UROLAREN ARROAKO BAZTERRAK. Zumaiatik Zarautza (Santa Barbara), itsasoa bihotz-begietan
near Santiago, País Vasco (España)
Viewed 53 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Galdu ezin dozun ibilbidea da hau, Euskal Herriko kostearen paisaia ederrak ikusiko dozuz eta. Bizkaitarren (euskaldunen) golkoak iparralderantz egiten dauen puntuan ibiliko garan lez, norabide aldaketea argiro ikusteko aukerea eukiko dozu. Gainera, Gipuzkoako mahasti-gune garrantzitsuenean zehar iragoko zara.
Ez gara Zarautzaraino heldu, etorritako bidetik itzuli gura genduanez, uriaren gainean dagoan ermitan geratu gara, Santa Barbaran, ostera be ibilbideaz gozatzearren. A zelako behatokia dan Santa Barbara! Jakina, Zarautza jatsi eta trenez itzuli zaitekez Zumaiara.
Bidean ikusiko doguna, paisai zoragarriez gainera:
-Arriaundi I tumulua. Kobre edo Brontze Arokoa (5000-3000 urte artean).
-Santa Barbara ermita. XVIII.mendearen hasierakoa, eta Zarauzko arrantzaleak ehizaturiko baleen diruagaz ordaindua.
BIZKAIKO GOLKOA, EUSKALDUNEN GOLKOA
Gauza jakina da "vasco" berbak, erdaldunak asmatuak, esagura etnikoa izan dauela bere historia laburrean zehar, “euskaldun” adierazoteko hatan be. Antza, jatorria Frantzian dauka, Inparraldean be bai, Iparraldean lekukoak dagozalako Espainian baina askoz lehenago, baita euskal literaturan be. Gogoratu Bernat Etchepareren "baskoak oro".
"euskaldun" esateko "vascón" erabiliko eben Errenazimendua baino lehen. Horra hor euskaldunak eta kantabriarrak birpopulaturiko Burgosko Merindadeak, non hainbat herriren izenak horixe adierazoten deuskuen: Vasconcelos, Villavascones, Vascuñana...
Errenazimenduan, barriz, "vizcaino" zabaldu zan "euskaldun" esateko. Holantxe darabil Cervantesek Quijoten Azpeitiko euskaldu bati jagokola, holantxe La Celestinaren bigarren parte apokrifoan, “Perutxu” deritxon morroi euskaldun bati jagokola (leloren kanta ospetsuaren lekukoa), holantxe Gaztelako Erresumak Valladolizko Kantzelaritzan "sala de Vizcaya" izentau ebanian euskaldunen kaparetasuna ikerteko. Eta hortik "golfo de Vizcaya", hau da, Euskaldunen Golkoa.
"vasco", esan bezala, XIX. mendea arte ez zan agertu, edo beharbada apur bat lehenago, eta ordurako erabilpen luze samarra eukita egoan Frantzia aldean.
Zumaiaren historia: https://zumaia.eus/eu/turismoa/zumaia-herria/historia

Waypoints
Waypoint
8 ft
0032
Hasiera ordua: 10:52 2021(e)ko urr. 27(a)
Amaiera ordua: 15:02 2021(e)ko urr. 27(a)
Ibilitako distantzia: 14,5km (04:10)
Denbora mugitzen: 03:20
Batezbesteko abiadura: 3,48 km/h
Abiadura mugimenduan: 4,33 km/h
Gehineko abiadura: 6,9 km/h
Gutxienezko altuera: -1 m
Gehienezko altuera: 265 m
Igoera abiadura: 319,4 m/h
Jaitsiera abiadura: 365,5 m/h
Altitude irabazia: 497 m
Altitude-galera: 514 m
Igoera-denbora: 01:33
Jaitsiera-denbora: 01:24
You can add a comment or review this trail
Comments