Activity

Uzturre - Loatzo - Tolosa - Kzgunea

Download

Trail photos

Photo ofUzturre - Loatzo - Tolosa - Kzgunea Photo ofUzturre - Loatzo - Tolosa - Kzgunea Photo ofUzturre - Loatzo - Tolosa - Kzgunea

Author

Trail stats

Distance
5.64 mi
Elevation gain
669 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
2,559 ft
Max elevation
2,306 ft
TrailRank 
60 4.7
Min elevation
120 ft
Trail type
One Way
Moving time
one hour 53 minutes
Time
2 hours 32 minutes
Coordinates
1576
Uploaded
April 6, 2022
Recorded
April 2022
  • Rating

  •   4.7 1 review
Share

near Odietapea, País Vasco (España)

Viewed 1084 times, downloaded 65 times

Trail photos

Photo ofUzturre - Loatzo - Tolosa - Kzgunea Photo ofUzturre - Loatzo - Tolosa - Kzgunea Photo ofUzturre - Loatzo - Tolosa - Kzgunea

Itinerary description

Kzguneko Wikiloceko ikastaroaren froga paraktikoa egiteko aitzikiarekin grabatutako ibilbidea da hau.

Ibilbidea Uzturretik abiatzen da. Bertara iristeko ibilbide asko daude Wikilocen.

Arratsalde bikaina egokitu zaigu eta hori aprobetxatuz aurreko egunetan pilatutako elur tartetik Loatzora bideratu naiz baina, bide Belabietaraino gainez gain joan beharrean, bide motzago batetik egin izan nahi dut.

ibilbide politta 4 bat ordu inguru lasai lasai mendian pasa nahi badituzu, hainbat leku interesgarri bisitatuz eta Aralar zein Herniora ikusmira ederrak izanez.

Waypoints

PictographSummit Altitude 2,376 ft
Photo ofUzturreko gurutzea Photo ofUzturreko gurutzea Photo ofUzturreko gurutzea

Uzturreko gurutzea

Tolosalde gainean dagoen tontor eta gurutze ezaguna.

PictographSummit Altitude 2,281 ft
Photo ofUzturre tontorra

Uzturre tontorra

730 m Poste geodesikoa eta 3 bat buzoi daude bertan.

PictographSummit Altitude 2,257 ft
Photo ofTxaragain Photo ofTxaragain Photo ofTxaragain

Txaragain

716 m

PictographIntersection Altitude 2,172 ft
Photo ofEzkerretara Photo ofEzkerretara Photo ofEzkerretara

Ezkerretara

Puntu honetan Belabietara doan bidea utzi eta ezkerretara abiatzen den bidea hartuko dugu, gutxira Artxipiagako langara jaitsiko gaituen gurdibidearekin bat egiteko. Bidea garbia da, tarteka lokatza izango dugun arren.

PictographIntersection Altitude 1,935 ft
Photo ofEskuinera Photo ofEskuinera

Eskuinera

Puntu honetan bihurgune batera iritsiko gara eta bertan eskuinera eta behera jarraituko dugu.

PictographIntersection Altitude 1,782 ft
Photo ofEzkerretara Photo ofEzkerretara Photo ofEzkerretara

Ezkerretara

Ezkerretara hartuko dugu Belabietatik datorren bidea hartuz.

PictographIntersection Altitude 1,794 ft
Photo ofEskuinera beherantz Photo ofEskuinera beherantz Photo ofEskuinera beherantz

Eskuinera beherantz

Belabietatik Tolosarantz doan gurdibidea utzi eta eskuinera behera joango gara Artxipiagako langaraino.

PictographIntersection Altitude 1,794 ft
Photo ofArtxipiagako langa Photo ofArtxipiagako langa

Artxipiagako langa

Ezkerretara abiatzen den bidezidorretik gora joango gara

PictographSummit Altitude 2,007 ft
Photo ofLoatzo Photo ofLoatzo Photo ofLoatzo

Loatzo

636 m. Oso gutxi ezagutzen den mendia da, Uzturretik gertu dagoena (730 m). Hala ere, mendi tradizio handia du. 1959an Loatzoko gurutzea jarri zen Irurako Sukalde elkarteko hainbat zaleren eskutik: Valeriano Urrestarazu, Rafael Otaño, Tomas Zaizar eta Toribio Yaben. Hiru urte geroago Loatzoko txabola inauguratu zuten, gailurrean bertan dagoen aterpe txiki bat, gurutzetik metro gutxira. 1977an, lehen birmoldaketa jasan zuen babeslekuak, eta gaur egun, beste konponketa batzuen ondorioz, kontserbazio-egoera ezin hobean aurkitzen dugu. Gailur berean beste plaza-omenaldi batzuk aurkituko ditugu. "Loatzoko kurtziak 1959an eraikitako gailur honetara iristen diren mendizale guztiak agurtu ditu..."

PictographIntersection Altitude 1,851 ft
Photo ofEzkerretara bidezidorretik behera Photo ofEzkerretara bidezidorretik behera

Ezkerretara bidezidorretik behera

Puntu honetan Alustiza baserrira daramagun bidea utzi eta basoan behera sarten den bidezidorra hartuko dugu. Bidezidorrak pare bat aldiz pista gututzatu arren, aurrera jarraitzen du.

PictographIntersection Altitude 1,529 ft
Photo ofEzkerretara Uzturre aldera Photo ofEzkerretara Uzturre aldera

Ezkerretara Uzturre aldera

Irura jaitsiko gaituen pista puntu honetan utziko dugu. Hartutako bidea Uzturrera daramana da eta bertatik jarraituko dugu Belabietatik Tolosara doan gurdibidearekin bat egin arte.

PictographIntersection Altitude 1,696 ft
Photo ofGurdibidera iritsi eta eskuinera Photo ofGurdibidera iritsi eta eskuinera Photo ofGurdibidera iritsi eta eskuinera

Gurdibidera iritsi eta eskuinera

Gurdibidean eskuinera Tolosa aldera hartuko dugu.

PictographIntersection Altitude 1,690 ft
Photo ofEzkerrtetik Uzturrera. Gu aurrera Photo ofEzkerrtetik Uzturrera. Gu aurrera Photo ofEzkerrtetik Uzturrera. Gu aurrera

Ezkerrtetik Uzturrera. Gu aurrera

Guk aurrera Tolosa aldera jarraituko dugu. Ezkerretara abiatzen den bidezidorrak Uzturreko gurutzeraino eramaten du.

PictographIntersection Altitude 1,474 ft
Photo ofEskuinetik Santa Luciara Photo ofEskuinetik Santa Luciara Photo ofEskuinetik Santa Luciara

Eskuinetik Santa Luciara

Guk eskuinetik Tolosako Santa Lucia auzora jaitsiko gara. Ezkerreko bideak Izaskungo errepideraino eramango gaitu.

PictographSummit Altitude 1,207 ft
Photo ofMixerikordi gaina Photo ofMixerikordi gaina Photo ofMixerikordi gaina

Mixerikordi gaina

Kaxko honetatik sekulako ikuspegiak ditugu Uzturre, Aralar, Tolosa eta Herniozabal aldera.

PictographRuins Altitude 1,068 ft
Photo ofTelegrafoa Photo ofTelegrafoa Photo ofTelegrafoa

Telegrafoa

Uzturreko dorrea 1845. urtean eraiki zen, lehen gerra karlistaren ondoren. Oro har, dorre optikoak urte gutxiz egon ziren martxan; izan ere, telekomunikazioen bilakaera azkarra zela eta, telegrafia optiko mota hori berehala ordezkatu zen kablearenarekin. Hala ere, oso garrantzitsuak izan ziren mezuak transmititzeko prozesuan; telegrafo optikoari esker, bi ordu baino ez ziren behar Madrildik Irunera mezu bat helarazteko. Nahiz eta 488,4 kilometro banandu, mota horretako 52 dorreko kate batek lotzen zituen biak, non Uzturre 48. postuan zegoen. Dorre batzuk katean jarriz, aurreko dorreak igorritako mezua errepika zitekeen, informazioa hedatuz eta distantzia handiak eginez zaldizko korronte mezulari batek baino denbora laburragoan. Dorreak kalitate handiko harlanduz eraikiak izan ziren, eta haien hertzetan, leihoetan bezala, bai eta beheko solairuan ere, gezileihoak eraiki ziren, defentsarako leihateak. Goiko solairuan, egurrezko egitura batzuen bidez, Usabal eta Altzo artean dagoen Ollaun menditik bidalitako mezuak jasotzen ziren, eta Andoaingo Buruntzako dorrera bidaltzen ziren.

PictographRuins Altitude 922 ft
Photo ofHondakinak Photo ofHondakinak Photo ofHondakinak

Hondakinak

Tolosako Miserikordia Etxeak hainbat instalazio zituen Gipuzkoan, gaixo edo etxegabetutako pertsonak zaintzeko, abandonatutako haurrak hartzeko eta gerra garaian zaurituak zaintzeko. Uzturre mendiaren magalean 24 hektareako lursaila zegoen, lurra landu eta ganadua zaintzeko. Lekuaren baldintza egokien eta ur ugaritasunaren ondorioz, toki horretan sendategi bat sortu zen XIX. mendearen bigarren erdialdean. Miserikordia zaharraren eraikinean, ezaguna zen bezala, 20 ohe, sukaldea eta otoitz-lekua zeuden, edateko uraren iturri batez gain, eta bertan gaixo eriondoak zeuden, baita tuberkulosiak gaixotutako pertsonak ere. Manuel Ezcurdia Arbelaiz mediku tolosarra, 1855ean Tolosa jo zuen kolera izurritearen ondorioak arintzeko egindako lanagatik oso baloratua, Uzturreko sendategiaren bultzatzaileetako bat izan zen. "Bereziki lagundu zuen Uzturren bularreko gaixoentzako etxe bat ezartzen, oso emaitza onak ematen dituena".

PictographWaterfall Altitude 799 ft
Photo ofUzturreko putzuak Photo ofUzturreko putzuak Photo ofUzturreko putzuak

Uzturreko putzuak

Bainuak historiaz beteriko gunean badaude ere, ez dira urte asko aurkitu zituztela. Izan ere, 2015. urtean izan genuen hauen berri. Udala inguruan lanean zebilen 1966 urteko planoei jarraituz, bertan izan zuten putzu naturalen berri, ustekabean. Ingurura gerturatutakoan, ordea, ezin izan zuten bertara iritsi, basoak hartutako eremu basati baten aurkitzen baitzen. 2016an ireki zuten bertara iristeko bidea eta Amarozko Mendi Elkartea espeleologia taldea izan zen putzua aurkitu zuena. Urteen poderioz deterioratuta zegoen ondarea 2017. urteko uztailan berreskuratu zuten 14 gazteek auzolanean. Haiei esker edonork bisita dezake inguru ikusgarri hau.

PictographRiver Altitude 484 ft
Photo ofZupikarro Erreka Photo ofZupikarro Erreka Photo ofZupikarro Erreka

Zupikarro Erreka

Inguru honetan arraska daukagu ( 1864 udal artxiboan hau egiteko aurrekontua aipatzen zena ) ur ederra ematen duen iturriarekin. Beheraxeago ditugu Kisuaga/Pixuaga-goikoa izeneko baserria eta udal argindar-zentrala 1893n inauguratu zena.

Comments  (1)

  • cristobalalquezar.alba Jan 5, 2023

    I have followed this trail  verified  View more

    Una ruta muy bonita que hice en enero, buena manera de empezar el año! Yo deje el coche en el aparcamiento cerca de la ermita de Izaskun, para volver al parking tuve que tomar un camino alternativo, pero no es díficil el acceso.

You can or this trail