URA ETA ARGINDARRA
near Irimoegigoena, País Vasco (España)
Viewed 59 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Mendi ibilerak bertsio asko izan ditzake. Hemen doana luzeraz zein helburuaz berezia da. Helburua ez ohiko jarduera eta inguruarekin bat egitea da. Aitzakia, Basalden kokatuta dagoen garai bateko argindar zentrala eta bere ingurua ezagutzea. Horretarako Iñurrigarrogaiñ edo garai izeneko baserrira joango gara, eta bertatik hasiko dugu ibilbidea. Hasteko, Jakinkoiturrira joango gara, argindar zentralaren ubide nagusia dena. Erreka jarraituz Martasoro inguruko pagadira iritsiko gara. Hemendik, berriz, Kateaga errekaren bila abiatuko gara, inguruko pagadiak zeharkatuz. Errekatxo hau zeharkatzeko baina, ez dago bide zehatzik. Bertatik pistara igoz, Kerizeta eta Albizurira joango gara. Hemendik trenbidera jaitsiz. Garai bateko Madariaga baserritik berriro Iñurrigarrogaiñera joango gara. Bertan dagoen argindar zentrala ikusteko aukera izango dugu, nahiz eta egoera oso onean ez egon.
Waypoints
Waypoint
1,289 ft
BASALDE ARGINDAR-ZENTRALA
Alboan dator Jainkoiturri erreka. Eskumatik berriz, Zuntzo erreka edo Kateaga erreka
You can add a comment or review this trail
Comments