Activity

URNIETA-BESABI-ONDDI(ONYI)-ADARRA-ONDDIO-URNIETA

Download

Trail photos

Photo ofURNIETA-BESABI-ONDDI(ONYI)-ADARRA-ONDDIO-URNIETA Photo ofURNIETA-BESABI-ONDDI(ONYI)-ADARRA-ONDDIO-URNIETA Photo ofURNIETA-BESABI-ONDDI(ONYI)-ADARRA-ONDDIO-URNIETA

Author

Trail stats

Distance
13.1 mi
Elevation gain
3,527 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,527 ft
Max elevation
2,724 ft
TrailRank 
49
Min elevation
129 ft
Trail type
Loop
Moving time
4 hours 34 minutes
Time
5 hours 32 minutes
Coordinates
3683
Uploaded
February 10, 2023
Recorded
February 2023
Be the first to clap
Share

near Urnieta, País Vasco (España)

Viewed 82 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofURNIETA-BESABI-ONDDI(ONYI)-ADARRA-ONDDIO-URNIETA Photo ofURNIETA-BESABI-ONDDI(ONYI)-ADARRA-ONDDIO-URNIETA Photo ofURNIETA-BESABI-ONDDI(ONYI)-ADARRA-ONDDIO-URNIETA

Itinerary description

Ibilbide hau Urnietako tren geltokitik hasten bada ere, posible da ibilbidea Besabi aparkalekutik hastea, eta joan eta etorrian 12 kilometro gainetik kentzea. Beraz, aukeran. Oso ibilbide polita da, argia, erosoa eta ikuspegi anitz eta ikusgarriekin (Urnieta, Hernani, Donostia, Pasaia, Hondarribi, Hendaia, Jaizkibel, Aiako Harriak, Mandoegi, Irati gainak... ikusteko aukera paregabea). Historiaurreko aztarnak gustatuz gero ere, inguru aparta, ugariak direlako mairubaratzak, trikuharriak ... Ibilbide zirkularra bezala hartu behar da orain egin duguna.

Waypoints

PictographTrain stop Altitude 139 ft
Photo ofTREN GELTOKIA

TREN GELTOKIA

Esan bezala, aukera bat da tren geltokitik hastea, batez ere trena erabiltzen badugu garraiorako. Hori bai, kotxea erabiliz gero, Goiburu auzo edo Besabi ingurutik has gaitezke eta 12 kilometro kendu ibilbideari.

PictographMonument Altitude 191 ft
Photo ofKANPOSANTUA Photo ofKANPOSANTUA

KANPOSANTUA

Tren geltokitik berehala hartuko dugu GOIBURU auzora doan bidea, Urnietako kanposantutik pasatzen dena.

PictographIntersection Altitude 465 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Urnietatik GOIBURU auzora asfaltatutako bidetik egingo dugu.

PictographIntersection Altitude 761 ft
Photo ofGOIBURU AUZOA

GOIBURU AUZOA

Goiburu auzotik beste kilometro bat egingo dugu Besabi izeneko lepora. Bertan hastendira Adarra inguruko ibilbideak.

PictographCar park Altitude 959 ft
Photo ofBESABI (SL GI 43 ) Photo ofBESABI (SL GI 43 ) Photo ofBESABI (SL GI 43 )

BESABI (SL GI 43 )

Besabin gaudela, bertan dauzkagu nahi beste informazio eskaintzen dizkiguten panel informatiboak, ONDDI-ONYI aldera joko dugu, SL-GI-43 jarraituz. Pista ederra dugu aurrean.

PictographIntersection Altitude 1,044 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA Photo ofBIDEGURUTZEA Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Mulisko aldera doan bidea laga eta lehen dabiziko tontorra igotzen hasiko gara: Zorrotzarri.

PictographSummit Altitude 1,358 ft
Photo ofZORROTZARRI (412) Photo ofZORROTZARRI (412)

ZORROTZARRI (412)

Gaina oso polita da. Aurrez aurre, eta igoera gogorrarekin, dugu Onddi-Onyi kaxkoa, zelai eder batekin apainduta.

PictographSummit Altitude 1,806 ft
Photo ofONDDI-ONYI MENDI (543) Photo ofONDDI-ONYI MENDI (543) Photo ofONDDI-ONYI MENDI (543)

ONDDI-ONYI MENDI (543)

Gainean dugun ikuspegia ikusgarria da: Donostia eta Paisaia aldea, Nafarroako gainak ... Gainetik jaisten hasiko gara, seinale berde eta txuriak jarraituz.

PictographIntersection Altitude 1,588 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Bidegurutze honetan alde batera lagako dugu Mulisko multzo arkeologikoa, eta Adarra aldera joko dugu. Dena dela, seinaleak jarraituz joan daiteke bertara, izan ere ondoren itzultzen zara Adarra aldera.

PictographMonument Altitude 1,290 ft
Photo ofPOZOTARRIKO TRIKUHARRIA Photo ofPOZOTARRIKO TRIKUHARRIA

POZOTARRIKO TRIKUHARRIA

Berriro itzuli gara Zorroztarri aldera, eta Pozotarriko trikuharria bisitatu dugu.

PictographIntersection Altitude 1,188 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Hementxe hasten da Adarra gainera garaman bidea.

PictographWaypoint Altitude 1,424 ft
Photo ofSEINALEAK

SEINALEAK

PictographIntersection Altitude 1,661 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (ARLEGOR)

BIDEGURUTZEA (ARLEGOR)

Adarra igotzeko bariante bat hartu dugu, izan ere inguruak merezi du. Arlegor aldera joko dugu.

PictographSummit Altitude 1,846 ft
Photo ofARLEGOR (557)

ARLEGOR (557)

Gaina hartuta, antzematen da Adarra gaina non dagoen.

PictographMonument Altitude 1,778 ft
Photo ofARLEORKO MAIRUBARATZA Photo ofARLEORKO MAIRUBARATZA Photo ofARLEORKO MAIRUBARATZA

ARLEORKO MAIRUBARATZA

Hemendik aurrera ugariak dira mairubaratzak. Aldi berean hemen hasten da Adarrara eramango gaituen bidearen gogortasuna. Beraz, lasai hartu.

PictographSummit Altitude 2,671 ft
Photo ofADARRA (819) Photo ofADARRA (819)

ADARRA (819)

Gainak daukan ikuspegia izugarria da. Denboratxo bat erabili inguruaz disfrutatzeko. Hemendik behera jaitsiko gara, Eteneta lepora.

PictographMonument Altitude 2,284 ft
Photo ofETENETA I (MAIRUBARATZA ETA MENHIRRA) Photo ofETENETA I (MAIRUBARATZA ETA MENHIRRA) Photo ofETENETA I (MAIRUBARATZA ETA MENHIRRA)

ETENETA I (MAIRUBARATZA ETA MENHIRRA)

Udalerriak: Andoain, Belastegi, Elduain, Urnieta, Hernani. Monumentu Kopurua: 22. Estazio hau kokatzen den katea Onddi-Onyiren gailurrean sortzen da Hernanin, gero Etenetara zuzentzen delari Adarratik eta puntu honetan gira eginez Mandoegi eta Urepeleraino. Leizaran eta Urumea aranak banantzen ditu. Urepelen 1.000 metro lortu arte igotzen da. Kate horren zati bat, eta baita estazio megalitikoaren zati bat, Nafarroako lurretan dago. Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak. Inguru honetan sukarriz egindako tresna asko agertzen dira eta horrek inguru honek izan zuen aktibitatea adierazten du. Gaur egun ere artzaintza trasumantearen presentzia handia da. Oinarrizko konposaketa hareharrizkoa da eta kuartzitaren bat aurkezten du. Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude: - Aballarri, Altxista, Otsolepo eta Pozontarriko Lepoko trikuharriak. - Altxista, Arleorko Zabala, Elurzulo, Eteneta I eta II, Etzela, Etzela mendebaldea, Etzelako Arritxuriak, Ezioko Soroa, Ezioko Tontorra, Mulisko Gaina, Tximistako Egia eta Unamene, Amunola, Tximista eta Deskargako harrespilak. - Usobelartzako menhirra.- Onyiko kutxa.

PictographSummit Altitude 2,557 ft
Photo ofONDDO (780)

ONDDO (780)

Eteneta bizkarretik gertu dago, eta Eteneta II mairubaratza ere bertan dago. Behin gainean gaudela, Etuneta bizkarrera jaitsiko gara berriro, hemendik Urnieta aldera itzultzeko.

PictographMonument Altitude 2,365 ft
Photo ofETENETA II

ETENETA II

Onddi-Mandoegi Estazio Megalitikoa Adarra-Mandoegiko mendilerroan zabaltzen den aztarna megalitikoen multzoa da. Guztira hogeita bi ezagutzen dira. Oso estazio garrantzitsua da eta bertan era horretako monumentu oso ezagunak ikus daitezke.

PictographIntersection Altitude 2,306 ft
Photo ofETENETA I (BIDEGURUTZEA)

ETENETA I (BIDEGURUTZEA)

Berriro bizkarrean, txuri eta horiak diren seinaleak jarraituko ditugu behera.

PictographFountain Altitude 2,159 ft
Photo ofITURRIA Photo ofITURRIA Photo ofITURRIA

ITURRIA

Adarra azpiko hegalean.

PictographWaypoint Altitude 1,822 ft
Photo ofPR GI 203 (BESADEGI) Photo ofPR GI 203 (BESADEGI) Photo ofPR GI 203 (BESADEGI)

PR GI 203 (BESADEGI)

Besadegira goaz erreka ertzetik zein lur jota dauden basoetan zehar.

PictographFountain Altitude 1,197 ft
Photo ofITURRIA (MONTEFRIO)

ITURRIA (MONTEFRIO)

Montefrio baserritik gertu.

PictographIntersection Altitude 1,159 ft
Photo ofMONTEFRIO BASERRIA

MONTEFRIO BASERRIA

Montefrio izeneko baserrira iritsi aurretik dago bidegurutze hau. Bertan dago Besabiko aparkalekua.

PictographIntersection Altitude 775 ft
Photo ofGOIBURU AUZOA

GOIBURU AUZOA

Dagoeneko asfaltatuta dagoen errepidea jarraituko dugu Urnietara.

Comments

    You can or this trail