Urkulu - Kurtzeberri - Degurixa - Ugastegi - Orkatzategi - Urkulu
near Areantza, País Vasco (España)
Viewed 67 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Natura paregabeaz eta ikuspegi zoragarriez gozatzeko ibilbidea da honako hau.
Autoa Urkuluko aparkalekuan utzi ondoren, iturri alboan dagoen pistatik abiatu gara. Hasierako aldapak baso artetik igo ditugu eta hurrengoak belarrezko gailurreriatik, Kurtzeberriko (1155 m) tontorrera iritsi arte. Bezperan egindako elurrak zuriz estalita zituen gailur inguruak, paisaia edertuz.
Jarraian Degurixara joan gara eta bertako borda baten aldamenean hamaiketakoa egin dugu, eguzkiaren epeltasunaz gozatuz.
Kontrastako lepotik, Urkulu aldera doan jaitsieran, Ugastegira daraman bidea hartu dugu eta Santikrutz ermitaren aldamenetik pasatuz, Orkatzategira (869 m) joan gara.
Azken gailur honetatik Haitzgain urtegira jaitsi gara, gero urtegiko uraren indarraz argindarra sortzeko jarritako hodiaren gainetik pasa gara Urrexolagaraiko lepora iristeko.
Azkenik, Urkulu urtegia inguratzen duen pistara iritsi gara eta handik autoa utzita genuen aparkalekura itzuli gara.

Waypoints
Waypoint
3,484 ft
Haize errota
Intersection
3,559 ft
Bidegurutzea
Intersection
2,309 ft
Bidegurutzea
Religious site
2,500 ft
Santikrutz ermita
Waypoint
2,404 ft
Haitzgain urtegia
Waypoint
1,842 ft
Urkulu - Urrexola bidea
Waypoint
1,127 ft
Urkulu inguratzen duen pista
You can add a comment or review this trail
Comments