Zalama, Peñalta, Balgerri/Ordunte, Maza del Pando, Burgueño, Kolitza. Agüera - Pandozales zeharkaldia
near Agüera, Castilla y León (España)
Viewed 36 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Zalama, Peñalta, Ordunte/Balgerri, Maza del Pando, Burgueño, Kolitza. Agüera - Pandozales zeharkaldia.
Ibilbide honek Euskal Herriko 100 mendi zerrendetan dauden 6 lotzen ditu: Zalama, Peñalta, Ordunte edo Balgerri, Maza de Pando, Burgueño eta Kolitza. Agüera eta Pandozales artean gainez-gain egiten da eta tartean dauden beste zenbait gailur pasako dira.
Kontutan hartu ibilbide luzea dela, itzalik gabekoa, edateko urik gabe eta haizetsua.
Autoa Pandozalesen utzi ondoren, taxi batek eraman ninduen Agüerara (Pepe: 608879595; 60€).
Agüera herritik gora abiatu eta ur deposituaren aldamenetik pasa ondoren, pista zabalean goaz; hau jarraituz lenengoaren gertu utziko gaitu. Pista utzi eta berehala Burgos, Kantabria eta Bizkaian arteko mugarria eta ondoren, Zalama (1.338m; 1h35min). Muga lerroa jarraituz, hurrengo gaina, La Mana (1.202m; 2h 10min). Hurrengoa, El Mirón (1.100m; 2h 25min). Hau jaitsi ondoren, ezkerrera desbideratuko gara, hirugarrena egiteko; bidean, Arganeda (1.110m; 2h 55min)
Pistan jarraituz ia azkeneraino, Peñalta (1.145m; 3h 12min).
Lerro nagusira itzultzean, gainez- gain, Salduero, erpin geodesikoa (1.122m; 3h 33min). Hurrengoa, Peñarada (1.125m; 3h 42min). Lerro nagusian gaude. Hurrengoa El Risco, 1.038m. Urrutira ikusten da hurrengoa. Gainez-gain joateko mendi sasituak daudenez, pistaz aurreratuko gera. Aurrerago berreskuratuko dugu muga lerroa: Brena mendatea. Aldapa igo eta, Ordunte edo Balgerri (1.105m; 4h 56min). Hurrengoa, Ilso de Estacas, (1.040m; 5h 30min).
Muga lerroan jarraituz, Maza de Pando (1.011m; 5h 54min). Jaitsiera muga lerroan egitea ezinezkoa denez, Hego ekialdera jaitsiera egin eta pistara atera. Pistaz jarraitzea gomendatzen dut, eremu garbiagora heldu arte. Hurrengoa, Burgueño, (1.043m; 7h). Iparraldera egin eta jaitsierako bidea garbi ikusiko dugu. Aurrean daukaguna nahiko zikiña igotzeko, Terreros, (914m; 8h). Lepora jaitsi ondoren eta GRa jarraituz, Kolitza (883m; 8:30min).
Jaitsiera geratzen zaigu. Bidea ongi zanpatua eta GRa. Bidean, Kolitzako iturri ederra. Pandozalesera iritsi.

Waypoints
Car park
2,676 ft
Agüera
Intersection
2,536 ft
Ezkerrera
Mountain pass
3,122 ft
Lepoa. Zuzen gora doan pista hartu
Intersection
4,191 ft
Pista utzi eta ezkerrera
Waypoint
4,296 ft
Mugarria. Burgos, Kantabria, Bizkaia
Summit
3,945 ft
La Mana
Summit
3,609 ft
El Mirón
Intersection
3,465 ft
Pista ezkerrera jarraitu Penalta egiteko
Intersection
3,613 ft
Ezkerretik
Summit
3,688 ft
Salduero
Summit
3,661 ft
Peñarada
Summit
3,405 ft
El Risco
Intersection
2,951 ft
Ezkerrera
Mountain pass
3,064 ft
Brena mendatea
Summit
3,299 ft
Mugarria 14
Mountain pass
3,234 ft
Gospeñata mendatea
Waypoint
3,050 ft
Aterpetxoa
Intersection
3,020 ft
Ezkerretik gora
Intersection
2,901 ft
Hemen, hobe pistaz jarraitzea
Intersection
2,894 ft
Ezkerrera igo
Intersection
2,642 ft
Eskuinera
Intersection
2,702 ft
Ezkerrera hartu
Intersection
2,947 ft
Eskuinera eta gero hona jaitsi
Intersection
1,229 ft
Ezkerrera
You can add a comment or review this trail
Comments