Activity

URIZAHARRA-TOLOÑO-URIZAHARRA (PR A79)

Download

Trail photos

Photo ofURIZAHARRA-TOLOÑO-URIZAHARRA (PR A79) Photo ofURIZAHARRA-TOLOÑO-URIZAHARRA (PR A79) Photo ofURIZAHARRA-TOLOÑO-URIZAHARRA (PR A79)

Author

Trail stats

Distance
11.53 mi
Elevation gain
2,178 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,178 ft
Max elevation
4,027 ft
TrailRank 
49
Min elevation
2,217 ft
Trail type
Loop
Moving time
3 hours 46 minutes
Time
4 hours 26 minutes
Coordinates
3146
Uploaded
August 12, 2023
Recorded
August 2023
Be the first to clap
Share

near Urizaharra / Peñacerrada, País Vasco (España)

Viewed 35 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofURIZAHARRA-TOLOÑO-URIZAHARRA (PR A79) Photo ofURIZAHARRA-TOLOÑO-URIZAHARRA (PR A79) Photo ofURIZAHARRA-TOLOÑO-URIZAHARRA (PR A79)

Itinerary description

Arabako Urizaharra herria da ibilbide zirkularraren (PR A 79) hasiera eta bukaera, eta askotan gertatzen den bezala, halako bide homologatuek mantenimendu falta handia dute; izan ere, zutiko seinale batzuk izan ezik, seinale horizontalak (txuri eta horiak) galduta daude. Beraz, track-a esku artean eramatea komeni da. Harripilek ere laguntzen dute, baina sarri ibilbide asko daudenez, ez dakizu nori dagokion. Gezurra dirudi Toloño aldera goazenik, Labastida aldetik lehorra eta ia baso gabekoa bada ere, hegal honetatik hezea eta basoz inguraturik egiten delako. Beraz, inguru ederra, atsegina, eta bakartia; aldi berean gainbehera handi gabekoa, lasaia. Udazkenean ere polita izango da ibilbide hau!
(Bide batez esan, Urizaharreko mendatean, errepide baztarrean, anbar aztarnategi bat dagoela. Araban bi aztarnategi daude, eta Euskal Herrian dauden bakarrak dira, eta Kantabriako Mendizerran daude, Toloño inguruan. Bata Urizaharran; bestea Gatzaga Buradonen. Ia kasualitatez aurkitu zuten horietatik lehena, 1995ean. Iturria: https://zientzia.eus/artikuluak/anbara-eztizko-malko-lehorrak/).

Waypoints

PictographMonument Altitude 2,455 ft
Photo ofURIZARRA-PEÑACERRADA Photo ofURIZARRA-PEÑACERRADA

URIZARRA-PEÑACERRADA

Urizaharra (ofizialki Peñacerrada / Urizaharra) Arabako hegoaldeko udalerri bat da (XIII. mendean hiribildu bihurtua), Mendialdeko eskualdekoa. Gasteiztik 25 bat kilometrora. Garai bateko harresiaren ondoan zaharberrituta dagoen ertaroko ateondotik irtengo gara. Herritik kanpora goaz, eta aurrerago asfaltatutako errepidea ere zeharkatuko dugu.

PictographIntersection Altitude 2,239 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (TOLOÑO) Photo ofBIDEGURUTZEA (TOLOÑO)

BIDEGURUTZEA (TOLOÑO)

Lehendabiziko zutiko seinalea. Esan bezala, seinale horizontalak ia galduta daude.

PictographIntersection Altitude 2,498 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (ERNE!) Photo ofBIDEGURUTZEA (ERNE!) Photo ofBIDEGURUTZEA (ERNE!)

BIDEGURUTZEA (ERNE!)

Gu eskumatik hasi eta ezker aldetik etorriko gara. Hala ere, agian kontrakoa (ezker aldetik hasita) politagoa izan liteke. Norberak aukeratzeko. Bidetik gora egitera goaz.

PictographIntersection Altitude 2,907 ft
Photo ofZUTIKO SEINALEA

ZUTIKO SEINALEA

Toloñora hartuko dugu, bidetzurra jarraituz eta basoa zeharkatuz. Jarraitu han eta hemen topatuko diren harripilak.

PictographIntersection Altitude 3,093 ft
Photo ofSEINALEA: GEZI HORIA (ERNE!)

SEINALEA: GEZI HORIA (ERNE!)

Izan ere, joera da pista jarraitzeko, guk egin dugun bezala. Baina oker. Antzemango zenukeen track-ean. Zuhaitz enborrean seinale horia ikusten denean, ia biderik ikusten ez den bidetzur batetik jarraitu behar da. Beraz, kontuz!!!

PictographIntersection Altitude 3,160 ft
Photo ofZUTIKO SEINALEA

ZUTIKO SEINALEA

Aukera ezberdinak Toloñora joateko. Gu eskumatik jarraituko dugu pista, gero goitik behera Toloñotik etortzeko.

PictographPanorama Altitude 3,416 ft
Photo ofORTADAKO ZELAIA

ORTADAKO ZELAIA

Basoa lagata, Toloño azpiko Ortadako zelaira iristen gara. Aurrez aurre dugu ipar aldeko Toloño harkaitzaren gaina eta harkaitzuloa. Aurrera jarraituko dugu Ortadako zelaian, iturri eta ur aska batera iristeraino.

PictographFountain Altitude 3,375 ft
Photo ofORTADAKO ZELAIA-BIDEGURUTZEA (ERNE!). Photo ofORTADAKO ZELAIA-BIDEGURUTZEA (ERNE!).

ORTADAKO ZELAIA-BIDEGURUTZEA (ERNE!).

Iturri eta uraska honetatik pagadira joango gara, bertatik hasten da Toloño lepora garamatzan bidexka.

PictographPanorama Altitude 3,832 ft
Photo ofTOLOÑO LEPOA Photo ofTOLOÑO LEPOA Photo ofTOLOÑO LEPOA

TOLOÑO LEPOA

Lepo honetatik Toloño inguruak dauzkan beste mendi gainak (Peña las doce; Peña del Castillo) ikusteko aukera dago; eta nahi izanez gero, baita joateko ere. Gertu daude.

PictographIntersection Altitude 3,764 ft
Photo ofTOLOÑOKO ANDRE MARIAREN MONASTERIOA

TOLOÑOKO ANDRE MARIAREN MONASTERIOA

Toloñoko Andre Mariaren monasterioa, Aingeruen Andre Mariaren monasterioa edo Toloñoko baseliza izenekin ere ezaguna, Bastidan kokaturiko monasterioa da. Toloñoko mendilerroan dago kokaturik, Toloño mendiko gainetik hurbil, belardi batean. XIV. mendean ireki zuten eta Lehen Karlistaldian sute batean suntsitu zen. Labastidatik datorren bidearekin bat egiten da bertan. Gertu dugu Toloño gaia. Dagoeneko ikusten dira mendi gaineko oroigarriak.

PictographSummit Altitude 3,977 ft
Photo ofTOLOÑO (1277) Photo ofTOLOÑO (1277)

TOLOÑO (1277)

Behatoki aparta Arabako Errioxa eta Arabako Mendi aldeaz disfrutatzeko. Herrialde bat baina paisaia kontraste handikoa da Araba, mahastiak eta gari soroak elkar lehian. Hemendik, antzematen den bidexka batetik, Toloñoren jaitsiera hasiko dugu eta aurrez aurre dugun Toloñoko puntu geodesikora joango gara.

PictographSummit Altitude 3,988 ft
Photo ofTOLOÑO (GEODESIKOA) (1264)

TOLOÑO (GEODESIKOA) (1264)

Araba eta Errioxaren mugarria dena. Hemengo ikuspegia ere ikusgarria da. Bidexka jarraituz hasiko gara jaisten. GUre helburua, honetan, Peña del Leonera joatea da, eta zerbait desbideratuko gara bidetik.

PictographIntersection Altitude 3,747 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (ERNE!)

BIDEGURUTZEA (ERNE!)

Berriro itzuliko gara bidegurutze honetara. Peña del Leonera joango gara. Egiari zor, baina, nahiz eta gaina hartu, espektatibak ez dira bete; izan ere bidea ez da zehatza, ezta gailurra ere. Beraz, aukera dago bertan behera lagatzeko igoera eta utzitako bidea jarraitzeko.

PictographSummit Altitude 3,827 ft
Photo ofPEÑA DEL LEON (1221)

PEÑA DEL LEON (1221)

Esan bezala, gaina ez da zehatza; ezta bidea ere. Alde bakarra da behatoki ederra eskaintzen duela. Bitxikeri bezala esan beste Peña del Leon mendi gain bat (Lagranen) dagoela Toloño-Kantauri mendi lerro honetan.

PictographMonument Altitude 3,529 ft
Photo ofZUTIKO HARRIA

ZUTIKO HARRIA

Basoan ezkutuan, menhir erraldoi bat izan balitz, egitura bereziko harkaitz hau agertzEN DA. Bidexka jarraituko dugu, baina erne ibiliko gara, izan ere handik eta hemendik bidexkak eta harripilak agerten direlako. Komeni da trackari begiratzea geure PR-aren bidea jarraitzeko.

PictographWaypoint Altitude 3,461 ft
Photo ofHARRIPILAK Photo ofHARRIPILAK

HARRIPILAK

Margotutako seinaleak desagertu direnez, harripilak ere badira orientatzeko baliabide onak.

PictographIntersection Altitude 2,963 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (ERNE!) Photo ofBIDEGURUTZEA (ERNE!) Photo ofBIDEGURUTZEA (ERNE!)

BIDEGURUTZEA (ERNE!)

Langa ez dugu zeharkatuko, baizik eta ezker aldetik hasten den bidexka jarraituko dugu behera. Bertan dago PR-aren zutiko zutabetxo bat ere. Behera joanez inguru politetatik pasatuko gara, joateko erabili dugun bidexkarekin berriro bat egin arte. Hemendik aurrera, pista jarraituz, Urizaharrera itzuliko gara.

Comments

    You can or this trail