aurretik Ekoneta tontorra igoko dugu. Mendi hau oso zikina dago baino pistatik goraino doan bidezidorra dauka.
Pagorriaga baserrira iritsi aurretik eskubitatik gora doan bidea hartu eta Pagorriagagaina tontorra igoko dugu. Beasaingo mendi gehienek bezala, honek ere izena erakusten duen plaka bat dauka.
Mendi honen inguru guztia hesiaz inguratuta dagoenez, bidean berriro pittin bat jetxi eta eskubitara geratuko zaigun langa ireki beharko dugu, antena ondotik pasa eta zelaitik jarraitu. Aurrerago hesi gainetik pasatzeko eskailerak erabili beharko ditugu, terrenotik atera ahal izateko. hesiaren kontra jarraituko dugu eta gutxira Pagorriaga tontorra igoko dugu.
Pagorriaga bere kresteriotik jaitsiko dugu Endriokorta baserri zaharraren inguruetara iritsi arte. Endriokorta albotik abiatzen da Txarabeltz tontorra igotzeko erabiliko dugun bidea.
Berriro Endriokortara itzulita, eskubitara dugun langa irekiko dugu eta basolanetarako eraikitako pistatik barrena, aldapa dexentekoa duena gainera, Atxabal errekaraino jetxiko gara. Erreka igaro eta bertatik abiatzen den gurdibidea jarraituko dugu Otogoena baseri inguruan aurkituko dugun bidegurutzeraino.
Kuriositatea sortu zait eta Otogoena baserri gaineko muinoan dagoen zutarria ikustera joan naiz. Bidegurutzera itzulita ezkerretatik gora doan pista hartu dut. Gutxira iturritxo bat dago pistaren eskubitan. Pista jarraituko dugu Utsegi borda parera iritsi arte. 50 bat metro aurrerago eskubitara gora abiatzen den gurdibidea jarraituko dugu. Bide honek Aiztar tontorreraino eramango gaitu.
Aiztar tontorretik jetxitakoan Mandubia - Murumendi bidera jetxiko gera. Bide hau ezkerretara jarraituko dugu goraka gora iritsi arte. Puntu honetan, Txoritegi tontorreraino belazetik barrena igoko gara.
Berriro bidera bueltatuta, ezkerretara hartuko dugu eta berriro San Gregorio baselizatik pasata, Mandubira bueltatuko gara.
Ruta circular desde Mandubia pasando por:
- Antxintxurdi (0.9 km)
- Portamosegi (3.6 km)
- Dolmen de Larrarte (4.0 km)
- Damazulo (5.5 km)
- Pagorriaga (7.0 km)
- Txarabeltz (9.3 km)
- Aiztar (13.2 km)
- Txoritegi (14.0 km)
- Ermita de San Gregorio (15.3 km)
- Túmulo Trikuaizti I (16.0 km)

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments