ZABALAITZ (1263) ENAITZ (1296) ARTZANBURU (1365) Arantzazutik
near Arantzazu, País Vasco (España)
Viewed 150 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Urbia eta Aizkorriko hego mendebaldera aurkitzen diren 3 gailur dira Zabalaitz, Enaitz eta Artzanburu. Ibilbidea Arantzazutik hasi genuen eta Urbiako fonda iritxi aurreko ezker eskubi dauden bi gailur dira Zabalaitz eta Enaitz. Lehenbizi bi hauek igo genituen eta Artzanburu utzi genuen azkenerako. Artzanburu Biozkorna deitzen zaion mendi multzoko gailurrik garaiena da eta era berean Aizkorriko Arbelaitz eta Aloña mendien artean aurkitzen da. Urbiako larreak euskal mendizalehen artean oso ezagunak dira, artzantza oso edatuta dago ingurune honetan eta ibilbidean abere askokin egiten duzu topo. Monumentu megalitikoak ere ugari daude bertan, Gorostiaran, Pagobakoitza edo Kalparmuño bezalako dolmenak dira horren lekuko. Garai batean Urbian hiltzen ziren bizilagunak lurperatzen zituzten lekuak izango lirateke hauek. Bertako artzainek sepulturiek izenez deitzen dituzte monumentu megalitiko hauek eta errespetu haundiz kontserbatzen dituzte.
Artzanburu gailurra egin ondoren berriro leku beretik bueltatu beharrean Duru ingurunetik barrena Arantzazura jeitsi ginen. Horrela, ibilaldi zirkular eder honi bukaera eman genion. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusitako bitxikeria ugari.

Comments (1)
You can add a comment or review this trail

Hemen sartuta informazio zabalagoa;
(Blog, Euskal herria mendiz mendi)