Urbieta Urtegia-Galdutako tunelak- Usategi- Portume-Galdutako tunelak-Urbieta urtegia
near Armintza, País Vasco (España)
Viewed 1529 times, downloaded 35 times
Trail photos
Itinerary description
Lemoizko itsaslabarretako ibilbide honek Lemoizko ekialdeko itsaslabarrak ezagutzeko aukera eman digu. Horretarako zentral nuklearraren inguruan eraiki zen azpiegitura harrigarri bat erabili dugu. Guk galdutako tuneleen ibilbidea deitu diogu. Hiru tunel harrigarri zeharkatuz, Uredariona errekako presatik Urbieta urtegira ura eramaten duen ur-tuberia erraldoi bat da.
Urbieta urtegitik abiatu gera, beraz, eta tuneleen ibilbidea jarraituz Usategi puntara joan gara. Usategi mendia eta izen bereko itsaslabarrak ikaragarriak dira. Arroka-azaleratze harrigarriak daude nonnahi. Guk Usategiko "meteorito" deitu diogu bati. Ikusgarria da benetan.
Handik arroka, gurbitza eta arteen artean hasiera batean eta gero Eukaliptu landaketa baten zehar Portumera bajatu gara. Portume kala zoragarri bat da. Inguruko eta Euskal Herriko surflari trebeenek maite duten olatua daukan kala bat. Atzekaldeko itsaslabarrak ere ikusgarriak dira.
Handik, surfistek irekitako bidetik tuneletara igo gara atzera ere eta joandako bidetik bueltatu gara Urbieta urtegira.
Bidea ez dauka zailtasunik, ezta arrisku tokirik baina oraindik tramo batzuk oso itxiak daude eta bidea traza bat besterik ez da.
Hala ere ondo markatuta dago marka berde batzuekin.
Hori bai praka luzeak beharrezkoak dira eta tunelak zeharkatzeko,
linternak ( nahiko luzeak dira) eta bota altuak. Zapatilak edo trekingeko bota baju horiekin oinak bustiko zarete.
Aukera onena motxilan katiuska batzuk eramatea da.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments