Zaldibarko 43. mendi martxa: Zaldibar - Eitzaga - Egoarbitza - Elgeta - Intxorta - Erdella - Santamariñazar - Zaldibar
near Goierri, País Vasco (España)
Viewed 171 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Zaldibarko eliza ondoan hasi eta bertatik Eitzagara abiatzen da, ondoren Ariolako presara igo eta bertatik Egoarbitzako tontorrera heltzeko. Ostean, Elgetara jaitsi eta Salbador ermitako anoa-puntuan indarrak batu eta gero, Intxortara igo. Bertatik jaitsi, Elgeta eta Elorrio batzen dituen errepidea gurutzatu eta Santruan baseliza ondotik igarota Erdellara igotzen da. Hortik jada Zaldibarrerantz egiten du ibilbideak, ikuspegi aparta duen Santamariñazarreko gurutzetik igaroz.
Zaldibar, Elgeta eta Elorrioko udalerrietako lurretatik igarotzen da ibilbidea.
Tontorrak (igoera ordenean):
- Egoarbitza (733 m)
- Intxorta (743 m)
- Erdella (682 m)
- Santamariñazar (669 m)
Ondare aldetik, aipatzekoak dira Eitzaga auzoa (eta bere errota txikia), Salbador eta Santruan ermitak.
Iturriak: Zaldibarren, Elgetan (sarreran zein plazan).
Waypoints
Egoarbitza (733 m)
Elgetako mendia. Bizkaia aldetik begiratuta, berezkoa duen forma diagonalengatik erraz identifikatzen da. Erpin geodesikoa du gailurrean. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/692
Intxorta (743 m)
Elgeta eta Elorrioko mugan kokaturiko mendia. Aterpea eta 1928an jarritako haizeorratza ditu gailurrean. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/423
Erdella (682 m)
Elorrioko mendia. Gailurra mendiz inguratuta dagoenez, ikuspegirik ez bertatik. Info: https://www.mendikat.net/com/mount/401
Santamariñazarreko gurutzea (669 m)
Durangalde osoko ikuspegi aparta duen puntua. Benetako gailurra pixka bat hegoalderago dagoen arren, puntu hau da mundu guztiak Santamariñazar modura ezagutzen duena. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/611
Eitzaga
Zaldibarko auzoa. Errota eta baseliza daude bertan
Elgeta
Gipuzkoako herria. Info+: https://eu.wikipedia.org/wiki/Elgeta
You can add a comment or review this trail
Comments