URKO: Legarre, Arrajola, Urko, Elorreta, Lindari, Amaña, Legarre
near Eibar, País Vasco (España)
Viewed 77 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Eibartik abiatzen den ibilbide zirkularra:
- Ixua (4.2 km)
- Urko (5.3 km)
Legarreko auzoan kokatzen den Musika Lokalak hartuko ditugu abiapuntutzat txango honetan. Hauen gainean zuhaitz artean erdi ezkutuan dagoen Arrajolako eremuetara eramango gaituen bidezidor bat hartuko dugu, etxola bakar batzuk bidearen aldamenean utzita. Baserrian iturria bat topatuko dugu, non, ur trago bat edan ostean, Abontza errekara daraman bidea hartuko dugun. Horretarako, baserria gure atzean utzita, basoan barrena ezkerretara egiten duen bideari jarraituko diogu. Bidean zehar aurki ditzakegun beste bidezidorrei kasu egin gabe aldapan gora jarraituko dugu Aritxuleta baserria helburu bezala hartuta. Ezkerrera egiten duen errebuelta itxi batean, tontorretik jaisten den errekatxoa gure eskuinean utziko dugu bidean aurrera eginez. Arreta apur bar jarri beharko dugu, zeren eta baserrira iritsi baino lehen, eskuinerantz egiten duen errebuelta baten zelaian erdipurdi nabaritzen den bidezidor bat hartu behako da, aldapan gora Urkorantza egiten duena. Aldapa latza igo beharko da zelaian gora non momentu baten Elorretatik datorren bidearekin elkargurutzatuko garen. Aurera eginez gero, tontorrera iritsiko ginake baina gure kasuan “Urkoko barrankora” daraman bidea hartuko dugu.
Bide honek Ixuako mendatera eramango gaitu, baina lehenbizi egurrezko ate bat pasa beharko dugu eta bidezidor estu baten aurrera egin ahala kate batzuekin egingo dugu topo. Hauek elurra edo lokatza daudenerako jarriak daude, zeren eta teknikoki zaila ez izan arren, arreta apur bat ipini beharko da momenturen batean.
Kateak pasa ostean, bidea zabaldu eta dexente lasaitzen da Ixuako leporaino. Errepidera iritsi baino lehen, ezkerretara biratu eta urkora daraman azken aldapa igotzeari ekingo diogu. Ordu erdi eskas beharko dugu bertatik Urko tontorra gailentzeko (791m) eta ondoren Elorretara jaitsiko gara.
Mendi ibilbidea, asfaltozko pista izatera pasatzen da hemen eta hiruzpalau baserri pasa ostean Lindariko Ama birjinaren bidea hartuko dugu. Norabide honetan Ama birjina ezkutuan geratzen da mendiaren babesean baina guk, justu ezkerrera egiten duen bihurgune horretan, eskuinerantz hartuko dugu. Ehiztarien “txokoa” ezkerretan utzi eta Lindari gailenduko dugu (443m). Amañako auzora jaistea besterik ez zaigu geratzen puntu horiez seinalatutako bideari so eginez. Bertatik, txango honen abiapuntura paseotxo bat besterik ez dugu izango.

You can add a comment or review this trail
Comments