Zarautz-Getaria
near Salbide, País Vasco (España)
Viewed 40 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Itsasoaz eta mendiaz gozatuko duzu Zarautz eta Getaria arteko ibilbide honetan. Ibilbidearen lehen zatia mendiz hasten da, eta bertako lasaitasunaz gain, ikuspegi zoragarriez gozatzeko aukera izango duzu. Getariara iritsitakoan, hainbat aukera izango dituzu: Gaztetape hondartzan surfa egitea, portutik paseo bat ematea, parrilada eta guzti bazkaltzea, Malkorbe hondartzan bainu lasai bat hartzea, Balenciaga museoa bisitatzea eta Elkano marinel ospetsuaren herriko kaleetatik paseo bat egitea. Zarautzera itzuliko gara itsas pasealekutik. Zarautzera iritsi ondoren, erdiguneko kaleetatik paseatzeko aukera izango duzu, bertako monumentuak bisitatuz eta bertako gastronomiaz gozatuz. Amaitzeko, ezin dira izozki bat eta hondartzatik paseo bat falta, presa gabe egin behar da, momentuaz disfrutatu.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments