Activity

Txulato Zabalate/Portillatik

Download

Trail photos

Photo ofTxulato Zabalate/Portillatik Photo ofTxulato Zabalate/Portillatik Photo ofTxulato Zabalate/Portillatik

Author

Trail stats

Distance
4.05 mi
Elevation gain
1,325 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,325 ft
Max elevation
2,978 ft
TrailRank 
31
Min elevation
2,127 ft
Trail type
Loop
Time
one hour 45 minutes
Coordinates
628
Uploaded
November 1, 2019
Recorded
April 2019
Be the first to clap
Share

near Zabalate / Portilla, País Vasco (España)

Viewed 105 times, downloaded 9 times

Trail photos

Photo ofTxulato Zabalate/Portillatik Photo ofTxulato Zabalate/Portillatik Photo ofTxulato Zabalate/Portillatik

Itinerary description

Portillako mendizerra Trebiñoko lurretatik gertu, hauen hegoaldean eta Toloñoko mendiaren iparraldean kokatzen da. Iparraldera Ibaiuda/Ayuda eta hegoaldera Inglares ibaien arroak banatzen dituen mendigunea da Portillako hau.
Mendizerra ez da 1.000metroetara iristen eta inguruan dauden beste mendi batzuk gerizpea egiten badiote ere, honetan hainbat gailur daude eta horien artean mendi itzuli oso atsegina eskaintzen duen Txulato gailurra dago.
Hasiera: Ibilbidearen hasiera Zabalate/Portilla izeneko herritik egin daiteke. Bertaraino autoz joan eta Elizaren aurrean utzi daiteke. Bertan informazio bulegoa dago. Honetaz gain hainbat ibilbide proposatzen dituzten panel informatiboak eta bideseinale bertikalak ere badaude.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofPortillako gazteluaren hondarrak

Portillako gazteluaren hondarrak

Herritik abiatu eta minutu gutxiren bueltan Portillako gaztelu hondarretara iristen da bidea. Antza denez gaur egun ikus daitezkeen eraikin hondarrak 1.000.urte inguruan bertan eraiki zen herrixka batenak dira. Herrixka hau aurretik erromatarrek eginiko asentamendu baten gainean eraiki zen. Bertan dauden kareharrizko horma naturalak defentsarako oso egokiak ziren, ondorioz defensa natural hori harresi eta gaztelu batekin batera babesgune ezin hobea izan ziren hainbat urteetan Nafarroako erresumaren baitan Bildu zen herri honentzat. Behin Erdi Aroko herrixkaren hondarren parera iristean, hauek zeharkatzen dituen pistan beheruntz joan behar da.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

Aldapan gora eginez bidegurutze hau aurkitzen da punturik altuenean. Puntu honetan eskuinetara jo behar da zig-zag zabal bat eginez pista zabalean zehar aldapan behera jeisteko.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

Hemen eskuinetara jo behar da pista zabalean zehar jarraituz malda gutxiko aldapan behera bidearen ezkerretara geratzen den pinutegi baten albotik igaroz.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofTxulatoko gailurrerako bidegurutzea

Txulatoko gailurrerako bidegurutzea

Bidegurutzean ezkerretara hartu behar da eta hemen ibilbide osoko zatirik maldatsu eta gogorrena igo behar da. Bidea cortafuegos itxurako batetatik gora doa lur gorri eta harri kozkor artean. Bide zuzen eta maldatsu hau igo ostean landaretza nahiko itxia duen lepo batetara garamatza bideak. Lepo honetan mendiaren hego isurialdera gurutzatu eta hortik Txulatoko gailurra ikus daiteke metro gutxira.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofIturriaren bidegurutzea

Iturriaren bidegurutzea

Pista honetan aldapan behera eginez punturik bajuenera iristean bidegurutze berri bat dago, bertan eskuinetara iturri bat dago eta aurrez aurre guk jarraitu beharreko pistak malda esanguratsua hartzen du. Hemen Portillako gaztelua eskuinetara geratzen da (bidean aurrera egin ahala pixkanaka atzean uzten joango garena) eta ezkerretaraTrebiñoko lurrak ikusi ditzakegu eta gugandik oso gertu arreta deitzen duen horma bertikal eta oso fin bat ere.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofPortillako gaztelua Photo ofPortillako gaztelua

Portillako gaztelua

Comments

    You can or this trail