UROLAREN ARROAKO BAZTERRAK. Pagoeta. SL-GI 4001 Agorregi eta SL-GI 4002 faunaren ibilbidea
near Laurgain, País Vasco (España)
Viewed 259 times, downloaded 32 times
Trail photos
Itinerary description
Pagoetako parke naturala ezagutu gura badozu, ibilbide batzuk noraezekoak izango dozuz, eta horreen artean oinarrizkoenak dira
SL-GI 4001 Agorregi, Ura eta Sua,
SL-GI 4002 Faunaren ibilbidea,
SL-GI 4003 Pagoetako Hagina,
eta jakina, Pagoetako Kurutze, megalito, edur-zulo eta failara doan ibilbide bat (aukerak dozuz wikilocen).
Iparraldetik hasiko gara parkea ezagutzen, beheengo ibilbideetatik (SL-GI 4001 eta SL-GI 4002). Baina laburrak diran lez, ibilbide bakar baten lotuko doguz, 4002tik hasita. Halan, Parkearen iparraldeko basoan zehar ibiliko gara, zoritxarrez gehienbat amerikar haretxez osotuan, baina, urruneko zugatzak izan arren, ibilaldi polita egiteko aukerea da, hainbat erreka be zeharkaturik.
Gainera, ibilaldian gune interesgarri batzuk ikusiko doguz, hurrenkera honetan:
- Erroizpe errekearen sakona; hara jastea izango da geure lehenengo helburua (SL-GI 4002).
- Laurgain auzunea, txikia baina ikusteko modukoa, paisaia eder eta zabalen behatokia.
- Laurgaingo santutxua, lanbide grabatuak daukazan kurutze polita daukana.
- Pagoetako parke botanikoa, alde bitik zeharkatuko dogu Iturrarango parketxera hurreratzean eta handik joatean behera joatean.
- Iturrarango parketxea, non informazino interesgarria batuko dogun, etxea bera dan baserri ederra ikusita.
-Agorregiko industria aurreko moltsoa (burdinola, errotak, Altxerri errekea).
Batzuetan mendiko bidezidorretan ibiliko gara, besteetan mendi-bide zabalez edo, inoiz, zatitxuren bat kaminoz, zelangura be, beti bide erosoetan.
- PAGOETAKO PARKE NATURALA -
1998an naturgune babestu izentau eben, helburu nagusi bi eukezala: balio naturalen kontserbazinoa eta aisialdi-gunea izatea.
Egungo landaretzea hainbat erabilpenen ondorioa da, dala nekazaritzearena, dala abeltzaintzearena, dala basozaintzearena. Halan, iparraldeko mendi-hegalak 1956tik aurrera egindako basobarritzeak taiutu dituz, batez be kanpoko zugatzakaz. Hegoaldean, ostera, larrak eta ginarrak (txilardiak) dira nagusi. Lar eta landa hareetan, pottokak eta betuzuak (betizuak) dabitz.
Baso naturalak be badira, ibarretan eta erreka-ertzetan haltzadiak, eta pagoak ainubeetan (laiotzean), berbarako, Elutsandikoa, Lizarra lepotik hurrean, tarteka baita haginak be, bat bakana, Beorbarrotekoa, eta artaditxuren bat, Burnigurutzeko behatokikoa. Altzolarasko sakanean baso misto ederrak dagoz, ezkiak, hostazuriak (gurbe edo serbal zuriak), haginak, leizarrak.
Gune geologiko interesgarririk ez da falta, berbarako, Aizkorteaitzako faila (enkabalgamenduaren ondorea), Giltzarriturri kobea, Aiatik hurrean, eta koba horren ondo-ondoan, 10 metotara, Zazpi Iturriko ubegia dan kobea. Zenbait dolina interesgarri be badagoz, interesgarri bat, berbarako, Asteasu aldean, Iturriozko San Juan baseleizaren ondokoa, 400-500m-ko diametroa dauena, sakona ez dan arren, eta beste bat Ikazkinartetako lepoan.
Gainerakoan, lehengo giza jardueren lekukoak idoroko doguz, nagusiena, Agorregiko industria-moltso bikaina, mendi-hegaletan, barriz, zenbait edur-zulo be ikusi daikeguz.
Historiaurreko azterren garrantzitsuak be badagoz parkearen lurretan, batez be Pagoetako mendiaren hegietan, hala zelan trikuharriak (Otagain, Olarteta, Zaingo), tumuluak (Muzin, Arreta...) eta kobak (Alzoralas ibarreko Erratia eta Amalda).
ITURRARANGO BASERRIA (PARKETXEA). Parketxea XVIII. mendeko baserri eder bat da, jatorrizko egurrezko egitureari eutsi deutsana. Parkeko ingurunearen gaineko informazinoa emoten deusku, gai nagusiak natura eta etnografia dirala, eta zenbait tailer be eskintzen dau. Erleen gaineko jarduera berezi bat be badago bertan, eta parketxearen inguru zabaletan, lorategi botanikoa.
LORATEGI BOTANIKOA. 25 hektareako azalera dau, horreetatik 10 hektarea landaretza autoktonoagaz, bai eta munduko hainbat tokitako zugaztxu bilduma garrantzitsu bat be. Lorategiaren mutur baten Biodibertsitatearen Lorategia dago, Euskal Herriko landara mehatxatuen bilduma ederra.
AGORREGIKO MOLTSOA (BURDINOLA ETA ERROTAK). Moltsoa burdinolak eta lau errotak osotzen dabe, urtegi, antepara (presa) eta ubideez gainera. Ederto erakusten dau XVIII. mendeko burdina egiteko industria zelakoa zan. Hondino beharrean ikusi daitekez metala joten dauen mailu izugarria (gabia) eta sua pizteko hauspo handia, energia hidraulikoaren bidez mobiarazoak. Era berean, bitxia da hainbat altueratako ur-biltegien sistema, oso originala eta eraginkorra.
Jatorrian, Agorria burdinola, Laurgain jaurerriarena izan zan, baina 1530ean itxi eutsan burdinola izateari, eta errota hutsak baino ez ziran geratu; bi 1754ra arte ustiatu ziran.
XVIII. mendearen erdialdean burdinola erabat barritu eben, baina badirudi ez zala beharrean hasi. Ur gitxi egoan lez, ura birritan aprobetxatzeko sistema bat diseinau eben.
-----------------------------------------------------------
- LAURGAIN AUZUNEA -
Aiako auzune hau zeharkatuko dogu gure ibilaldian; guri bitxia begitandu jaku baserri artean holako elaiza ederra ikustea, San Migel, baina, horrezaz gainera, ikusgarri gehiago be badauka:
- San Migel eleiza (XVI-XVIII), torre barrokoa daukana.
- Etxetxo santutxu edo kuruztoki barrokoa (XVIII). Auzunetik urten eta mendi-hegalean, Bizkarreko baserriaren bidea harturik idoroko dogu. Kurutze ederra dauka, lanbideen ikurrak zizelatuta.
-Bizkarreko (Bizkar) baserria (XVIII).
-Iturrarango baserria (XVIII), parketxea.
- Laurgaingo jauregia. Laurgaingo jauregia (torretxea). Errenazentista, XV-XVI. aldikoa, baina XVII.eko aldaketa barroakaz. Auzunetik aldenduta dago, Aiako errepidearen ertzean.
- AIA HERRIA -
HERRIA
Herri zaharra etxe moltso txikia da, baina erakargarria, nahi-ta gaur egun etxe barri askok inguratzen daben. Eleiza nagusia, San Esteban, eraikin eskerga, XVI-XVII. aldikoa da. Udaletxea 1852koa. Hurrean, aparkalekuan, Gurutzearen santutxua (“humilladero de la cruz”) dago; hiru kurutze daukaz barruan, eta erdikoak, handienak, grabatu finak daukaz.
AUZUNETAKO ELEIZAK
Auzunetako eleiza aipatzeko modukoak:
- Aizpeako Andra Maria baseleiza, herriko eleiza nagusitik hurrean, hatx baten babespean.
Barruan, XVII. mendeko erretaulak eta XV. mendeko Aizpeako Ama Birjinaren irudia daukaz.
-San Pedro baseleiza, Andatza auzunean. Erretaula platereskoa eta bateoarri ederra daukaz.
-San Pedro baseliza, Elkano auzunean. Dotorea, portada gotikoa dauka. Barruan XII. edo XIII. mendeko eleizearen azterrenak dagoz.
-Arrazubiako Santiago baseleiza, Santio Erreka auzunean.
-San Pablo baseleiza, Laurgain auzuneko lurretan egon arren, Orioko mendateko aldatsa hasten dan tokian. Eusko Jaurlaritzaren oinarrizko babesa dauka.
- Iturriotzeko San Joan Bataiatzailea baseliza, Errezil eta Asteasuko munan (mugan), eta Aiako lurrean egon arren, partekatzen dabe Aiak, Errezilek, Albizturrek eta Bidegoianek. 1584an aitaturik dago, eta bertan jaiak eta batzarrak egin izan dira XVIII.a arte.
- Altzola auzunean, San roman eleiza (XVI), Mojaetxea (XVII), hilerri exagonala (XIX).
BASERRIAK
Honeek baserriok aitatu beharrekoak dira:
-Aizpitarte, XVIII, Kurpidea auzunean.
-Gorostiola, XVII, Arrutiegia auzunean.
-Iturriotz, XVI, Iruretaegia auzunean.
-Mañarinzelai, XVI, Santio Erreka auzunean.
-Portu, Santio Erreka auzunean, baina hondatuta.
ESTAZINO MEGALITIKOAK
Pagoetako estazino megalitikoa gehienbat Neolitikokoa da: Olartetako trikuharria eta 8 tumulu (Arreta, Murugil I eta II, Saberriko Haitzak, Urruztume I, II, III eta IV). Honeek megalitook ez doguz ibilaldi honetan ikusiko, bai, ostera, Pagoetako Kurutzearena egiten badogu.
Aiak estazino bi partekatzen dituz udalerri batzuakaz, Andatzako eta Ernioko estazinoak hatan be. Andatzako Loatzu I eta II trikuharriak eta Ernioko Otagaingo trikuharria Aian dagoz.
ALTXERRI KOBEA, GOI-PALEOLITIKOAREN HARRIBITXIA
Aia udalerrian bertan dago Euskal herriko aztarnategi garrantzitsuenetariko bat, Altxerri, goi-paleolitikokoa, 2008tik Gizateriaren ondarea. Labar arteko margoak dituz, eta batez be, Goi Madeleine aldiaren amaierako grabatuak, ehun eta hogei inguru. Margoak, barriz, Europako zaharrenetarikoak dira, 39.000 urte inguru daukiez eta. Kobea Aia herritik urrun dago, Altxerri errekea Oriagaz batzen dan tokitik hurrean. Zoritxarrez, ezin da bisitau.

Waypoints
Waypoint
477 ft
0016
Waypoint
472 ft
0034
Nombre: Segmento: 1
Hora Inicio: 10:03 16 ene. 2022
Hora Fin: 11:45 16 ene. 2022
Distancia recorrida: 4,6km (01:41)
Tiempo en movimiento: 01:09
Velocidad media: 2,74 km/h
Vel. en Mov.: 3,96 km/h
Velocidad Máxima: 6,21 km/h
Altura Mínima: 57 m
Altura Máxima: 187 m
Velocidad Ascenso: 519,9 m/h
Velocidad Descenso: 403,1 m/h
Ganancia Altitud: 163 m
Pérdida Altitud: 193 m
Tiempo Ascenso: 00:18
Tiempo Descenso: 00:28
Waypoint
56 ft
Altxerriko kobea
You can add a comment or review this trail
Comments