Urkulu - Peñakulo - Kargaleku - Aiznardako atxa - Degurixa - Kontrastako lepoa - Ugastegi - Korueta - Urkulu
near Goroeta, País Vasco (España)
Viewed 107 times, downloaded 7 times
Trail photos
Itinerary description
PR-GI 3002 izendatutako ibilbide hau 2023ko maiatzaren 13an egin genuen. Ibilbide osoa pintura zuri-horiz markatuta dago eta bidea ondo garbituta aurkitu genuen. Ibilbideak Kurtzeberri mendiari itzulia ematen dio ingurune ederretatik barrena eta paisaia ikusgarriez gozatzeko aukera eskainiz.
Ibilbidearen hasiera eta amaiera Aretxabaletako Urkulu urtegian autoentzako dagoen aparkalekuan dago. Bertan dagoen iturri aldamenetik abiatu ginen Areantza auzora. Handik, Peñakulora joan ginen eta ondoren Kurtzeberri mendira igotzeko bidea jarraitu genuen, baina gailurrera joateko ezkerretara irteten dan bidezidorra hartu beharrean, Kargalekura eramaten duen pistatik jarraitu genuen. Ondoren, orbel eta goroldio dun pagadi eder bat zeharkatu genuen Aiznardako atx (harkaitz) azpiko igarobide zoragarrira iristeko eta hemendik Degurixara jaitsi ginen.
Jaitsiera Kontrastako lepotik Ugastegira doan bidetik egin genuen. Aurreko egunetan euri dexente egin zuenez, bide aldamenetik doan Urkulu erreka hazita aurkitu genuen eta honek, ur-jauzi ikusgarriez gozatzeko aukera eman zigun. Ibilbidean "Bidezidorra/Pista" bezala izendatutako puntuan, mendiko pistatik atera eta basoan barneratzen den bidezidorrari jarraitu genion eta "Erreka" bezala markatutako puntuan, hazita zetorren erreka zeharkatu behar izan genuen oinetakoak garbituz ;-) Hankak bustitzeko arriskurik izan nahi ez dutenek, "Bidezidorra/Pista" izentatutako puntuan mendiko pistatik jarrai dezakete eta "Hormigoizko mendi-bidea" puntuan berriro elkartuko dira hemen jarraitutako ibilbidearekin. Azkenik, Urkulu urtegira iritsi ginen eta Korueta (Goroeta) auzo aldamenetik pasaz, autoa utzia genuen aparkalekura itzuli ginen.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments