URDUÑAKO XI MENDI MARTXA (PLUS)
near Urduña / Orduña, País Vasco (España)
Viewed 1301 times, downloaded 20 times
Trail photos
Itinerary description
Lo dicho, el track a partir de la carretera del alto de Urduña sólo lo pueden hacer los/las que tengan ganas de pasar un mal rato, ya que fue bastante rollo; cada vez que cogía una pista o sendero se desviaba del camino oficial de la martxa y tenía que corregir campo a través. Para ese tramo mejor buscar (ya he visto varios) el track de la martxa oficial, que seguro que es más civilizado.
Argazki bakoitzean bidearen aipamen txiki bat azaltzen da.(cada foto lleva un comentario del camino)
Waypoints
Beratza/Askuren/San Pedro
Lehenengo argazkia 08:30etan, Beratza mendira doan bidean eta tontorretik nahiko urbil eginda dago. Bigarrena gailurrarena.
Pico Redondo-Larrabaltza-Zunbi-Zanba
Pico Redondo/Larrabaltza/Zunbi-Zanba. Mendikat web-ean gailurra moduan leku hau azaltzen denez, hesiari eskerraldetik jarraitu nion gero beste aldean pasatuz egin nahi nuen bidea berriro hartzeko. Argazki 2: Unza herria eta Gibixo mendilerroa bere atzean.
Kontrola
Kontrola. Zerua ikusi zen une batzuetan, gero etorri zen sirimiria, euria eta baita txingorra ere bai. Guzti horiek haize bolada galantekin borobil ederra osatzen zuten. Argazki 1: Kontrola; argazki 2: Urduñako harana.
Cota 735
Camino hacia el Alto de los Caminos. Mapetan agertzen den beste gailurra zelatan muino hau igo eta jaitsi nuen. Eta akatz batek normalean beste bat dakar bere atzean, bidea berreskuratzeko asmoz alambrada batean eta pasatu ondoren zeuden landare arantzatsuetan korapilatu nintzen. Behintzat ikuspegi ederrak lortu daitezkenak handik. Lehenengo argazkian Salbada Mendilerroa ikus daiteke eta bigarrenean Unza herria.
Alto de los Caminos
Alto de los Caminos. Hau Bai. Hemengo mendien gailurrak nahiko lauak direnez nekez asmatzen da non dagoen lekurik garaiena. Kasu honetan mugarria daukagu adierazle.
Artekobatza
Artekobatza. Argazkian nire ustez lekurik garaiena dena azaltzen dut. Hori ez bada urrun ez zegoen.
Larraluzea
Larraluzea. Normalean posible bada ez dut erabiltzen bide berea joateko eta itzultzeko; hori dela eta (eta hemengo gailurrak lauak direlako) Artekobatzatik pistaz kanpo jo nuen aurrera gero pistan itzultzeko asmoz. Borobila pentsatuta baino zabalagoa egin nuen burua bidean ondo ez ipiniagatik (noizean behin bidea galdezina delakoan ez dut behar den arreta jartzen). Itzultzeko bai, pista hartu nuen, mapetan agertzen den moduan hain argi ez egon arren. Oharra: Orain, nire telefono mugikorrak daukan gps laguntzaile moduan erabiltzen dut bideak grabatzeko edota jarraitzeko. Horretarako primeran dago baina ez da oso zehatza. Horrexegatik ez naiz ausartzen non dauden gailurrak erabakitzeko. Mesedez, eskertzekoa izango litzateke norbaitek tumulutxu bat ipiniko balitz gailurraren lekuan.
Alto del Corral-Mota de Estuñagan
Alto del Corral-Mota de Estuñagan. Hemen ez dago inolako arazorik tontorra non dagoen jakiteko. Bista ederrak leku guztietatik: Urkabustaitz harana hurbilago eta Gorbeia eta Araba erdia atzean.
Lejazar
Lejazar. Javier Urrutiak Mendikat web-ean gailurra badirudiela zehatzezina dela dino; ba bai egia da, berak argazki bat ipintzen duelako ("Gailurrean iparraldeko dolmen kokatua dago, non tumulo baten erdigunean hutsak okupatuz bere lauzetako bat ikusi ahal da"), bestela laberinto horretan ezin ezer ere ez zehaztu. Normalean, nire kabuz menditik ibiltzeko bidea prestatzen nagoenean beti daukat urbil ordenagailua eta Mendikat, horrela azalpenak eta tontorrak erakusten dituzten argazkiak imprimatzen ditut gero eramateko.
Alto de la Lobera-Alto de la Cruz de Albezia
Alto de la Lobera-Alto de la Cruz de Albezia
Las Carboneras
Las Carboneras.Urrutitik ikusita beste gauza bat dirudi (mendi izena merezi duena), baina niporelforro, besteak bezalakoa da. ¿Non demontre dago gailurra? Gainetik pasatu nintzen, ziur nago, baina konturatu ez.
Arangatxas-Telleta-Labazar - vértice
Arangatxas-Telleta-Labazar - vértice. Tontorra apurtxo bat gorago dago, baina besteak bezala ez dauka ezer bereririk. Ala ere, oso leku polita lasai ibiltzeko.
Garagarza
Garagarza. Ez dut ikasten; bisita merezi zuen tontor bat espero nuen, baina ez. Gaurko gehienengoak bezalakoa. Ez nekien zer atera argazkian gailurra azaltzeko, azkeneak zuhaitz bitxia autatu nuen (argazki 1). Itzultzeko buelta eman ondoren harriz egindako hito bat ikusi nuen (argazki 2). Oso ondo. Pico Redondo eta anoan pasatu ondoren, egiten ari nintzen "Urduñako XI mendi martxa" utzi nuen track honetan agertzen diren beste Urkabustaitz eta Gibixo mendilerroetako 10 mendiak ikusteko. Hauxe hamargarrena izan zenez Urduñako Martxa berriro hartzeko abiatu nintzen.
Vista del mirador del salto del Nervión
Vista del mirador del salto del Nervión. "Urduñako XI mendi martxa"ren bideari jarraituz, haizea eta euria gogor jotzen zuen, baina ustegabeko oparia jarri zuten. Ikuspegi zoragarria zen, nahiz eta eguraldi latza jasan behar ezin nuen jarraitu argazki pare bat egin gabe. Begiratokira iritsi nintzenean ostadarra leku berean zegoen. Izugarri polita.
Santiago-Arando
Santiago-Arando. Hotza. Guztiz bustita. Haize gogorra. Baina umore hona Urduñako plazako azken anoan jartzen dituzten tarta gozoetaz pentsatzen. Baina Urduñako errepidean amaitu zen momentu hori arte izan nuen bide lasaia. Ezagutzen ditut Urduñara jaisteko portillo gehienak eta haien bidezkak, baina hau ez, eta bakarrik neukan martxako kartelan agertzen zen mapatxo bat zeinetan bidea azaltzen zen marra gorri lodi batekin. Hasieran ez zuen ematen bidea jarraitzea zaila zenik, baina ez zegoen inolako batere argi, basoan are gutxiago.
Tertanga
Tertanga. Bidearekin borrokatu ondoren Tertanga auzora iristera lortu nuen, baina Urduñara ezin izan nuen maparen bideari ondo jarraitu eta bueltaka ibili nintzen gora eta behera Txarlazora igotzen duen bidea topatu arte. Ala ere, oso egun polita gaurkoa.
You can add a comment or review this trail
Comments