Usurbil-Gorostitxogaina-Bordatxo-Aitzondo-Txarakohaitza-Bordagaina-Urkamendigaina-Usurbil
near Elizalde, País Vasco (España)
Viewed 19 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Usurbil, Bordatxo mendia eta Orioko Txarakoaitza mendiak lotuaz egindako ibilbidea, bidean TopoEH_eu-ko mapan agertzen diren tontorrak egin ditudalarik.
Ekialdetik mendebaldera Igeldoko mendilerroaren parean doan lerrotxoaren bigarren zatia dugu hau. Lehenengo zatia aurreko ibilbide batean osatu nuen, Añorgatxikitik Lasartera.
Ibilbidea Usurbildik abiatu dut. Usurbilen arte lan asko dittuzu. Beraien inguruko informazioa: https://www.usurbil.eus/eu/harria-hitz-ibilbidea
Herriko plazatik pasa, frontoia atzean utzi eta goiko biribilgunera iritsitakoan, herriko hilerrira daraman bidea hartuko dugu. Bide beretik jarraituta Arratzain sagardotegiraino iritsiko gara.
Hilerriko sarrera pasa eta hurrengo bihurgunean, eskubitara dagoen langa igaro eta Gorostitxogainera igoko gara.
Berriro errepidean, lehen esan bezala, Arratzain sagardotegiraino igoko gara. Sagardotegi parean dagoen bidegurutzean, zuzen jarraituko dugu Igeldora daraman bidetik.
Gutxira ur-depositua ikusiko dugu. Bere aurretik zein aurreraxeago abiatzen den gurdibidetik eskubitara gora joango gara. Gurdibidea bidezidor bihurtuko da eta, inongo galerarik gabe, Bordatxo tontorreraino iritsiko gara.
Tontorra baino metro gutxi azpitik doan bidezidorrera jaitsiko gara. Behin bidezidorra hartuta Arrate baserriaren inguruan bideak autopista azpitik igarotzen duen punturaino eragozpen berezirik gabe iritsiko gara.
Tunel ondoan ezkerretara abiatzen den pista hartu eta autopistaren parean jarraituz belardian sartu eta aurrerantz joango gara. Ataka bat igarotakoan bideak ezkerraldera egiten du eta bidezidor garbi batetik pinudira sartuko gara. Bideak ia Aitzondo tontorreraino eramango gaitu. Gainera, haitz haundi baten parean aterako gara. Ni eskubitatik gainez gain iristen saiatu naiz baino zikina zegoen eta ez naiz iritsi. Haitzaren parean bidezidor garbitik ezkerretara joan eta tontorraren azpian jarritakoan, inongo zailtasunik gabe iritsiko gara.
Bidezidorra aurrera jarraitu dut, nahiko garbia zela ikusita. 200 bat metro aurrerago poste geodesikoa dago.
Bidezidorrak ehiztarien paradatik paradara jarraitzen zuela ikusita kresterio osoa egiten saiatu naiz, baina ezinezkoa gertatu zait.
Waypointean markatzen dudan bezala, bidezidorrak ezkerretara erabat jiratu eta beherantz egiten duenean, hortik jarraitu behar da. Beherago baserri errepidera aterako gara.
Bidean, behera joango gara Gaztelu baserriraino. Han, bideak gora egiten du, presa bateko ur-jauzi baten ondotik pasatzen da eta, bidegurutzean, Igeldora doan bidea utzi eta ezkerretatik pistan gora joango gara, goraino iritsi eta beherantz hasten den arte.
Segituan, ezkerretara doan gurdibidea hartuko dugu eta handik metro batzuetara ( erne ibili behar gara ) ezkerretara gora, sasi artean, bidezidor bat abiatzen dela ikusiko dugu. Hortik barrena gora joan. Pixkanaka igoaz Txarakoaitza tontorreraino iritsiko zara.
Handik jetxita bidea Usurbil aldera desegiten joango gara. Gaztelu baserri ondotik pasa, Aitzondo menditik pistara jetxi garen bidegurutzeraino iritsi ( Arrillaga baserri ondoan ) eta, aurrera jarraituz, ukuilu itxurako eraikuntza baten ondotik pasa eta segituan bidegurutze batera iritsiko gara ( Arrate baserrira, Arratzain ala Usurbilera joateko ).
Ukuilu itxurako eraikuntza eta bidegurutze tarte honetan, eskubitara geratzen den belazean, arrantzontzi baten kabina edo aginte-zubia dago. Benetan kuriosoa.
Goian aipatutako bidegurutzean, eskubitara behera joango gara, Usurbil aldera. Kilometro bat inguru egin ondoren, ezkerretara, etxe berri batera doan bidea hartu beharko dugu. Etxearen sarrera ate handi batek ixten du. Atearen parean, ezkerretara, langa bat dugu. Langa gainetik pasa eta hortxe bertan Bordagaina tontorrean izango gara.
Berriro errepidera atera eta, eskubitara gora, aurreko bidegurutzeraino bueltatuko gara. Bidegurutzean Arratzain aldera daramagun bidea hartuko dugu eta bertatik Urkamendi izeneko baserri pareraino iritsiko gara. Han, Arratzaingo bidea utzi eta eskubitara Usurbilera jaitsiko gaituena hartuko dugu. Baserritik ez oso urruti Urkamendigaina mendian izango gara.
Errepidetik Usurbil aldera jaitsiko gara. Berez, bidea Donostia - Orio errepidera ateratzen da, Kaparotz baserri parean. Errepideak ia ez du artzenik. Beraz, kontu handiarekin ezkerretara hartuko dugu Usurbilgo herrira iritsi arte. Sarreran parke ttiki bat dago, iturri eta guzti.
Gero, etxe tartetik, pixkanaka herriko enparantzara iritsiko gara.

Waypoints
Intersection
582 ft
Ezkerretatik behera - EZ JARRAITU KRESTERIOTIK
Bigarren ehiza paradaraino bixe nahiko garbi. Gero ixten doa pixkanaka. Ezin zan behar bezala jarraitu.
Monument
99 ft
Udarregi bertsolariari omenezko eskultura.
Usurbil - Herriguneko interesguneak eta monumentuak
You can add a comment or review this trail
Comments