Activity

Urdaneta eta Elkano

Download

Trail photos

Photo ofUrdaneta eta Elkano Photo ofUrdaneta eta Elkano Photo ofUrdaneta eta Elkano

Author

Trail stats

Distance
5.04 mi
Elevation gain
1,158 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,158 ft
Max elevation
1,497 ft
TrailRank 
55 4.5
Min elevation
635 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 48 minutes
Coordinates
1074
Uploaded
January 6, 2017
Recorded
January 2017
  • Rating

  •   4.5 2 Reviews
Be the first to clap
2 comments
Share

near Urdaneta, País Vasco (España)

Viewed 1899 times, downloaded 95 times

Trail photos

Photo ofUrdaneta eta Elkano Photo ofUrdaneta eta Elkano Photo ofUrdaneta eta Elkano

Itinerary description

Altzolatik oso gertu dagoen Urdaneta auzoan eman diogu hasiera ibilaldi zirkular eta erraz honi. Auzoa, San Martin elizaren inguruan biltzen diren etxe batzuk osatzen dute eta esan behar da, orain gutxi arte ez zuela errepiderik eta Alameda markesaren jabegokoa zen auzoa herri txiki bat balitz bezala funtzionatzen zuela. Gaur egun, Aiako lurretan dagoen auzo honetara Zarautzetik barrena iritsi daiteke bertaraino igotzen den errepidetik.
Kotxea kanposantu txikiaren aurrean laga eta etorritako errepidetik atzera egin dugu kilometro erdia, Indate Berri landetxeraino igoz. Kanpo aldean animalia mota desberdin asko dituen etxaldea pasa eta berehala errepidea utzi dugu ezker aldetik Txatxarromendi inguratzen duen pista zabala hartuz. Pistan barrena segituz, laster xenda bihurtu eta poliki hasi gara altuera galtzen basoan murgilduz. Bidea erosoa gertatu zaigu eta konturatu orduko Elkano auzoaren sarreran gara.
Elkano Zarautzko auzoa da, Indamendiren magalean kokatzen da herrigunetik urrun. Bertaratzean, berehala ikusi dugu Erdi Aroko San Pedro baseliza, 1025 urtean eraikia. Sarrerako atea XIV. Mendekoa da eta gotiko estiloan dago egina. Erretaularik ez izan arren, bertan dago hilzorian agertzen den Kristoren irudia alboetara Gure Amaren eta San Pedroren taillak agertzen direlarik.1989 urtean zaharberritze lanak burutu zituzten. Luis Pedro Peña Santiago etnologoak baseliza honen eraikitze lanen inguruan kondaira bat jaso zuen. Elkano-Bitarte baserriko Joxe Antonio Manterola kontatutakoaren arabera, hiru gizonezko sorginek gau bakar batean eraiki omen zuten. Sorgin hauetako bat maingua zenez, “Kojua” ezizena zuen. Sorgin hauetako batek Garate menditik harriak Arbastañaundi kokalekura jaurtikitzen omen zituen, bertan Kojuak jaso eta Elkanora jaurtikiz, han hirugarren sorginak eliza eraikitzen zuen bitartean.
Elkano auzoa atzean utzi eta Meagas aldera jaisten den errepidean barrena beste kilometro erdi bat bete dugu XVI. mendekoa den Santa Kruz baselizaren ondora iritsi arte. Oin angeluzuzena duen baseliza honek bi isuriko estalkia eta kanpandorre txiki bat du eta bere fatxada berezia da oso, erronboide-formako egurrezko balaustre sare batez osatuta dago. Ermitak estalpea ematen dio Kristo Santuari. Baselizaren ezker aldetik zabaltzen den bide nabarmenetik Indamendi aldera jo dugu. Hasierako bide laua, laster bihurtu zaigu aldapa pikoa eta gainditu ostean, tontorrean dagoen gurutze handi baten ondora iritsi gara. Gailurrean, Aia, Zestoa eta Aizarnazabalgo lurrek bat egiten dute.
462 metroko garaiera duen mendiaren gandorrean aurrera segituz, Agiñetazar muinoa pasa eta Aierdimusu edo Hirumugarrieta lepora jaitsi gara. Segidan, aurrez-aurre ikusi dugun Txatxarromendira igotzeko azken aldapari ekin diogu. Tontorrera heltzean, burdinazko gurutze artistiko bat ikusi dugu. Gertu dugu Indate Berri landetxearen ondoko mendatea eta maldan behera erraz jaitsi gara bertara. Abiapuntura itzultzeko, errepidean zehar beste kilometro erdi bat bete dugu.


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2017/01/blog-post.html

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 651 ft
Photo ofUrdaneta

Urdaneta

PictographWaypoint Altitude 727 ft

Elkano

PictographWaypoint Altitude 792 ft
Photo ofSanta Kruz ermita

Santa Kruz ermita

PictographWaypoint Altitude 1,457 ft
Photo ofIndamendi gurutzea

Indamendi gurutzea

PictographWaypoint Altitude 1,474 ft
Photo ofIndamendi erpin geodesikoa

Indamendi erpin geodesikoa

PictographWaypoint Altitude 1,172 ft
Photo ofAierdimusu lepoa

Aierdimusu lepoa

PictographWaypoint Altitude 1,492 ft
Photo ofTxatxarromendi

Txatxarromendi

PictographWaypoint Altitude 1,184 ft
Photo ofUrdaneta

Urdaneta

PictographWaypoint Altitude 651 ft
Photo ofUrdaneta

Urdaneta

Urdaneta

PictographWaypoint Altitude 727 ft
Photo ofElkano

Elkano

Elkano

PictographWaypoint Altitude 792 ft
Photo ofSanta Kruz ermita

Santa Kruz ermita

Santa Kruz ermita

PictographWaypoint Altitude 1,457 ft
Photo ofIndamendi gurutzea

Indamendi gurutzea

Indamendi gurutzea

PictographWaypoint Altitude 1,474 ft
Photo ofIndamendi erpin geodesikoa

Indamendi erpin geodesikoa

Indamendi erpin geodesikoa

PictographWaypoint Altitude 1,172 ft
Photo ofAierdimusu lepoa

Aierdimusu lepoa

Aierdimusu lepoa

PictographWaypoint Altitude 1,492 ft
Photo ofTxatxarromendi

Txatxarromendi

Txatxarromendi

PictographWaypoint Altitude 1,184 ft
Photo ofUrdaneta

Urdaneta

Urdaneta

Comments  (2)

  • Juanjo Arrospide Jan 8, 2019

    Gaur, 2019-01-08, egin dugu ibilbide hau. Ederra iruditu zaigu, Zarautz, Zumaia zein itsaso zabala batetik eta Urola arroilan Izarraitz nagusituz bestetik. Urdaneta eta batez ere Elkanoko baseliza zaharrak ere merezi izan dute. Eskerrik asko Mikel, hemen ipintzeagatik.
    Juanjo Arrospide

  • Photo of karbide
    karbide Apr 2, 2021

    I have followed this trail  verified  View more

    Paseo ederra!
    Mila esker

You can or this trail