Villariño de los Aires Ambasaguas 2021-08-05
near Villarino de los Aires, Castilla y León (España)
Viewed 68 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
Villariño de los Aires herriatik abiaturik Duero eta Tormes ibaiak ezagutzeko buruturiko ibilbide zirkular ederra aurkeztuko dut sarrera honetan. Dueroko zintzur ikusgarrira jaitsiko gara eremu natural ederretik, geroago ibaiaren ertzetik ibiltzeko eta Tormes ibaia Duero ibaiarekin bat egiten duen tokira iristeko. Ondoren Tormes ibaiaren bokala ezagutuko dugu, bertan dauden errota zaharren aurriak bisitatuz. Azkenik pista eta errepidearen bitartez herrira igoko gara. Ibilbide hauen berezitasuna, normalean egiten dugunaren kontrakoak direla da, hots, goitik abiatuz, beherantz egiten dugu ibaietara iristeko eta horregatik bukaera aldapan gora izaten da. Hamar kilometro pasatxo eta laurehun bat metroko desnibeleko ibilbidea da.
Ibilbidea eta altimetria
Ibilbidean Duero eta Tormes ibairen bokala ikusgaiAltimetriaVillariño de los Aires herrian autokarabanentzako area bat dago eta bertan gaua eman dugu, goizean goiz ibilbide hau burutu ahal izateko.
Autokarabanentzako areaGoizean goiz abiatzea erabaki dugu udako egun beroetan gaudelako eta badakigu azken partea aldapan gora izango dugulako.
Autokarabanatik irteteanPozo Chacón karrikatik beherantz abiatuko gara herriko eliza eta plaza nagusira iristeko.
Santa María la Mayor elizaGotiko berantiarreko eliza. Erdiko habeartea, erdiko habeartearen 2 atal, dorrea eta 1.572ko kapera ditu. Barrualdean, XVII. mendeko Jasokundearen tailu barrokoa eta kaliza errenazentista.
Santa María la Mayor elizaBertatik Plaza Nagusira jaitsiko gara. Bertan udaletxea dago. Eraikin
UdaletxeaUdaletxearen eraikin historikoan bitxikeri bat topatuko dugu. Arkupean dauden oroigarrien artean, garai bateko plazaren izenarena da. Kuriosoa da baian 1837. urteko konstituzioarena da. 1837ko Konstituzioa Errege Estatutuaren krisiaren ondorio izan zen, eta nekez iraun zuen 1845eko Konstituzioak behin betiko indargabetu zuen arte. Moderatuen eta aurrerakoien arteko liskarrak Errege Estatutuaren arauen aplikazio normal eta lasaia eragotzi zuen, eta horrek 1836ko abuztuan La Granjako Sarjentuen Matxinada ekarri zuen, Maria Cristina erregeordea 1812ko Cadizko Konstituzioa berrezartzera eta gobernu aurrerakoi berri bat eratzera behartu zuena, Errege Estatutuaren existentzia laburrari amaiera emanez.1837ko Konstituzioa aurrerakoien lana izan zen. Hala ere, egia da testu adiskidetzaile bat zela, alderdi moderatuaren postulatu batzuk sartzea onartzen zuena, hala nola Goi Ganbera bat egotea edo Exekutiboko kideak Parlamentukoak izatea, Cadizeko Konstituzioak ezartzen zuen ganbera bakarreko eta botere banaketa hutsaren ordez.Norbaitek kuxkuxeatu nahi ba du BERTAN deskargatzerik du originala.
Oroigarria
Villariño de los Aires sorreraren inguru:Jakina da Villarino, segur aski herri betoia (zeltak) bizi izan zela San Cristobalen Castro del Teson, K.a. 2.000. urtearen inguruan gaur egungo eremua populatzeko, gaur egun Faya Begiratokia bezala ezagutzen denaren gainean finkatuz (aurrekoa bezain puntu defendagarria zena, etsaien erasoetatik). Dueroko begiratoki bikain horretan uste da gotorleku bat egon zela erromatarren garaitik XIII. mendera arte, gutxi gorabehera. Baina haren eta Portugalgo lurretatik egindako erasoen oroitzapena besterik ez da geratzen.Plaza NagusianHerri hauen eraikuntza tradizionalaren inguruan wikipediatik jasota;Los pueblos de La Ribera cuentan con una arquitectura tradicional propia, resultado de su geografía, su microclima y sus gentes. Uno de los factores por los que se ha conservado mejor que en otras zonas puede haber sido su localización fronteriza, aislada con respecto a las principales ciudades de la meseta. Entre los pueblos comarcanos, Villarino es uno de los que mejor la conserva.La típica casa riberana de vivienda habitual suele presentar una única fachada ya que se sitúa junto a otras edificaciones adyacentes. Dos formas estéticas son muy características, pintada de blanco (antiguamente con cal) o con la mampostería de piedra al descubierto. Del segundo piso sobresale un gran balcón característicamente adornado con macetas de flores que protege de la lluvia a la puerta principal, inmediatamente debajo. Junto a ella suele haber un «poyo» o asiento. En algunos casos en lugar del balcón existe una ventana adornada con dos «morillos» o piedras a modo de alféizar.El balcón es quizás el elemento más característico de la arquitectura revirana . Se puede presentar techado o sin techar. A veces pequeño o grande, dependiendo de las dimensiones de la morada, y siempre soportado por vetustas ménsulas.Dentro del patrón común de la comarca, en Villarino era común dedicar la primera planta al uso exclusivo de pocilgas, cuadras, pajares y/o bodegas. Por este motivo, las casas que se organizaban de esta manera presentaban un exterior distinto. En lugar del imponente balcón, tenían dos puertas en fachada, una para la primera planta y otra para la segunda, la zona habitable, a la que se accedía por una escalera exterior desde la calle. En estos casos, la planta superior además de acoger la habitación con vistas a la calle y la escalera de acceso al «sobrao», también albergaba la cocina y su despensa. Con el paso de los años el interior de las viviendas ha ido evolucionado hacia una disposición más moderna pero en lo referente a la apariencia exterior, los pueblos con arquitectura tradicional definitoria tienden a buscar mantener la estética de antaño para atraer el turismo.Iturri karrikaLa Fuente kaletik abiatuko gara herriko goiko partera iristeko.
IturriaBeratatik herriko behatokira joko dugu Faya karrikatik. Herriko karriketan eraikuntzak harriaren gainean daudela ikus daiteke zenbait puntuetan.Etxe batzuen artean eta karrika estu baten bitartez La Faya behatokira iritsiko gara. Bertatik Arribes del Dueroko ikuspegi eder eta zabala izango dugu eta gainera ibili beharreko eremu zabala ere behatzeko aukera eskaintzen zaigu.
La Fayako behatokian
La Fayako behatokitik
Herriko etxe zahar batetan labearen zatia ikusgaiAtzera apur bat egin eta Las Aceras karrikatik, ezkerretatik, herriko kanpo aldera bideratuko gara.Las Aceras karrikaKarrika estu honetatik Arribes parkerantz bideratuko gara.
Karrika estuaVillariño inguruko informazioa wikipediatik jasota:La Reconquista de la zona, hasta entonces bajo dominio musulmán, la realiza el Reino de León, que surge a partir del Reino de Asturias de Don Pelayo y del que luego se subdividirían y/o desgajarían el Condado de Castilla, el Reino de Galicia y el Reino de Portugal. La repoblación de las tierras conquistadas llevada a cabo por los reyes leoneses planteó una disposición muy distinta de la actual, basando su desarrollo en el modelo repoblador gallego, que consistía en disponer muchas aldeas de pequeño tamaño y muy próximas entre sí, esquema que a la larga hizo insostenibles económicamente a muchas de ellas.La historia nos cuenta que Villarino, al igual que el resto de localidades salmantinas fronterizas con Portugal y ribereñas del Duero, perteneció al concejo de Ledesma durante la Edad Media, habiend
Waypoints
Bidegurutze laburbide
Laburbidea da. Eskuinetik pista utzi eta bide zahar estutik jaisten segi.
Bidegurutze 05 Eskuin
Bihurgunean pista utzi eta eskuinetik beherantz abiatu bidetik.
Bidegurutze 06 Ezker
Pistara atera askaltokitik eta ezkerreko pistatik igotzen hasi.
PISTA Zuzen
Pistara aterako gara eta zuzen jarraitu beharko da Ambasaguasera iristeko.
You can add a comment or review this trail
Comments