Activity

Zarate-Ziortza-Txurro-bira

Download

Trail photos

Photo ofZarate-Ziortza-Txurro-bira Photo ofZarate-Ziortza-Txurro-bira Photo ofZarate-Ziortza-Txurro-bira

Author

Trail stats

Distance
5.79 mi
Elevation gain
1,027 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,027 ft
Max elevation
1,658 ft
TrailRank 
52
Min elevation
966 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 28 minutes
Coordinates
609
Uploaded
January 9, 2019
Recorded
January 2019
Be the first to clap
1 comment
Share

near Upazan, País Vasco (España)

Viewed 325 times, downloaded 13 times

Trail photos

Photo ofZarate-Ziortza-Txurro-bira Photo ofZarate-Ziortza-Txurro-bira Photo ofZarate-Ziortza-Txurro-bira

Itinerary description

9,3 km luze dituen ibilibide atsegina. Zarateko benta ezagunetik abiatuz, Egiluze parajea zeharatu eta Ezkeltzu mendira igoko gara bertako elurzuloa bisitatuz. Beste aldetik jaitsita Usurbilekin muga egiten duen Ziortzako langaraino iritsiko gara. Han buelta hartu eta Egiluzera itzuliko gara Sagastizabal aldeko bidea hartuz. Handik Estenagako Txurro tontorra igoko dugu. Atzera itzulita, Aierolatik Altxurriaga baserriraino iritsiko gara. Handik zuzenean igoko gara abiapuntu genuen Zarateko bentaraino.

Waypoints

PictographCar park Altitude 1,237 ft
Photo ofZarateko benta Photo ofZarateko benta Photo ofZarateko benta

Zarateko benta

0 km. Zarateko eraikina, garai batean benta izandakoa, Kostatik Andazarraterako bide historikoan kokatzen da, lepo estrategiko batean, Zarateko Haitzaren magalean. Lur jota zegoen baserria, era dotore eta ederrean berriztatu dute goitik-behera. Jabeek aterpe libre bat erantsi diote, bertatik igarotzen direnek, behar izanez gero, atsedenlekua eta babesa izan dezaten. Iturri bat ere eskura jarri dute. Bidea Zarateko Bentaren alboan hasten da, Iparraldea dagoen baso txiki bat zeharkatzen duen bidexkatik igota.

PictographIntersection Altitude 1,311 ft
Photo ofZaratezar Photo ofZaratezar Photo ofZaratezar

Zaratezar

0.3 km. Laster iritsiko gara Zaratezar izeneko belaze txiki batera. Pare bat langa pasata, Zizurkilgo Herrigunetik gora datorren bidearekin bat egingo dugu.

PictographIntersection Altitude 1,413 ft
Photo ofEgiluze Photo ofEgiluze Photo ofEgiluze

Egiluze

0.9 km. Pagamendirako bidegurutzea eskuinean utzita, Egiluzeko lepora iritsi gara. Ezkerraldean ikusiko dugun ukuilua pasata, eskuineko bidea hartuko dugu. Berehala ezkerrean ikusiko dugun langa zeharkatu eta Ezkeltzu tontor aldera igoko gara.

PictographSummit Altitude 1,645 ft
Photo ofEzkeltzuko Elurzuloa Photo ofEzkeltzuko Elurzuloa Photo ofEzkeltzuko Elurzuloa

Ezkeltzuko Elurzuloa

1.8 km. Zizurkilgo punturik garaiena den Ezkeltzu mendiaren tontorrera (505 m) iritsi gara. Uda partea bada, han-hemenka dabilen ganadua ikusiko dugu. Tontorretik gertu elurzuloa azalduko zaigu, itxitura batez babestuta: garai batean Donostiaraino eramaten zuten handik ateratako izotza.

Photo ofEzkeltzuko sarobeko harria Photo ofEzkeltzuko sarobeko harria Photo ofEzkeltzuko sarobeko harria

Ezkeltzuko sarobeko harria

2.0 km. Elurzulotik berehala ikus daiteke Ezkeltzuko sarobearen austerri edo ardatza izandakoa, lau puntu kardinalak grabatuta dituena. Ezkeltzu mendiaren ipar aldeko isuritik jaitsiz jarraituko dugu.

PictographIntersection Altitude 1,455 ft
Photo ofIragorriko bidegurutzea Photo ofIragorriko bidegurutzea Photo ofIragorriko bidegurutzea

Iragorriko bidegurutzea

2.4 km. Ezkeltzu gainetik jaitsi gara eta Egiluzeko ukuilutik datorren bide negusiarekin bat egingo dugu. Udapartean Ezkeltzun egoten den ganadua biltzeko erabiltzen den egitura ikusiko dugu hemen. Guk eskuinera, iparraldera jarraituko dugu, aldapa handirik gabe.

PictographWaypoint Altitude 1,430 ft
Photo ofZiortzako langa Photo ofZiortzako langa Photo ofZiortzako langa

Ziortzako langa

2.8 km. Ziortzako langa ezagunera iritsi gara. Hor amaitzen dira Zizurkilgo lurrak eta Usurbilgoak hasten. Parez-pare Andatza mendia ikusiko dugu. Zarateko Bentatik ia 3 kilometro egin ditugu. Ibilbideari jarraitzeko, etorri garen bide beretik itzuliko gara, baina oraingoan Ezkeltzu gainera igo gabe: maldaren behe aldetik doan bide nagusia hartuko dugu Egiluzeko ukuiluaren pareraino.

Photo ofSanmillansarobeko harria Photo ofSanmillansarobeko harria Photo ofSanmillansarobeko harria

Sanmillansarobeko harria

4.0 km. Nahi izanez gero, bidea utzi eta eskuin aldera jo daiteke puntu honetan. Beherago, gorosti handi baten ondoan, Sanmillansarobeko artarria edo harria ikus daiteke. Berriro gora egin beharko dugu, bidea hartu eta ibilbidea jarraitzeko.

PictographIntersection Altitude 1,423 ft
Photo ofEgiluze Photo ofEgiluze Photo ofEgiluze

Egiluze

4.8 km. Ziortzako langan buelta hartu dugunetik pare bat kilometro egingo ditugu bideari zuzen jarraituz, Ezkeltzura igo gabe. Lehen ikusi dugun Egiluzeko ukuilura iritsiko gara berriro. Metro batzuek aurrerago eskuinera, mendebaldera, Aia aldera ateratzen den bidea hartuko dugu.

PictographWaypoint Altitude 1,290 ft
Photo ofMuga Zizurkil

Muga Zizurkil

5.4 km. Zizurkil eta Aia arteko mugara iritsi gara. Hemendik aurrera Aian barrena ibiliko gara. Zuzen jarraituko dugu.

PictographIntersection Altitude 1,096 ft
Photo ofAierolako bidegurutzea Photo ofAierolako bidegurutzea Photo ofAierolako bidegurutzea

Aierolako bidegurutzea

6.0 km. Aiako lurretan sartu gara. Aierola parajean gure bideak Altxurriaga aldetik datorrenarekin bat egiten du. Gero berriro puntu honetara itzuliko bagara ere, eskuin aldera hartuko dugu orain, iparraldera, Sarobezabal baserriaren aldera.

PictographIntersection Altitude 1,016 ft
Photo ofSarobezabal

Sarobezabal

6.3 km. Iritsi gara Sarobezabal baserriaren pare. Eskuinean utzita, bideari jarraituko diogu metro gutxi batzuetan. Laister iritsiko gara bidegurutzera.

PictographIntersection Altitude 965 ft
Photo ofTxurroko bidegurutzea Photo ofTxurroko bidegurutzea Photo ofTxurroko bidegurutzea

Txurroko bidegurutzea

6.4 km. Sarobezabaletik gertu, ezker aldeko maldan, langa txiki bat ikusiko dugu. Zeharkatu eta ezker aldeko itxiturari goraka jarraituko diogu hainbat metrotan, zuhaitz handi batzuetara iritsi bitarte. Han, eskuinera, gora jo eta Txurro igotzen hasiko gara.

PictographSummit Altitude 1,213 ft
Photo ofEstenagako Txurro Photo ofEstenagako Txurro Photo ofEstenagako Txurro

Estenagako Txurro

6.7 km. Agian seinalatuta aurkituko duzu ote eta txilar artean tontorreraino igotzen den bide zidorra. Bestela, ez da oso erraza aurkitzen. Minutu gutxitan, Eztenagako Txurroren gainera iritsiko gara. Tontorretik kostaldea eta Ezkeltzu gaina bikain ikusten dira. Eskuinaldeko magalean berriz, mendebaldera, Aiako lurretan txertatuta dauden baina Zizurkilgok diren hiru baserri azaltzen zaizkigu: Etxabe, Etxabe-saletxe eta Etzeta.

PictographRuins Altitude 971 ft
Photo ofAierola Photo ofAierola Photo ofAierola

Aierola

7.7 km. Txurroren tontorretik atzera joko dugu, etorri garen bide beretik. Sarobezabal baserrira iritsi aurretik lehen pasa dugun bidegurutzea oraingoan zuzen hartuko dugu eta laster Aierola ingurura iritsiko gara. Gora jotzen duen bidetik joko dugu. Nahi izanez gero, erabat eskuin aldera desbidera daiteke eta metro gutxitan Aierola baserria izan zenaren hondakinak agertuko zaizkigu.

PictographIntersection Altitude 986 ft
Photo ofAltxurriaga Photo ofAltxurriaga Photo ofAltxurriaga

Altxurriaga

8.4 km. Berriro Zizurkilgo lurretan, aldapa handirik pasa gabe, Altxurriaga baserrira iritsiko gara. Aiatik datorren bide nagusia hartuta, gora jo beharko dugu, Zarateko bentaren bila. Horrela amaituko dugu ibilaldia.

Comments  (1)

  • Photo of keku38
    keku38 Feb 3, 2024

    Esta ruta solo es para gentes k entienden euskera?

You can or this trail