Activity

UROLAREN ARROAKO BAZTERRAK. Getaria-Askizu-Zarautz-Getaria

Download

Trail photos

Photo ofUROLAREN ARROAKO BAZTERRAK. Getaria-Askizu-Zarautz-Getaria Photo ofUROLAREN ARROAKO BAZTERRAK. Getaria-Askizu-Zarautz-Getaria Photo ofUROLAREN ARROAKO BAZTERRAK. Getaria-Askizu-Zarautz-Getaria

Author

Trail stats

Distance
8.53 mi
Elevation gain
1,257 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,257 ft
Max elevation
885 ft
TrailRank 
55
Min elevation
-29 ft
Trail type
Loop
Time
5 hours 28 minutes
Coordinates
662
Uploaded
November 21, 2021
Recorded
November 2021
Be the first to clap
Share

near Getaria, País Vasco (España)

Viewed 415 times, downloaded 12 times

Trail photos

Photo ofUROLAREN ARROAKO BAZTERRAK. Getaria-Askizu-Zarautz-Getaria Photo ofUROLAREN ARROAKO BAZTERRAK. Getaria-Askizu-Zarautz-Getaria Photo ofUROLAREN ARROAKO BAZTERRAK. Getaria-Askizu-Zarautz-Getaria

Itinerary description

Ibilbide hau ezin ezagutu barik itxi, Euskal Herriko kostearen paisaia ederrak ikusiko doguz eta. Bizkaitarren (euskaldunen) golkoak iparralderantz egiten dauen puntuan ibiliko garan lez, golkoaren bihurgunea ederto eta argiro ikusi dogu. Gainera, Gipuzkoako mahasti-gune garrantzitsuenean zehar iragoko gara. Osterantzean, eraikin oso interesgarriak (zarauzkoak, Getariakoak) eta bitxiak —Torreon de La Rotonda kasu— ikusteko aukerea emongo deusku, eta historian zahar ibilteko modua be izango dogu (Historiaurreko tumulua, Done Jakue bideko galtzadak…).


BIZKAIKO GOLKOA, EUSKALDUNEN GOLKOA

Gauza jakina da "vasco" berbak, erdaldunak asmatuak, esagura etnikoa izan dauela bere historia laburrean zehar, “euskaldun” adierazoteko hatan be. Antza, jatorria Frantzian dauka, Inparraldean be bai, Iparraldean lekukoak dagozalako Espainian baina askoz lehenago, baita euskal literaturan be. Gogoratu Bernat Etchepareren "baskoak oro".

"euskaldun" esateko "vascón" erabiliko eben Errenazimendua baino lehen. Horra hor euskaldunak eta kantabriarrak birpopulaturiko Burgosko Merindadeak, non hainbat herriren izenak horixe adierazoten deuskuen: Vasconcelos, Villavascones, Vascuñana...

Errenazimenduan, barriz, "vizcaino" zabaldu zan "euskaldun" esateko. Holantxe darabil Cervantesek Quijoten Azpeitiko euskaldu bati jagokola, holantxe La Celestinaren bigarren parte apokrifoan, “Perutxu” deritxon morroi euskaldun bati jagokola (leloren kanta ospetsuaren lekukoa), holantxe Gaztelako Erresumak Valladolizko Kantzelaritzan "sala de Vizcaya" izentau ebanian euskaldunen kaparetasuna ikerteko. Eta hortik "golfo de Vizcaya", hau da, Euskaldunen Golkoa.

"vasco", esan bezala, XIX. mendea arte ez zan agertu, edo beharbada apur bat lehenago, eta ordurako erabilpen luze samarra eukita egoan Frantzia aldean.


IBILALDIAN

1. GETARIA-ASKIZU

Getariako goialdetik urtengo dogu, eta berehala Done Jakueren bidean sartuko gara, Askizuko galtzadan, oso ondo kontserbaturiko zati batean. Errepidez tarte baten ibili ostean, zelai zoragarrien artean, Askizura helduko gara. Eta bertan,

-Askizuko San Martin baseliza-
XV, Gotikoa, Errenazimendukoa. Berton Erdi Aroko nekropolisa idoro da.



2. ASKIZU-SANTA BARBARA BASELEIZA

Bide zabalez ibiliko gara, itsaso aldeko ikuspegi zoragarriak, hasieran Zumaia aldekoak, eta urrunean Zumaiatik Lekeitio arteko Baizkaiko adarraren adar ederra. Getaria-Zarauzko txakolina emoten daben mahasti-solo itzelen albotik ibiliko gara. Eta laster,

-Arriaundi I ko tumulua-
Kobre edo Brontze Arokoa (5000-3000 urte artean).

Aldats gora gabizala, itsasoko ikuspegi ahaztu ezinak ikusiko doguz: Getaria, Bizkaiko Goldoaren sortaldeko adarra, Iparraldekoa barruan.

Garatemendiaren ondorik irago eta gero, aldats beherantz, galtzada baten azterrenen gainetik, Zarautz gaineko baseleizara helduko gara, Santa Barbarara, non Zarauzko ikuspegi itzela dogun zain.

-Santa Barbara baseleiza-
XVIII. mendearen hasierakoa, eta Zarauzko arrantzaleak ehizaturiko baleen diruagaz ordaindua.

Hemendik hurbil hasten da Santa Barbarako edo Aldapetako galtzadaren zatirik onena —gorago ezagutu dogu—, Done Jakue bidean, baina geu desbideratuko gara eraikin eder eta bitxi bat ikustera: Torreón de La Rotonda.



3. SANTA BARBARA - ZARAUTZ

Aukera bi doguz Zarautza jasteko, bata, Aldapetako galtzadari jarraitzea, bestea, Torreon-era desbideratzea handik parke eder baten zehar jasteko, azken zatian galtzadagaz bat egiten dogula. Bigarrena da gure aukerea.


-Torreon de La Rotonda-
Eraikin hau Villapadiernako kondeen jauregia egoan, Vista Alegre finkan. Aisialdirako erabilten eben, Zarautz gaineko ikuspegi zoragarriagaz gozatzearreb olgetan ebiltzan bitartean.

Gaur egun parke polit baten parte da, eta parke horretan zehar jatsiko gara Zarautzera, baina heldu aurretik…

- Santa Barbarako edo Aldapetako galtzada -
Done Jakue bidea



4. ZARAUTZ URIBILDUA

Gogorik eta astirik badogu, Zarautzek merezi dau uri zaharrean osteratxu bat egitea bertako kale eta etxe ederrak ikusteko. Etxe asko gure ibilbidetik hurrean dagoz, baina waintpointez danak markatu arren, garrantzitsuenak bakarrik aitatuko dodaz.


Makazaga etxea
XVI, gotikoa, errenazentista

Portu etxea
XVII, barrokoa, gaur udaletxea

Dotorekua etxea
XVII, barrokoa. Zarauzko sendiaren armarria dauka

Torre Luzea
XV.ekoa, gotikoa, behatokia izandakoa. Gipuzkoako probintziako jauregi-torre gotiko zibilaren erakusgarririk onena da. Zarauzko sendiaren armarria. Barrualdean, XVI. mendeko pintura bikainak daukaz.

Trinidade 11 etxea
XVIII, neoklasikoa

Trinidade 7 etxea
XVIII, barrokoa

Azara 2 etxea
XVI, gotikoa, errenazentista. Eraikineko elementurik interesgarriena sarrerako dintela da, karpanel arkuan. Erdian "Zarautz-Ganboa" leinuko armarria dago.

-Santa María la Real eleizea eta Zarauzko torrea-
Estilo gotikoan eregi zan XV. mendearen amaieran. XVI. mendean alboko kaperak gehitu jakozan. 1560ko erretaula barroko bikaina gailentzan da. Era berean, XVII. mendeko aldare txiki bi nabarmentzen dira.

Eleizearen behegainearen azpian erromatarren garaiko okupazino bat idoro da, III. eta IV. mendeetakoa. Terra Sigilata Hispanica motako zeramikazko 300 pieza baino gehiago idoro izanak adierazoten dau Getaria erromatarren garaiko kabotaje ibilbideai lotutako egon eitekela.

VIII. mendeko kokaleku kristau baten aztarnak eta Erdi Aroko tenplu biren azterrenak idoro dira, egungo tenpluaren aurrekariak.

Kanpantorrea, Zarautz Dorrea, uriko eraikinik zaharrena da (XV). Hormen azpian, Zarauzko lehen nekropoliaren aztarnak idoro dira (X-XIV mendeak). Horri esker egiaztatu da, Zarautz XIII. mendean sortu bazan be, sortu eben kokalekua VIII. mendekoa dana, eta X. menderako gutiz finkaturik egoana.

-Palacio de Narros jauregia-
XVI, errenazimentua, barrokoa. Isabel II.aren egoitza izan zan.
Armarriak hau dino: "Zarauz antes que Zarauz". Inguruan ingeles lorategia dago.

Eta beste egun baterako laga daikezuz…, bidetik urrunago dagoz eta:

komentua, eleizea, ikastetxea
XVII, barrokoa. Frantziskotarren komentua 1610ean sortu zan, 1830ean barritu eta 1959an handitu. Barruan 1577ko triptiko flamenko bat dago.

Malla Harria edo Mollarri kargalekua.
Mollarriko mineralen kargaleku zaharra, 1906an eregia, Asteasuko meatzatik ateratako minerala ekarteko. 11 kilometroko ibilbidean, burdina orgatxuetan garraiatzen zan, aireko kable-linea batetik esegita. Kargalekua 1923an zarratu eben.,eta orain dala gitxi barriro eregi dabe.



5. ZARAUZTIK GETARIAGA

Osteratxu zoragarria itsas ertzeko pasealekuan zehar.



6. GETARIA

Gogorik, bardin, astitirik badogu, Getariak merezi dau uri zaharrean osteratxu bat egitea bertako kale eta etxe ederrak ikusteko. Waintpointez asko markatu arren, garrantzitsuenak bakarrik aitatuko dodaz.

San Salbador eliza
XV, gotikoa, barrokoa. 1397an, gaur egungo eraikinaren aurreko eleizan egindako Batzar Nagusiak Gipuzkoako Ermandadea sortu eban, egungo lurralde historikoaren hazia. Goi Erdi Aroko nekropolia idoro da.

Zarauzko jauregia torrea
XVI, gotikoa, renazentista. II. mendeko erromatarren garaiko eraikinen aztarnak idoro dira, eta XI. mendeko balea-hezurren moltsoa, balearen arrantzearen probarik zaharrena Europan.

Harresia
XIII, gotikoa. Getaria kanpamendu militar baten inguruan eregi zan; herria ez zan harresiz guztiz inguratuta egon, sortaldean eta mendebaldean labarrak egoazalako. Holan, harresi bana eregi zan hegoaldean, herrira sartzeko bidean, eta iparraldean, itsasora eta San Andres mendira begira egoan tokian. Hegoaldeko harresiaren zatia gaur pilotalekua da. Gainerakoa hainbat eraikinek erdi okupatu dabe.

Torrea
XVI, Errenazimendukoa

Elkano 37 etxea
XIX

Ochoa Ibáñez de Olano dorrea
XVI, gotikoa, Errenazimendukoa

Larrunbide etxea
XIX, barrokoa.

Roke Deuna 13 etxea
XVII

Roke Deuna 25 etxea
XV, gotikoa

Roke Deuna 27 etxea
XV, gotikoa

Roke Deuna 29 etxea
XV, gotikoa

Udaletxe Zaharra
XIX, Neoklasizismoa

Askizuko San Martin baseliza
XV, gotikoa, Errenazimendukoa. Goi Erdiaroko nekropolisa idoro da.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 210 ft

Akerregitxiki txakolindegia

Akerregitxiki txakolindegia

PictographWaypoint Altitude 706 ft

Arriaundi

PictographWaypoint Altitude 630 ft
Photo ofArriaundiko tumulua Photo ofArriaundiko tumulua

Arriaundiko tumulua

Arriaundi tumulua

PictographWaypoint Altitude 358 ft
Photo ofAskizu Photo ofAskizu Photo ofAskizu

Askizu

Azkizu auzoa

PictographWaypoint Altitude 187 ft

Askizuko galtzada

PictographWaypoint Altitude 217 ft

Asti baserria

Asti baserria

PictographWaypoint Altitude 24 ft
Photo ofAzara 2

Azara 2

PictographWaypoint Altitude 16 ft
Photo ofDotorekua etxea (S Juan Bataiatzailea)

Dotorekua etxea (S Juan Bataiatzailea)

PictographWaypoint Altitude 696 ft

Elkano txakolindegia

Elkano txakolindegia

PictographWaypoint Altitude 26 ft
Photo ofFrantzikotarren konbentua, ikastetxea eta eleizea Photo ofFrantzikotarren konbentua, ikastetxea eta eleizea

Frantzikotarren konbentua, ikastetxea eta eleizea

PictographWaypoint Altitude 904 ft

Garatemendia

PictographWaypoint Altitude 860 ft

Garatemendiko txuntxurrera

PictographWaypoint Altitude 92 ft
Photo ofHarresia

Harresia

PictographWaypoint Altitude 387 ft
Photo ofIbañetako San Martin XVI

Ibañetako San Martin XVI

PictographWaypoint Altitude 627 ft

Iturregigainako txuntxurrera

PictographWaypoint Altitude 731 ft

Iturregigaña-Urgullmendia

PictographWaypoint Altitude 5 ft

Iñurritzako biotopoa

PictographWaypoint Altitude 63 ft
Photo ofLarrunbide etxea

Larrunbide etxea

PictographWaypoint Altitude 20 ft
Photo ofMakazaga etxea XVI

Makazaga etxea XVI

PictographWaypoint Altitude 184 ft
Photo ofMalla Arri (Mollariko meatzetako instalazinoak)

Malla Arri (Mollariko meatzetako instalazinoak)

PictographWaypoint Altitude 1 ft
Photo ofMollarri

Mollarri

PictographWaypoint Altitude 24 ft
Photo ofNarroseneako Palazioa Photo ofNarroseneako Palazioa

Narroseneako Palazioa

PictographWaypoint Altitude 69 ft
Photo ofOchoa Ibáñez de Olano dorrea

Ochoa Ibáñez de Olano dorrea

PictographWaypoint Altitude 26 ft
Photo ofPasealekua Photo ofPasealekua Photo ofPasealekua

Pasealekua

PictographWaypoint Altitude 19 ft
Photo ofPortu etxea (Udaletxea)

Portu etxea (Udaletxea)

PictographWaypoint Altitude 102 ft
Photo ofRoke Deuna 13 etxea

Roke Deuna 13 etxea

PictographWaypoint Altitude 93 ft
Photo ofRoke Deuna 25 etxea

Roke Deuna 25 etxea

PictographWaypoint Altitude 95 ft
Photo ofRoke Deuna 27 etxea

Roke Deuna 27 etxea

PictographWaypoint Altitude 92 ft
Photo ofRoke Deuna 29 etxea

Roke Deuna 29 etxea

PictographWaypoint Altitude 20 ft
Photo ofRoteta etxea XIX neoklasikoa

Roteta etxea XIX neoklasikoa

PictographWaypoint Altitude 51 ft
Photo ofSalbatore eleiza

Salbatore eleiza

PictographWaypoint Altitude 16 ft
Photo ofSan Pelaio baseliza XIX (neoklasikoa)

San Pelaio baseliza XIX (neoklasikoa)

PictographWaypoint Altitude 295 ft
Photo ofSan Prudentzio baseleiza XVI gotikoa

San Prudentzio baseleiza XVI gotikoa

PictographWaypoint Altitude 479 ft
Photo ofSanta Barbara baseliza Photo ofSanta Barbara baseliza Photo ofSanta Barbara baseliza

Santa Barbara baseliza

Santa Barbara baseliza

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofSanta Maria La Real eleiza

Santa Maria La Real eleiza

Santa Maria eliza

PictographWaypoint Altitude 31 ft
Photo ofSanz Enea XX eklektikoa

Sanz Enea XX eklektikoa

PictographWaypoint Altitude 676 ft

Sillaoko Gaina-Artiaga

PictographWaypoint Altitude 21 ft
Photo ofSorrelu - Enea etxea XIX neoklasikoa

Sorrelu - Enea etxea XIX neoklasikoa

PictographWaypoint Altitude 98 ft
Photo ofTorrea XVI

Torrea XVI

PictographWaypoint Altitude 21 ft

Torreluzea

PictographWaypoint Altitude 409 ft
Photo ofTorreón de La Rotonda Photo ofTorreón de La Rotonda Photo ofTorreón de La Rotonda

Torreón de La Rotonda

PictographWaypoint Altitude 23 ft
Photo ofTrinidade 11 etxea

Trinidade 11 etxea

PictographWaypoint Altitude 20 ft
Photo ofTrinidade 7 etxea

Trinidade 7 etxea

PictographWaypoint Altitude 183 ft
Photo ofAskizu aldeko soloak Photo ofAskizu aldeko soloak Photo ofAskizu aldeko soloak

Askizu aldeko soloak

Comments

    You can or this trail