Activity

Undués Lerda - Ilunberri 2018-03-18

Download

Trail photos

Photo ofUndués Lerda - Ilunberri 2018-03-18 Photo ofUndués Lerda - Ilunberri 2018-03-18 Photo ofUndués Lerda - Ilunberri 2018-03-18

Author

Trail stats

Distance
13.75 mi
Elevation gain
469 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,115 ft
Max elevation
2,043 ft
TrailRank 
51
Min elevation
1,307 ft
Trail type
One Way
Time
5 hours 13 minutes
Coordinates
1815
Uploaded
March 29, 2018
Recorded
March 2018
Be the first to clap
Share

near Undués de Lerda, Aragón (España)

Viewed 721 times, downloaded 2 times

Trail photos

Photo ofUndués Lerda - Ilunberri 2018-03-18 Photo ofUndués Lerda - Ilunberri 2018-03-18 Photo ofUndués Lerda - Ilunberri 2018-03-18

Itinerary description

Aragoiko Donajakue bideko etapa berria. Oraingoan Aragoiko azken herritik Nafarroako aurrenekora, Zangoza hain zuzen ere. Gaurko ibilbidea bukatzeko aldagai bat prestatu dugu, bide normala Rokafortera iristen da baina guk Ilunberriko arroila bisitatzeko asmoz, Liedeara gerturatuko gara bertatik Ilunberriraino joateko. Aukera hau politagoa da zalantzarik gabe.

Eguraldia oso kaskarra izan arren animatu egin gara hogeita bi kilometro inguruko ibilbidea burutzen, hori bai kapak eta aterkiak zenbait orduz paratu behar izan ditugu.

Ibilbidea eta altimetria.









Autobusak Undués de Lerdaraino eraman gaitu eta gaurko txangoa aurrekoa bukatu genuen leku beretik abiatuko da. Traste guztiak jarri eta ibiltzen hasi aurretik, eguzkiak bere izpiekin berotu egiten gaituenez, taldeko argazki batzuk egitea erabakitzen dugu, bada ez bada, iragarpenak arras txarrak dira eta.











Undues herriko zenbait etxe dotore ikusteko beta izango dugu donajakue bidearen aurren zati honetan zehar. Ertaroko aztarnak dituzten batzuk ikusgai izango ditugularik.















Herriko beheko zatian pista batetara pasako gara eta poliki poliki beheranzko bidea hartuko dugu, CV 684 errepideak daraman norantza antzeko batekin. Aurrerago errepidearekin topatu arte.







Segituan aurren bidegurutzea izango dugu, oraingoan ezkerreko aldeko bidexka batetara pasatuz, pistaren zati bat aurrezteko asmoz.







Beherago udako idorteak pairatzen duen errekatxo batetara hurbilduz, egia da gaurkoan ura nahikoa eramaten duela. Pistara berriz iritsi eta ezkerretik jarraitu beharko dugu. Arraroa bada ere zati honetan ez dago ikur gehiegirik eta beraz tentuz ibili behar da bide ez galtzeko.



















Zati honetan errepidetik gertu ibiliko gara. Aurrerago aldiz errepidearekin topatu eta zeharkatu beharko dugu pista batetik jarraitzeko.















Pista honetatik Aragoi eta Nafarroako eskualdeen arteko mugara iritsiko gara. Aragoiko zatian ohol baten bitartez markaturik dagoen bitartean, Nafarroa mugarri batekin adierazita dagoelarik.



















Apur bar aurrerago bertze bidegurutze bat dugu, oraingoan zuzen jarritu beharko dugu Arbea baserri edo korralizara eramaten duen asfaltaturiko pista batekin elkartu arte.















Zuzen jarraituko dugu pista hobeago batetatik, eta lokatsarik ez izatea estimatuko dugu gaurko eguraldiarekin.



Aurrerago gure eskuinera menditxo bat ikusgai izango dugu. Bertan erromatar garaiko jatorrizko herri eta ertaroan ustutakoa izango dugularik. Herri honen izena Ull omen zen.

 "Antiguo lugar navarro situado entre los caminos que desde Sangüesa llevan a Undúes y a Javier. Altozano conocido en época medieval como Puy d'Ull. En su base se han hallado restos cerámicos romanos de sigillata barnizados y con decoraciones en círculos y puntas de flecha, datables entre los ss. II y IV de nuestra era. En lo alto del cerro, cerámicas medievales atestiguan el traslado de la población en tiempos de inseguridad, figurando en el Fuero de Sangësa como Ul juxta Sangossa y Ul prop Sangossa. De su iglesia, dedicada a San Bartolomé, consta la reedificación efectuada en 1052 por Jimeno Galíndez; en 1085 el rey Sancho Ramírez la donó al monasterio de Leire. En 1117 Alfonso el Batallador concedió a los repobladores de Sangüesa los pastos de Ull y de Peña. Despoblado en el siglo XIV y trasladada su gente a Sangüesa, subsistió la iglesia como ermita perteneciente al municipio sangüesino".



Pistatik jarraitu eta aurrerago ezker aldetik abiatzen den pista batetara pasako gara. Honek Zangotzara hubilduko gaitu.



GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/03/undues-de-lerda-ilunberri.html

Waypoints

PictographCar park Altitude 1,386 ft
Photo ofArroilaren aparkalekua Photo ofArroilaren aparkalekua

Arroilaren aparkalekua

Ilunberritik sarturik arroilaren aurretik dagoen aparkalekua. Ezer gutxi ordaindu behar da eta honela eskaintzen diren zerbitzuez gain arroila garbia mantentzeko aukera dago.

PictographWaypoint Altitude 1,382 ft
Photo ofArroilaren hasiera Photo ofArroilaren hasiera Photo ofArroilaren hasiera

Arroilaren hasiera

Ilunberriko arroilaren hasiera. Errepidea bertan bukatu egiten da.

PictographPanorama Altitude 1,350 ft
Photo ofEL IRATI geltokia Photo ofEL IRATI geltokia Photo ofEL IRATI geltokia

EL IRATI geltokia

Irati tren zaharraren Ledeako geltokia zegoen lekua.

PictographWaypoint Altitude 1,320 ft
Photo ofErrotonda

Errotonda

Zangotzaren bariantearen errotonda. Kontuz gainditu beharrekoa.

PictographIntersection Altitude 1,857 ft
Photo ofGurutzeBIDE01 Ezker Photo ofGurutzeBIDE01 Ezker

GurutzeBIDE01 Ezker

Herria pista betetatik utziko dugu eta puntu honetan laburtzeko ezkerretik abiatzen den bidexkara pasako gara.

PictographIntersection Altitude 1,772 ft
Photo ofGurutzeBIDE02 Ezker

GurutzeBIDE02 Ezker

Pistara iritsi eta ezkerretik jarraitu behar dugu.

PictographIntersection Altitude 1,685 ft
Photo ofGurutzeBIDE03 Ezker Photo ofGurutzeBIDE03 Ezker Photo ofGurutzeBIDE03 Ezker

GurutzeBIDE03 Ezker

Bidegurutze honetan ere ezkerreko pistatik jarraitu behar da.

PictographIntersection Altitude 1,673 ft
Photo ofGurutzeBIDE04 Zuzen Photo ofGurutzeBIDE04 Zuzen Photo ofGurutzeBIDE04 Zuzen

GurutzeBIDE04 Zuzen

Errepidea gurutzatu behar da Donajakue bidea pistatik jarraitzeko.

PictographIntersection Altitude 1,585 ft
Photo ofGurutzeBIDE05 Zuzen Photo ofGurutzeBIDE05 Zuzen

GurutzeBIDE05 Zuzen

Nafarrora sartu bezain pronto bidegurutze honekin topatuko gara. Zuzen jarraitu pistatik.

PictographIntersection Altitude 1,581 ft
Photo ofGurutzeBIDE06 Zuzen Photo ofGurutzeBIDE06 Zuzen

GurutzeBIDE06 Zuzen

Asfaltaturiko pista baten bukaerara iritsi eta zuzen zeharkatu beharko dugu pista hobeago batetara pasatzeko. Gurutzatuko dugun pista Arbea baserri edo korralizara darama.

PictographIntersection Altitude 1,478 ft
Photo ofGurutzeBIDE07Ezker Photo ofGurutzeBIDE07Ezker

GurutzeBIDE07Ezker

Ezkerreko aldetik abiatzen den bertze pistara pasatu.

PictographIntersection Altitude 1,438 ft
Photo ofGurutzeBIDE08 Eskuin

GurutzeBIDE08 Eskuin

Errepidetxo batekin topatuko gara eta oraingoan eskuin aldetik jarraitu beharko dugu.

PictographIntersection Altitude 1,418 ft
Photo ofGurutzeBIDE09Eskuin

GurutzeBIDE09Eskuin

Eskuin aldera jarraitu bidegurutze honetan

PictographIntersection Altitude 1,288 ft
Photo ofGurutzeBIDE10 Eskuin Photo ofGurutzeBIDE10 Eskuin

GurutzeBIDE10 Eskuin

Zubia igaro eta eskuinetik, errepidetik jarraitu behar dugu.

PictographIntersection Altitude 1,310 ft
Photo ofGurutzeBIDE11 Zuzen

GurutzeBIDE11 Zuzen

Kontuz puntu honetan. Donajakue bideak ezkerretik jarraitzen du, Rokaforte herrira iristeko baina gure kasuan Liedenara iristeko asmoz, errepidetik zuzen jarraitu beharko dugu. Hortaz bidearen aldagai bat da burutuko duguna.

PictographIntersection Altitude 1,313 ft
Photo ofGurutzeBIDE12 Ezker

GurutzeBIDE12 Ezker

Zubia igaro eta aurreneko karrikatik ezkerretara egin behar dugu Iratiren bidera iristeko.

PictographIntersection Altitude 1,327 ft
Photo ofGurutzeBIDE13 Ezker Photo ofGurutzeBIDE13 Ezker

GurutzeBIDE13 Ezker

Pistaren bueltatzo bat ekiditeko asmoz, puntu honetan ezkerretik zuhaitzak dauden zelai batera irtengo gara

PictographIntersection Altitude 1,347 ft
Photo ofGurutzeBIDE14 Ezker Photo ofGurutzeBIDE14 Ezker

GurutzeBIDE14 Ezker

Berriz ere pistara atera eta ezkerretatik Irati trenaren bidea jarraitu.

PictographFountain Altitude 1,296 ft
Photo ofITURRI Zangotza

ITURRI Zangotza

Zezen plazaren aldamenean iturri bat izango dugu.

PictographFountain Altitude 1,326 ft
Photo ofIturria Iratibidean Photo ofIturria Iratibidean

Iturria Iratibidean

Irati tren bidean daukagun iturria da hau.

PictographBridge Altitude 1,320 ft
Photo ofLedeako zubia

Ledeako zubia

Irati ibaia zeharkatzeko errepideko zubia probestuko dugu.

PictographWaypoint Altitude 1,627 ft
Photo ofMUGA taula Photo ofMUGA taula Photo ofMUGA taula

MUGA taula

Aragoi eta Nafarroaren arteko mugan bi ikur topatuko ditugu. Aragoiko aldean ohol batean informazioa eta Nafarrokoan aldiz mugarri bat.

PictographProvisioning Altitude 1,322 ft

Ostatua

Liedenako ostatu handia da. Ogitarteko bat hartzeko beta eskaintzen duena.

PictographReligious site Altitude 1,391 ft
Photo ofSAN SALVADOR Photo ofSAN SALVADOR Photo ofSAN SALVADOR

SAN SALVADOR

San Salvador eliza erromanikoa. Aterpe ederra du XVI. mendean eraikia.

PictographReligious site Altitude 1,313 ft
Photo ofSanta María Photo ofSanta María Photo ofSanta María

Santa María

Santa Maria la Real eliza. Eraikin honen ataria penintsulako erromaniko eskultura hoberenetarikoak biltzen ditu.

PictographWaypoint Altitude 1,274 ft
Photo ofTunela Photo ofTunela

Tunela

Errepidearen azpitik pasako gara Zangotzan barneratzeko

PictographTunnel Altitude 1,349 ft
Photo ofTunela 01 Photo ofTunela 01 Photo ofTunela 01

Tunela 01

Arroilaren bukaeran, gure kasuan topatuko dugun aurren tunela. Luzeena da eta argia eramatea gomendagarria da. Hala ere argirik gabe zeharka daiteke.

PictographTunnel Altitude 1,486 ft
Photo ofTunela 02 Photo ofTunela 02 Photo ofTunela 02

Tunela 02

Ilunberriko arroilara sartzeko, gure kasuan irteteko tunela da hau. Aurrekoa baina laburragoa da eta argirik gabe arazorik gabe zeharkatu daiteke.

PictographWaypoint Altitude 2,039 ft
Photo ofUndués de Lerda Photo ofUndués de Lerda Photo ofUndués de Lerda

Undués de Lerda

Undués de Lerda herria. Bertan dugu hasiera eta herriko karriketan zenbait etxe dotore bisitatzeko aukera ere.

PictographBridge Altitude 1,293 ft
Photo ofZangotzako zubia Photo ofZangotzako zubia Photo ofZangotzako zubia

Zangotzako zubia

Metalezko zubi eder honek Zangotzarako sarbidea da.

Comments

    You can or this trail