Activity

URKIOLA NATURA PARKEA (I) (PR BI 85)

Download

Trail photos

Photo ofURKIOLA NATURA PARKEA (I) (PR BI 85) Photo ofURKIOLA NATURA PARKEA (I) (PR BI 85) Photo ofURKIOLA NATURA PARKEA (I) (PR BI 85)

Author

Trail stats

Distance
9.18 mi
Elevation gain
3,045 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,068 ft
Max elevation
3,173 ft
TrailRank 
52
Min elevation
634 ft
Trail type
One Way
Moving time
4 hours 10 minutes
Time
6 hours 11 minutes
Coordinates
2561
Uploaded
January 20, 2024
Recorded
January 2024
Be the first to clap
Share

near Axpe, País Vasco (España)

Viewed 96 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofURKIOLA NATURA PARKEA (I) (PR BI 85) Photo ofURKIOLA NATURA PARKEA (I) (PR BI 85) Photo ofURKIOLA NATURA PARKEA (I) (PR BI 85)

Itinerary description

Urkiolako natura parkearen eremu ikusgarrienetako batean egindako ibilbide zirkularra da PR BI 85a. Axpen hasten da gure ibilbidea, eta norabide hau jarraitzen du: Artola lepoa (3.2 km); Genzelai lepoa (4.0 km); Amilla iturria (5.3 km); Asuntze lepoa (7.0 km); Pagazelaiburu (8.3 km); Zabalandi (9.7 km); Andasto (11.1 km) eta Arratzola (14,7 km.). Helburua Anboto mendiari (1331 m.) eta bere hegal ezberdinei bira ematea da. Ibilbideak eskaintzen dizkigun mendi gain ikuspegiak, berriz, ikusgarriak dira: Alluitz, Aitziki, Untzillaitz, Saibin, Urkiolamendi, Anboto, Izpegi, Orixol, Andasto ... gainak inguruan dauzkagu. Lasai egiteko ibibidea da, eta Andastoko basotik eta galtzada zaharretik behera lasaiago ibili behar bada ere, ez dugu arazorik izango ibilbide osoan.

Waypoints

PictographMonument Altitude 674 ft
Photo ofAXPE AUZOA Photo ofAXPE AUZOA

AXPE AUZOA

Axpe-Martzaa Atxondo haraneko auzoa da. Axpe-Martzaa Alluitz mendiaren magalean dago kokaturik, 300 metroko garaieran. 238 biztanle ditu. 1964 arte herri independentea izan zen Axpe-Martzaa edo "Axpe" izenekin, baina urte horretan Arratzola eta Apatamonasteriorekin bat egin eta Atxondo herria sortu zuten. Guk bertan dauden PR BI 85 seinaleak, horiak eta zuriak, hartuko ditugu Artola lepora joateko.

PictographPanorama Altitude 1,765 ft
Photo ofARTOLA LEPORA Photo ofARTOLA LEPORA

ARTOLA LEPORA

Artola leporako bidean, ikuspegia ederra da Durangaldera eta Oitz mendi gainera.

PictographMountain pass Altitude 1,907 ft
Photo ofARTOLA LEPOA Photo ofARTOLA LEPOA Photo ofARTOLA LEPOA

ARTOLA LEPOA

Alluitz eta Aitz-Txikira igotzeko lepoa bada ere, gu geu behera joko dugu, helburua Urkiola adera joatea baita.

PictographMountain pass Altitude 1,480 ft
Photo ofGENZELAI LEPOA Photo ofGENZELAI LEPOA Photo ofGENZELAI LEPOA

GENZELAI LEPOA

Dagoeneko bat egin dugu Atxartetik datorren bidearekin. Guk gora joko dugu, Asuntza-Pol Pol lepora, han eta hemen dauzkagun hori eta zuri seinaleak jarraituz. Igoera ez da gogorra, lokatzarik ez badago. Ezker aldean Alluitzeko harkaitzak aurrez aurre ikusiko ditugu; tartean "Deabriaren zubia" ezaguna.

PictographFountain Altitude 1,945 ft
Photo ofAMILLA ITURRIA Photo ofAMILLA ITURRIA

AMILLA ITURRIA

Ez dario ur askorik Amillako iturriari, nahiz eta negua izan.

PictographMountain pass Altitude 2,733 ft
Photo ofISUNTZA LEPOA Photo ofISUNTZA LEPOA Photo ofISUNTZA LEPOA

ISUNTZA LEPOA

Igo dugu aldapa handiena. Bazter batean Pol Pol iturria dago. Mendi pistatik gora joko dugu. Pagazelaiburura. Bertatik dagoen ikuspegia ederra da.

PictographSummit Altitude 3,152 ft
Photo ofPAGAZELAIBURU Photo ofPAGAZELAIBURU

PAGAZELAIBURU

Gain honetatik mendigain asko identifikatu daitezke: Izpizte, Orixol, Gorbeia, Mugarra, Untzillaitz, Arieltabaso (bertan hil omen zuten Bizkaiko azken hartza) ... eta Anboto (1331 metro). Hemendik jaitsiko gara Zabalaundi aldera.

PictographIntersection Altitude 2,944 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (ZABALAUNDIRA)

BIDEGURUTZEA (ZABALAUNDIRA)

Urkiola natura parkeak bat egiten du Bizkaia eta Arabarekin. Gauden tokitik joan gaitezke, ibilbide polit bat eginez, Aramaio, Otxandio edo Arrasate aldera.

PictographMountain pass Altitude 2,786 ft
Photo ofZABALAUNDI LEPOA

ZABALAUNDI LEPOA

Ikusgarria da ingurua hau. Aurrez aurre dugu Anbotoren hegal ikusgarriena, Ekialdekoa. Ondoren, mendi pista jarraituko dugu behera, Andasto lepora. Hala ere, Aramaio edota Arrasatera eramango gaitu bideak, hala nahi izanez gero.

PictographIntersection Altitude 2,654 ft
Photo ofANDASTO LEPOA/GAINAK Photo ofANDASTO LEPOA/GAINAK Photo ofANDASTO LEPOA/GAINAK

ANDASTO LEPOA/GAINAK

Inguru estrategiko honetan (eskaintzen duen ikuspegia dela eta) posible da jatorduren bat egitea. Ondorengoa, jaitsiera da dena.

PictographIntersection Altitude 2,503 ft
Photo ofANDASTO EREMUA Photo ofANDASTO EREMUA

ANDASTO EREMUA

Hemendik, Andasto pagadia zeharkatuko dugu goitik behera, antzinako galtzada jarraituz. Hemendik aurrea, arreta gehigo eskatuko digu bideak. Beraz, lasai hartu.

PictographMountain pass Altitude 841 ft
Photo ofARRATZOLA (BIDEGURUTZEA) Photo ofARRATZOLA (BIDEGURUTZEA)

ARRATZOLA (BIDEGURUTZEA)

Bidegurutze honetatik hartzen du gora Anboto bertikalaren lasterketak. Horrezaz gain debekuak ere aintzat hartu behar dira.

PictographMonument Altitude 628 ft
Photo ofARRATZOLA Photo ofARRATZOLA

ARRATZOLA

Arratzola Atxondo herriko auzoa da gaur egun. Hala ere, 1962. urtera arte herri independente gisa funtzionatu zuen. Urte horretan Apatamonasterio eta Axpe-Martzaa herriekin bat egin eta Atxondo sortu zuten. Arratzolatik gertu, XX. mendera arte funtzionatu izan dute burdin eta berun meatze batzuk. Horiek garraiatzeko trenbide bat zegoen, Durango-Elorrio burdinbideko adar bat zena. 1990eko hamarkadan trenbide hori eraldatu eta bide berde bat eratu dute.

Comments

    You can or this trail