Activity

UDALA-UDALAITZ-GALARRAGA-UDALA

Download

Trail photos

Photo ofUDALA-UDALAITZ-GALARRAGA-UDALA Photo ofUDALA-UDALAITZ-GALARRAGA-UDALA Photo ofUDALA-UDALAITZ-GALARRAGA-UDALA

Author

Trail stats

Distance
7.26 mi
Elevation gain
2,766 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,766 ft
Max elevation
3,497 ft
TrailRank 
49
Min elevation
1,000 ft
Trail type
Loop
Moving time
2 hours 51 minutes
Time
3 hours 32 minutes
Coordinates
2013
Uploaded
May 30, 2023
Recorded
May 2023
Be the first to clap
Share

near Udala, País Vasco (España)

Viewed 71 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofUDALA-UDALAITZ-GALARRAGA-UDALA Photo ofUDALA-UDALAITZ-GALARRAGA-UDALA Photo ofUDALA-UDALAITZ-GALARRAGA-UDALA

Itinerary description

Zirkularra da ibilbidea, Udala auzoan hasi eta bukatzen dena. Besaide bidea hartuta, Pozutxuetatik, Udalaitz gainera igoko dugu. Gailurra hartuta, berriz, Kanpatzar mendatera doan bidea hartuko dugu goitik behera. Kanpatzarren dagoen harrobitik behera, Arrasate aldera joko dugu, GR 121 eta GR 289 erabiliz horretarako. Hala ere, errepidearekin bat eginda, Udala auzora desbideratuko gara aipatutako seinaleak jarraituz eta Galarraga kobazuloetatik pasatuz. Igoera eta jaitsiera gogorrak dira eta lasai hartu beharrekoak, batez ere Kanpatzar aldeko jaitsiera, izan ere bidetzurra estua da, eta bustita badago kontuz ibili beharrekoa. Hala ere, ikusgarria da. Behatoki aparta ibilbide osoa.

Waypoints

PictographMonument Altitude 1,479 ft
Photo ofUDALA AUZOA Photo ofUDALA AUZOA Photo ofUDALA AUZOA

UDALA AUZOA

Udala auzoan hasiko dugu ibilbidea, Besaide aldera hartuz.

PictographIntersection Altitude 1,483 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

PR Gi 96 ibilbidea hartuko dugu, Besaide aldera.

PictographIntersection Altitude 1,546 ft
Photo ofPR Gi 96

PR Gi 96

PictographMonument Altitude 1,802 ft
Photo ofGAZEAGAKO KAROBIAK Photo ofGAZEAGAKO KAROBIAK

GAZEAGAKO KAROBIAK

Adierazitako PR Gi 96 seinaleak jarraituko ditugu.

PictographIntersection Altitude 1,922 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (ERNE)

BIDEGURUTZEA (ERNE)

Bidegurutze honetan PR Gi 96 bidea lagako dugu eta bidetzurra hartuko dugu Pozutxueta aldera.

PictographIntersection Altitude 2,124 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (ERNE!) Photo ofBIDEGURUTZEA (ERNE!)

BIDEGURUTZEA (ERNE!)

Bidetzurrak esaten badigu nondik nora joan behar gara, kontuz ez desorientatzeko bidegurutze honetan.

PictographIntersection Altitude 2,148 ft
Photo ofUDALAITZ

UDALAITZ

Seinaleak adierazten digu gora jo behar dugula. Dagoeneko antzematen dira Udalaitzek dauzkan gain ezberdinak. Bidea egiten joango gara eta halako batean bide askorekin bat egingo dugu. Aukeratu erosoena.

PictographPanorama Altitude 3,098 ft
Photo ofERDIKO AXPUNTA Photo ofERDIKO AXPUNTA

ERDIKO AXPUNTA

Udalaitzek duen gain ezagunetakoa, batez ere Elorrio aldera duen ikuspegiagatik. Bidetzurrak daude hainbatetan norabidea nahasteko. Beraz, lasai hartu eta ondo begiratu nondik den batzuetan bidea. Seinaleak ere (ugari eta kolore ezberdinetakoak) aurkituko dituzu.

PictographCave Altitude 3,269 ft
Photo ofUDALATXEKO KOBAZULOA Photo ofUDALATXEKO KOBAZULOA

UDALATXEKO KOBAZULOA

Ezkutatoki ona mendiko abereentzat eta behatoki aparta argazki ederrak ateratzeko. Gertu dugu gaina; baita oso aldapatsua ere. Beraz, lasai hartu.

PictographSummit Altitude 3,490 ft
Photo ofUDALATX (1117) Photo ofUDALATX (1117)

UDALATX (1117)

Udalaitzen gaude. Begiratoki aparta. Egin beharrekoak eginda kontuz ibili jatsieran, batez ere bustita badago. Helburua Udalaitzeko gurutzera joatea da.

PictographMonument Altitude 3,351 ft
Photo ofIGOKUNDEKO ERMITA

IGOKUNDEKO ERMITA

Igokundeko baseliza zen, eta mendetan eremita eta lekaideak babestu zituen bere orma artean. Baselizako oinarriak 20x6 metro karratu zituen eta ormak metro ingurukoak ziren. XVIII. mendera arte elizkizunak bertako eremitaren ala Udala, Garagartza edo Gesalibar auzoetako abadearen ardura ziren. Urtero, Izpiritu Santuaren Pazkoan erromeria egiten zuten eliztarrek goraino, eta 1713an utzi zion ohiturari bide latza eta beste eragozpenengatik. Azkenik 1771an, baselizaren egoera txar eta ezegokia zela eta, atea itxi zen elizkizunetara. Handik aurrera, hondamena etorriko zen (Velez dde Mendizabal). Gurutzera goaz.

PictographSummit Altitude 3,334 ft
Photo ofGURUTZEA Photo ofGURUTZEA Photo ofGURUTZEA

GURUTZEA

Udalaitzeko gurutzeko behatokia da azpimarratzekoa, Leintz bailara eta Durangaldeko mendi katearena. Ondoren behera joko dugu, belarren artean, baina laster batean ezker aldera joko dugu Kanpatzar aldera jaisteko.

PictographIntersection Altitude 3,195 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (ERNE!)

BIDEGURUTZEA (ERNE!)

Ez da oso ondo antzematen hartu beharreko bidea. Beraz, erne! Batzuetan harripilaren bat egon liteke bertan. Gotik beherako bidea hartuko dugu lasai. Hasteko bidetzur hestua da, gero gehiago zabalduko dena, baina ez da mendizaleak edo jendeak erabiltzen duen igoera. Beraz, kontuz jaitsi.

PictographPanorama Altitude 1,962 ft
Photo ofARTADIA Photo ofARTADIA

ARTADIA

Behatoki ederra Udalaitzen plano berriaz disfrutatzeko. Bide batez baita artadi ederraz ere. Hemendik, zirt-zart batean, eta artadi ederra zeharkatuz, Kanpatzar gaineko harrobiraino jaitsiko gara.

PictographIntersection Altitude 1,442 ft
Photo ofHARROBIA

HARROBIA

Udalaizera 2,2 km. eta 700 metro desnibela. Gu geu goitik behera hasiko gara GR 289 seinaleak jarraituz.

PictographIntersection Altitude 999 ft
Photo ofERREPIDEA

ERREPIDEA

Udala auzora goaz GR 121-289 jarraituz. Lasai hartu, beste 180 bat metroko desnibela gainditu behar dugulako, Galarraga haitzuloetatik pasatuz.

PictographIntersection Altitude 1,062 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Udala auzora.

PictographCave Altitude 1,308 ft
Photo ofGALARRAGAKO KOBA ETA MEATOKIA

GALARRAGAKO KOBA ETA MEATOKIA

Isabel II erreginaren bisita zela eta, marmolezko oroitarri bat jarri zen haren omenez, eta irakurri daiteke: “Isabel II y su augusta madre Doña María Cristina, 21 de agosto de 1845. La Serma. Infanta Doña María Luisa Fernanda, 28 de agosto de 1845”. Oroitarri hori kobaren barrenean dago. Gora jarraitzen dugu, Udala auzora.

PictographCave Altitude 1,378 ft
Photo ofGALARRAGA-2

GALARRAGA-2

Bide ertzean bat egingo dugu kobazulo honekin.

PictographMonument Altitude 1,619 ft
Photo ofKAROBIA (LABEA) Photo ofKAROBIA (LABEA)

KAROBIA (LABEA)

Minerala garbitzeko labea. Buzkatu dugu igoera. Poliki-poliki, artadien artetik, Udala auzora jaisten hasiko gara.

PictographInformation point Altitude 1,486 ft
Photo ofGR 121

GR 121

Kontuz, azken 50 metroak zikinak egon daitezkeelako eta etxe artean egiten delako.

PictographInformation point Altitude 1,510 ft
Photo ofUDALA AUZOA (JATETXEAK) Photo ofUDALA AUZOA (JATETXEAK) Photo ofUDALA AUZOA (JATETXEAK)

UDALA AUZOA (JATETXEAK)

Bide asko baldin badaude Udalaitzera igotzeko, hemendik egiten da igoera klasikoa. Orain asfaltatutako errepidea hartuko dugu Udala auzoaren elizaraino.

PictographMonument Altitude 1,481 ft
Photo ofUDALA AUZOA Photo ofUDALA AUZOA

UDALA AUZOA

Eliza eta Udalako ingurugiro-zentroa. Ikuspegia, berriz, ikusgarria. Erabili tartetxo bat auzoaz disfrutatzeko.

Comments

    You can or this trail