Activity

Urruxola-Orkatzategi-Aitzulo-Urruxola 26/03/2017

Download

Trail photos

Photo ofUrruxola-Orkatzategi-Aitzulo-Urruxola 26/03/2017 Photo ofUrruxola-Orkatzategi-Aitzulo-Urruxola 26/03/2017 Photo ofUrruxola-Orkatzategi-Aitzulo-Urruxola 26/03/2017

Author

Trail stats

Distance
4.36 mi
Elevation gain
1,575 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,575 ft
Max elevation
2,870 ft
TrailRank 
58 4.1
Min elevation
1,368 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 28 minutes
Coordinates
1516
Uploaded
April 5, 2017
Recorded
March 2017
  • Rating

  •   4.1 3 Reviews

near Urrexola, País Vasco (España)

Viewed 3059 times, downloaded 181 times

Trail photos

Photo ofUrruxola-Orkatzategi-Aitzulo-Urruxola 26/03/2017 Photo ofUrruxola-Orkatzategi-Aitzulo-Urruxola 26/03/2017 Photo ofUrruxola-Orkatzategi-Aitzulo-Urruxola 26/03/2017

Itinerary description

Gaurko ibilbidea Oñatin kokatuta dagoen Urruxola auzoan hasiko gara. Urruxolara joateko Zubillaga pasatu eta Oñatira heldu aurretik, eskumara Zañartu auzora doan errepidea hartu beharko dugu, Olate aldera jarraitu eta bide erdian Eskumara, eta aldapan gora doan errepidetik jarraituko dugu, (Urruxola kartela dago), 2kilometro inguru gora egin ondoren, bide gurutze batean ezkerretara hartuko dugu eta Urruxolako eliza ikusi arte ez gara geldituko.
Eliza parean aparkatu ondoren, gure ibilbidea bertan dagoen haritz izugarriaren aurrean hasiko da, errepidea zeharkatu eta bertan dagoen bolaleku aldera jarraituko dugu, bolalekua bukatzen den lekuan ezkerretara hazten den bidea harrapatuko dugu, laster Antxitene baserri ondotik pasatuko gara, errepidea zeharkatu eta Garaikua(Bañu-etxe) baserri aurretik pasatuko gara, gorantz jarraituko dugu bertatik doan bidetik, laster beste pista handi batekin topo egingo dugu, ezkerretara jarraituko dugu Urrexola Garaira heldu arte, hemengo bide gurutzean ezkerreko bidetik jarraituko dugu, gorantz berriz ere, bide hau aldapa bukatu arte jarraituko dugu Urtapotoluetako lepoan (Tumuloa dago gertu), tumulora heldu aurretik ezkerretara jarraituko dugu senda arrastoak logika pittin bateaz, goian Orkatzategi dugu, hasieran harri eta zelaia daukagu eta berehala zelaia bakarrik, zelaia aldapa bukatu arte jarraituko dugu eta bertan Tontorrean dagoen aizkora forma duen buzoia ikusiko dugu.
Paisaiaz disfrutatzeko lekua da, Orkatzategi mendi txikia izan arren leku estrategiko batean kokatuta dago.
Jaisten hasiko gara eskuma aldera Aloña mendi dugula parean, jaitsieran markatua dago baina ez dira samur topatzen arrastoak, Jaitsiera zuzena da eta beti zelaitik behera, gure helburua beherago dagoen Aitzgaineko putzua da; bertara heldutakoan gainetik pasatuko dugu ezkerraldera tiratuz, laster horiz eta zuriz markatutako bide batekin topo egingo dugu eta bertatik tiratuko dugu beherantz, momentu batean bidea beherantz jarraitzen du eta gu eskerretara markatuta dagoen bidetik jarraituko dugu, bide honek Aitzulo kobaraino eramango gaitu. Aitzulo paraje ederra da eta bisitatzea merezi duen horietakoa, gora eta behera ibili ondoren koba zuloan, berriz sartutako zulotik irtengo gara bertatik, lehengo bidera, zulotik irten eta 20 metrotara eskumatik irteten den sendatxo batetik gorantz egingo dugu (markatu gabea), gure helburua Andetako gaina harrapatzea da, horretarako sendatxo hau gorantz jarraitu behar dugu 10 minutu inguru, ondo ikusten den beste senda batekin topo egin arte, bide berri honetan eskumara beherantz jarraituko dugu, basoan sartuaz, bide honek harkaitz hauen Ipar aldera eramango gaitu bide polit batetik. Laster alde honetako goiko kanalaren hasierara helduko gara, kanal gainetik jarraituko dugu Urruxola aldera, orain bidea laua da eta bertatik jarraituko dugu egurrezko eskailera bat ikusi arte, momentu honetan kanala utziko dugu eta eskaileratatik jaitsiko gara eta ondoren beherantz doan pistatik jarraituko dugu; dagoeneko Urruxula ikusten hasita gaude, pista hau jarraituko dugu beste batekin topo egin arte, eskumara 15 metro eta berehala beste pista batekin egiten dugu topo, oraingoan ezkerretara joango gara, eta bide hau jarraituz, laster Urruxolako Eliza eta Elkarte aurrean egongo gara. Elkartea jendearendako zabalik dago Domeketan 11etatik, 2etara, (jatekoa eta edatekoa)

Comments  (8)

  • Photo of S. Muñoz
    S. Muñoz Dec 18, 2020

    I have followed this trail  verified  View more

    Fácil de seguir y el paisaje y vistas espectaculares.

  • Photo of etxati
    etxati Dec 18, 2020

    Me alegra que te haya gustado.

  • Youssef Ahdadou Apr 2, 2021

    I have followed this trail  verified  View more

    Hoy hice esta ruta , tuve que traducir la informacion al castellano para entender las indicaciones. Eskerrik asko !!

  • Photo of etxati
    etxati Apr 2, 2021

    Me alegra, que te haya gustado, con respecto a la traduccion hoy dia los traductores hacen unas trducciones muy correctas

  • Photo of hlnpubs
    hlnpubs Feb 23, 2022

    I have followed this trail  View more

    Había ido desde Araotz otras veces y a mi personalmente me ha gustado mucho, es muy bonita 👌 pero ha día de hoy hay dos tramitos que se han cerrado y toca atravesar zarzales, hemos acabado con las piernas finas 😂 de todos modos recomendable! (Con pantalones largos jajaj)

  • Photo of etxati
    etxati Apr 8, 2022

    Si es cierto, el monte esta vivo y a la salida del paraje llamado Andeta casi ha desaparecido el sendero. Lo vi hace poco. Han pasado años desde que subi esta ruta y la falta de transito tiene estos problemas. Tengo pensado ir un día ha limpiarla, porque creo que merece la pena.
    Un saludo, me alegra que disfrutaseis.

  • txirribiton Aug 16, 2023

    Pues la hice ayer y la sensación fue de enfado. Hay 2 tramos bastante largos donde no hay sendero ni marcas y cuando llegué a Aitzulo tampoco se veía forma humana de seguir el track. Así que tuve que volver sobre mis pasos. Y ya se sabe cómo sienta cuando uno ya se ha hecho a la idea de estar terminando darse cuenta de que va a tener que volver hacia atrás.

    No sé cómo estaría cuando la publiicaste, supongo que bien, pero hoy en día no me parece en absoluto recomendable.

    Barkatu gazteleraz idatzi izana baina ahalik eta jende gehien ulertzea nahi dot. Esan bezala, gaur egun ibilbidea ez dago jarraitzerik. Ezta telefonoaren gpsaz ere. Edo agian gpsa bera da arazoa hain zuzen.

  • Photo of etxati
    etxati Aug 17, 2023

    Urtebete eskasa dela egin nuen eta inkluso garbitu ere Elorri zurien adarrak senda barruan zeudenean moztuz, baina tira mendia bizirik dago eta egia esan ni egin nuenetik, Andeta gunetik irtetzeen zaretenean senda desagertzen joan da. (200 mt inguru joan eta etorrian).
    Ikusiko duzun bezala 2020ko komentarioa egiten duenak ondo dagoela esaten du.
    Ala ere uste dut parajeak merezi duela.

You can or this trail