Activity

Urteta-Pagoeta-Urteta

Download

Trail photos

Photo ofUrteta-Pagoeta-Urteta Photo ofUrteta-Pagoeta-Urteta Photo ofUrteta-Pagoeta-Urteta

Author

Trail stats

Distance
7.25 mi
Elevation gain
1,936 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,936 ft
Max elevation
2,207 ft
TrailRank 
34
Min elevation
513 ft
Trail type
Loop
Moving time
one hour 57 minutes
Time
2 hours
Coordinates
2025
Uploaded
November 29, 2020
Recorded
November 2020
Be the first to clap
Share

near Argoain, País Vasco (España)

Viewed 460 times, downloaded 6 times

Trail photos

Photo ofUrteta-Pagoeta-Urteta Photo ofUrteta-Pagoeta-Urteta Photo ofUrteta-Pagoeta-Urteta

Itinerary description

Urtetako zabortegitik aterako gara eta errepidetik tarte bat egin ondoren, ardiak egoten diren larretik gora egingo dugu. Alde honetatik Pagoetara doan bide arrunta denez, ez gara azalpenetan luzatuko.

Behin gurutzean gaudela, bertan dagoen hesia igaroz, Aiarantz jaisten den bidea hartuko dugu. Basoa amaitzera doanean, Aiara doan bidea utzi, ezkerraldera jo eta beherantza abiatuko gara.

Handik tarte batera ezkerrera egiten duen bide txiki batekin topo egingo dugu. Bertan egurrekin eginiko eta izaera borobila duen aulki batekin egingo dugu topo.

Aurreraxeago bide handi batera iritsiko gara berriz eta ezkerraldera egingo dugu, marra horiak, berdeak eta zuriak ikusiko ditugu tarte batez.

Unea batean argazkian ikusten den baserria ikusiko dugu eskubirago, behean dagoen beste bide batean. Pixka bat aurrerago egin eta eskubitara egingo dugu, bide txiki batetik baserriraino. Ez dakit haren izena den Sarrola edo Amezkelardi. Hurrengo batean hobeto begiratuko dut 😊

Baserrira iristerakoan berriz ezkerretara egingo dugu, beti aurrera. Bertan topatuko dugu elurra gordetzeko zuloa. Une batez topatuko ditugun marra zuri berdeek gora egiteko deituko gaituzte baina guk zuzen egingo dugu. Aldapak gora egiten du berriz ere pixka bat.

Bide horrek "mazinger" deitzen den poste elektrikora eramaten du (igoeran pasatu duguna) baina guk azken aldapa igo gabe, eskuinera jo eta Saberri inguruan dauden ehiztarien postuetaraino eramango gaituen bidexka hartuko dugu.

Bertatik pasa gara igotzerakoan eta, jakina, orain beherantza egingo dugu berriz lasai eta gozatuz Urtetaraino.

Comments

    You can or this trail