Activity

UROLAREN ARROAKO BAZTERRAK. Zumaiatik Elorriagako behatokira

Download

Trail photos

Photo ofUROLAREN ARROAKO BAZTERRAK. Zumaiatik Elorriagako behatokira Photo ofUROLAREN ARROAKO BAZTERRAK. Zumaiatik Elorriagako behatokira Photo ofUROLAREN ARROAKO BAZTERRAK. Zumaiatik Elorriagako behatokira

Author

Trail stats

Distance
6.42 mi
Elevation gain
879 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
879 ft
Max elevation
729 ft
TrailRank 
41
Min elevation
729 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 27 minutes
Coordinates
497
Uploaded
October 25, 2021
Recorded
October 2021
Be the first to clap
Share

near Jadarre, País Vasco (España)

Viewed 112 times, downloaded 8 times

Trail photos

Photo ofUROLAREN ARROAKO BAZTERRAK. Zumaiatik Elorriagako behatokira Photo ofUROLAREN ARROAKO BAZTERRAK. Zumaiatik Elorriagako behatokira Photo ofUROLAREN ARROAKO BAZTERRAK. Zumaiatik Elorriagako behatokira

Itinerary description

Elorriaga Zumaia eta Deba artean dago, gitxi-gora behera Itziarren parean, baina Itsaso ondoko munoen lerroan, itsas ertzeko labarretatik hurrean, flyscha eta marearteko zabalgunearen gainean, halan, euskal kostearen toki zoragarri batean. Ibilbide pare bakoak dagoz kosta hau zeharkatu eta ezagutzeko, non flyschak eta marearteko zabalguneak toki gailena eskatzen daben. Gaurkoa, bere apaltasunez, ibilbide horreetariko bat da, ezagutzen hasteko lehenengo pausoa.

Elorriagak behatoki bat dauka labar eta zabalgune Itzel honeek goitik ikusteko, eta ibilbidetxu bat (SL-GI 5002), oso laburra, behatokiraino. Itziartik abiatuko gara behatokira heltzeko, zati handi baten GR 121-ren bidelagun dogula. Gero, itsasotik apur bat urrundu eta baserri artean itzuliko gara Zumaiara.

Ibilbide laburra, erraza, paisaia zoragarriak, nahi kostaldera, nahi Gipuzkoako mendietara (Andutz, Izarrait, Pagoeta), eta jakina, Zumaia be hortxe dago, bertan osteratxua egitea beti merezi dauena. Hona hemen Zumaia ezagutzeko informazio aput bat: https://zumaia.eus/es/turismo


FLYSCHA

Flyscha arroka sedimentarioaren sekuentzia bat da, ozeano sakonean eratua, eta gero lurraren plakak talka eginez sedimentuak tolestu zituenean (orogenia) lur-azal, mendi eta muno bihurtu zena. Geruzez osaturik dago; geruza gogorrak (kareharria, arbela edo hareharria) eta bigunak (margak eta buztinak) tartekatzen dira.

Tolesdura geologikoen ondorioz, geruzok bertikalak edo zeiharrak dira. Posizino horreek higadura errazten dabe, eta halan geruza ugari agerian geratu dira. Higadura itsasoak eragin badau marearteko zabalgunea eratu daiteke, gurean bezala.

Bernhard Studer suitzar geologoa izan zan lehenengoa, 1827an, flysch berbea erabilten Alpeetako hareharri- eta arbel-geruzen sekuentzia hau izentetako. Berbea alemanezko fliessen berbatik dator ("isuri"), ibaien isuriak sortzen zituala uste eban eta.

Euskal kostaldean sarritan ageri da flysch egitura, baina Gipuzkoako Deba eta Zumaia artean ikusten da ondoen. Gainera, Zumaiako flyscha (Itzurun) nazioarteko erreferentzia geologikoa da, Kretazeoaren eta Tertziarioaren arteko muga (K-T muga) eta Paleozenoaren eta Eozenoaren artekoa (P-E muga) argiro nabarmentzen dira eta.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Flysch

Zumaiaren historia: https://zumaia.eus/eu/turismoa/zumaia-herria/historia

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 77 ft

0011

PictographWaypoint Altitude 53 ft
Photo of0021 Photo of0021 Photo of0021

0021

PictographWaypoint Altitude 82 ft
Photo ofAldatsaren hasiera Photo ofAldatsaren hasiera Photo ofAldatsaren hasiera

Aldatsaren hasiera

PictographWaypoint Altitude 520 ft
Photo ofElorriagako behatokia Photo ofElorriagako behatokia Photo ofElorriagako behatokia

Elorriagako behatokia

PictographWaypoint Altitude 390 ft
Photo ofGoiko munoetan Photo ofGoiko munoetan Photo ofGoiko munoetan

Goiko munoetan

PictographWaypoint Altitude 590 ft
Photo ofGR 121

GR 121

Comments

    You can or this trail