URTIAGAIN-LIZARRAGA-AITZARRATE-BUTREAITZ-ALOÑA-URTIAGAIN
near Uribarri, País Vasco (España)
Viewed 83 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Bukaeran, GPSarekin arazoak tartean, luzera gaizki markatuta dago. Izan ere, 15 kilometro pasatxoko ibilera da, orain aurkezten duguna. Lehen zatia basoen artean da eta pista batzuk jarraitu behar dira Lizarraga izeneko zelaietara iristeko. Guztita 9 bat kilometro bertara ailegatzeko. Hemendik aurrera, inguruaren ikuspegia ederrenetakoa da, eta mendi inguru guztiak gure menpe daude. Txaboletatik gora joko dugu, Aitzarrate aldera, Akaitz eta Butreaitz banatzen dituen lepora. Ez dago biderik, baina norberak erraz egin dezakeena. Behin lepoan Butreaitzera joango gara. Gero Aloña aldera, eta, hemendik, Belarretik, berriro Urtiagainera jaisteko. Oso ibilbide ezezaguna da eta Aloña-Aizgorri ezagutzeko beste hegal bat. Gainera, posible da Biozkornia leporaino ere joan. Esandakoa, lehen zatia pista ezberdinetatik joango gara, ondoren mendiko bideetatik jarraituz.
Waypoints
Waypoint
2,483 ft
BORDA
Erne!!! Bertan okerreko bidea hartu genuen eta berriro bueltatu behar izan genuen txabola honetara. Beraz, zuzeneko bdiea hartu!!!
Waypoint
3,204 ft
LIZARRAGAKO TXABOLAK/SAROBEA/ZELAIA
Pista hementxe bukatzen da, eta inguru ikusgarria dugu aurre aldean. Zelai ederrak eta Butreaitz zein Aloña inguruko harkaitzak bistan!!!
You can add a comment or review this trail
Comments