Activity

Zarautz - Indamendi - Pagoeta - Zelatun - Tolosa

Download

Trail photos

Photo ofZarautz - Indamendi - Pagoeta - Zelatun - Tolosa Photo ofZarautz - Indamendi - Pagoeta - Zelatun - Tolosa Photo ofZarautz - Indamendi - Pagoeta - Zelatun - Tolosa

Author

Trail stats

Distance
19.22 mi
Elevation gain
4,465 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
4,288 ft
Max elevation
2,788 ft
TrailRank 
57
Min elevation
-301 ft
Trail type
One Way
Time
9 hours 49 minutes
Coordinates
5212
Uploaded
July 4, 2020
Recorded
July 2020
Be the first to clap
Share

near Abendaño, País Vasco (España)

Viewed 477 times, downloaded 17 times

Trail photos

Photo ofZarautz - Indamendi - Pagoeta - Zelatun - Tolosa Photo ofZarautz - Indamendi - Pagoeta - Zelatun - Tolosa Photo ofZarautz - Indamendi - Pagoeta - Zelatun - Tolosa

Itinerary description

03 JUL 2020 09:15

Nire lankideohi eta laguna den Dabidekin batera egindako ibilbidea duzue hau. Patxada ederrean, tertulia eginez egindako ibilbidea,. Pagoetan eta Zelatunen mokadutxo eder batzuk hartzeko atsedena hartu genuen. Ibilbidea 10 bat ordutan egin genuen.

Kosta aldera sekulako ikuspegiak dituen ibilbidea. Bigarren laurdena Altzolaras edo Granada errekarren bailara bereziaren gainaldetik egiten da. Bailara hau erabat isolatuta dago zibilizaziotik ( esateko modu bat da )., leku guztietatik urruti, esaten den bezala. Harrigarria Gipuzkoa bezalako lurralde txiki batean.

Ibilbidea luzea den arren, ez dauzka igoera gogorrak eta, ibilbide gogorra ez izatearren, Ernio eta Erniozabal bezalako tontorrak igotzeari uko egin diogu.

Sekulako eguna bota dugu, bai jauna!

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 49 ft
Photo of01 - Zarautz - abiapuntua

01 - Zarautz - abiapuntua

Abiapuntua Zarauzko industrialdea dugu, Urdaneta bidea izeneko kalean.

PictographIntersection Altitude 66 ft

02 - Eskuinera gora

Aldapa gogorrean gora hilerri aldera

PictographWaypoint Altitude 141 ft

03 - Ezkerretara

Hilerrira iritsitakoan, ezkerretara

PictographReligious site Altitude 889 ft
Photo of04 - Santa Kurutz Photo of04 - Santa Kurutz

04 - Santa Kurutz

Nombre: Santa Cruz Cronología: Siglo XVI Ermita de planta rectangular y cubierta a dos aguas rematada por un pequeño campanil. La fachada está compuesta por una celosía de balaustres romboidales de madera (columnas pequeñas que con los barandales forman las barandillas) y protegida por un alero pronunciado apoyado en tornapuntas (pieza ensamblada entre una vertical y otra horizontal) con decoración tallada. Entre las dos verjas hay un pequeño atrio o porche que en su parte izquierda tiene un compartimiento con abertura hacia el interior. La ermita cobija a un Santo Cristo cubierto con faldas. Hay dos días de celebración eucarística: el 3 de mayo y el 14 de septiembre.

PictographSummit Altitude 1,499 ft
Photo of05 - Indamendi Photo of05 - Indamendi Photo of05 - Indamendi

05 - Indamendi

Indamendi mendia Hernio mendilerroan kokatzen da, Aizarnazabal, Aia eta Zestoa udalerrietan. Elkano auzoan hasten da ibilbidea eta Indamendi mendiko tontorreraino doa belardietan zehar eta Aginetezar eta Txatxarromendi mendietako gailurretatik igarotzen da.

PictographSummit Altitude 1,503 ft
Photo of06 - Txatxarromendi Photo of06 - Txatxarromendi Photo of06 - Txatxarromendi

06 - Txatxarromendi

Txatxarromendi edota Illarratxo Hernioko mendilerroan dagoen tontorra da, Gipuzkoako erdialdean. Urola Kosta eskualdeko Aia udalerrian dago. Pagoeta mendilerroan dago, hau era berean, oraindik zabalagoan den Hernio mendilerroko zati delarik. Itsas mailatik 452 metroko garaieran dago eta gailurrak 82 metroko malda du. Pagoeta menditik Zarautz eta Urdaneta auzoa (360 metro) elkarlotzen dituen Indagarate mendilepoak (370 m) banatzen ditu, Euskal Kostaldera begira dagoen mendilerroaren gainaldean. Indagarate mendilepoareen mendebaldean garaiera apaleko bi mendi daude. Bata Txatxarromendi edo Illarratxo, gailurrean burdinezko gurutz txiki eta artistiko bat du. Bestea, mendebalderago, Indamendi (462 m.), bi gailur hauek Aierdimuxu edo Hirumugarrieta (363 m.) mendilepoak banatzen ditu.

PictographProvisioning Altitude 1,216 ft
Photo of07 - Urdaneta

07 - Urdaneta

Urdaneta Aiako auzoa da. 2015eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 71 biztanle ditu. Txatxarromendi eta Indamendi mendietara igotzeko ohiko abiapuntuetako bat da.

PictographMountain hut Altitude 1,243 ft
Photo of08 - Indagarateberri Photo of08 - Indagarateberri Photo of08 - Indagarateberri

08 - Indagarateberri

Indagarateberri izeneko nekazal turismoko baserri eder bat duzu. Baserri ondoko zelaietan hainbat leku ezberdinetako animaliak ikusi diztakezu: ostrukak, paumak, oreinak, dromedarioa, bufaloak, ...

PictographWilderness hut Altitude 2,182 ft

09 - Pagoeta - borda

Pagoeta

PictographSummit Altitude 2,211 ft
Photo of10 - Pagoetako Gurutzea Photo of10 - Pagoetako Gurutzea Photo of10 - Pagoetako Gurutzea

10 - Pagoetako Gurutzea

Pagoetako Gurutzea - 674 m. Pagoetako natura parkea Gipuzkoako Pagoetako Kurutzea mendian dagoen babestutako eremua da. 2.860 hektareako azalera hartzen du. Hektarea horietatik 1.335 dira zehazki natura parkekoak, eta beste 1.075 parkearen inguruko babes-moteltze gunea. Zati handiena Aiako udalerriaren barnean dago, eta gainontzekoa Zarautz eta Zestoako Aizarna auzoaren artean. Bere izena 733 metroko altuera duen Pagoeta mendiari zor dio. Parkeko altuerarik handiena Olarteta tontorra da, nahiz eta tontor ezagunena Pagoetako gaina izan. Iparraldeko magaletan Laurgaingo auzoa dago, urak Oria ibai-arrora bideratuz eta, hegoaldera berriz, Altzola auzoko maldak Altzolarasko (Granada erreka bezala ere ezagututa) arroilaraino amiltzen dira, bere urak Urola ibairaino bideratuz. Eusko Jaurlaritzak 1998ko irailaren 29an izendatu zuen natura parke[1].

PictographMountain pass Altitude 1,388 ft

11 - Altzuruzelai

PictographFountain Altitude 1,926 ft
Photo of12 - Iturriotz Photo of12 - Iturriotz Photo of12 - Iturriotz

12 - Iturriotz

Iturriotz benta zaharra baserri bakan bat da, Aian kokatua (Gipuzkoa), XVI. mende amaierakoa. Baserritik gertu San Joan Iturriotz baseliza kokatzen da, eta baita Asteasu, Aia eta Errezil herrien arteko muga. Urtero jaia eta erromeria ospatzen dira benta zaharraren inguruan San Juan Egunean eta bezperan. Baserriaren alboan aparkaleku handi bat dago, lekua Ernio mendira igotzeko mendizaleen ohiko ibilbide baten hasiera da eta. 2002ko otsailaren 11n, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Baserria nahiko handia eta, bolumenaren aldetik, trinkoa. Oina handia eta laukizuzena du. Beheko solairua eta, gero, beste bi solairu eta teilatupea. Teilatua bi isurikoa du, gailurra eta fatxada nagusia perpendikularrak eta fatxada hori ekialdera begira. Hormak harlangaitzezkoak, izkinak harlanduzkoak, ate-leiho batzuetako harriak ere bai, eta fatxada nagusian zurezko egitura agerian. Fatxadak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Ekialdeko fatxada da fatxada nagusia. Baserria dagoen lurra ez da zelaia eta agerikoa du, fatxada hori eskuin aldetik ez baita ezkerrekotik bezain garaia. Beheko oina eta baserriko eskuineko alderdia —lehen oineko atariko horma— kareharrizkoak dira, eta fatxadaren gainerako zatia harri emokadurazkoa da eta agerian du zurezko egitura. Hormak sarrera bat du, erdi aldera, ezkerretara pixka bat. Ukuilura darama zuzenean. Sarrera horrek bi ate ditu, simetrikoak, baina ezkerrekoa harriz itxita dago. Ateburua zurezkoa da, eta, erdian, zutarri bat. Beheko oinean bi leiho daude eta beste sarbide bat ere bai, eskuin aldean, ateburu eta guzti. Iparraldeko atarirako sarbidea da. Eskailera batzuetatik pasa behar, hara joateko. Goiko oinetan sei hormatal daude, zurezko sei zutoinek banaturik. Zutoinak —denak pieza batekoak— konposizioan nagusi ageri dira, eta fatxadari bertikaltasun ederra ematen diote. Zutoin nagusiei —fatxadaren kontrako zutabe-ilaren adierazgarri dira— eta solairuko egiturari esker, egitura ondo antolaturik dago. Zutoin nagusi handiek osatzen dituzten egiturako hormatalak hiru zatitan banaturik daude, lodiera txikiagoko beste zutoin batzuen bidez. Leihoak erdiko zati horretan daude, goitik behera zuzen-zuzen. Zurezko egitura oso erregularra da, goitik behera ia beti. Zeharkako patal bakarra dago, ezkerreko hormatal leihogabean. Fatxadako ezker aldeko hiru leiho ez dira jatorrizkoak: bi egurrezko egiturako zatian daude, eta bat beheko oinean. Leihoetako zura duela gutxi aldatuta dago, batekoa izan ezik. Hormatalek emokadura-puska batzuk erorita dauzkate —oraindik ere emokadura hortxe baitago—, eta garai bateko gurutze latinoak ere oraindik hortxe ditu, karez marraztuak apaingarri modura. Teilatua ez da horma paretik ateratzen, eta eraikinak are eta trinkoagoa dirudi horrela. Iparraldeko fatxada garaiera txikikoa da. Izan ere, lurra zelaia ez izanik, fatxada hori solairu bakarrekoa da, hau da, atariko aurrealdea eta, handik gora, teilatu-sail ederra, zeramikazko teila eta bi tximinia txiki dituena. Ezkerraldera atari handi bat kareharri landuzko zutabeak eta guzti. Zutabe eta zutabe artean lau bao, eta lautik hiru harrizko horma erdi batez itxita. Ezkerretik hasita hirugarrena zabalik dago, baserriko atearen parez pare (ate hori egur iltzatuzkoa). Bosgarren bao bat ere badago, mendebaldera, baina gaur egun harriz itxita dago. Eskuin muturrean, horman, oilategiko atea. Mendebaldeko eta hegoaldeko fatxadak trinkoak dira oso. Kareharrizko horma soila da han nagusi, zulo gutxi eta eranskin berri batzuk. Mendebaldeko alderdia harrizko horma izugarri bat da, bat ere zulorik gabe ia, teilatua batere irteten ez zaiola. Ikuiluko atea (ateburu eta guzti) eta bi leiho txiki, solairu bakoitzean bat, hori da dena. Ezkerreko aldean bi eranskin txiki ditu. Hegoaldeko fatxadan, lehenengo solairuan, erdi aldera, horma emokadurazko beste atal bat dago, fatxadatik irtenda eta teilatuko zati irten baten babespean. Gerora erantsitakoa da, eta komunetarako darabilte.

PictographReligious site Altitude 1,916 ft
Photo of13 - San Juan baseliza

13 - San Juan baseliza

San Joan Bataiatzailearen baseliza edota Iturriotzeko baseliza Gipuzkoako Aia eta Errezil udalerrien arteko mugan dagoen baseliza da. Berez, Aia udalerriko Iruretaegia auzoan eta izen berdineko Iturriotz baserriaren alboan dago. Ernio mendira igotzeko ohiko abiapuntuetako bat da. 1584ko agirietan agertzen da lehen aldiz. Topagunea izan zen, XVIII. mendera arte azokak egiten baitziren bertan. Errezil, Bidegoian, Albiztur eta Aiaren jabetza komuna zen.

PictographProvisioning Altitude 2,779 ft
Photo of14 - Zelatun Photo of14 - Zelatun Photo of14 - Zelatun

14 - Zelatun

Hernio eta Gatzume mendien artean dagoen lepoa dugu. 846 m. Bertan dagoen Antonioren bordan salda beroa eta otordu ederrak hartzeko aukera izango duzu ia urte guztian zehar , Mº Jesus eta bere alaben eskutik. Jatetxe bat mendiaren erdian. Hori bai pagotxa ederra mendizaleentzat. Iraileko igande guztietan erromeria egiten da Hernioko gailurretik hurbil dagoen Zelatungo zelaian (841 m), han dauden bi txabolen inguruan. Tradizioari jarraituz, jendea antzinean zinta urdin, arrosa eta horiekin igotzen zen, eta azken hamarkadetan gorri, berde eta zuriekin, aldarrikapen kutsu handiarekin diktaduraren urteetan. Garai batean otoitz egiteko egunak ere baziren hauek, hildakoak gogoratzekoak, argizaiolak piztekoak. Gaur egun, festa da oinarria: trikitilariak, hala soltean nola lotutako dantzak (fandangoak, arin-arinak eta zortzikoak), erroskilak, salda eta txorizoa txaboletan eta abar. Garai batean bi eta hiru trikitilari bikote ere aritzen ziren batera, mikrofono eta bozgorailurik ez zeudenean. Xabier Alberdi "Zabale" soinujolea eta Angel Larrañaga panderojolea azken hamarkadetan aritutakoak dira. Tolosaldeko, Goierriko eta Urola bailarako pertsonak dira gehienak, adin handi eta ertainekoak.

PictographIntersection Altitude 2,559 ft

15 - Bidegurutzea ezkerretara gora

780 m altura Adi egon behar da, ez baita oso nabarmena eta bide nagusian aurrera errez jarraitu baitezakegu. Bidezidorra oso hestua da, tarteka belarrak estaltzen du eta horregatik oso adi ibili behar da.

PictographIntersection Altitude 2,526 ft
Photo of16 - Pista Photo of16 - Pista

16 - Pista

Bidanitik gora doan pistarekin bat egingo dugu eta bidania aldera doan norabidean jarraituko dugu, hau da, eskubitara.

PictographIntersection Altitude 2,385 ft

17 - Bidegurutzea ezkerretara - pista utzi

Bidea

PictographIntersection Altitude 2,388 ft

18 - Bidegurutzea eskuinera - basora sartu eta beherantz

Bidezidor

PictographIntersection Altitude 1,818 ft

19 - Ezkerretara bidezidorretik behera

Bidezidor

PictographIntersection Altitude 1,168 ft
Photo of20 - Errepidea Photo of20 - Errepidea

20 - Errepidea

Malaka baserri ingurura iritsiko gara eta errepidetik jarraitu.

PictographIntersection Altitude 1,047 ft
Photo of21 - Errepidea utzi eta ezkerretara

21 - Errepidea utzi eta ezkerretara

Monteskueko BMartin Txiki baserrira iritsi aurretik, errepidea utzi eta ezkerretako bidetik jarraitu behar dugu.

PictographWaypoint Altitude 243 ft
Photo of21 - Tolosa Photo of21 - Tolosa

21 - Tolosa

Tolosa Tolosa Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Tolosaldea eskualdeko herriburua. Oria ibaiaren haranean dago, Donostiatik 24 km hego-mendebaldera. Eskualdeko herri jendetsuena da, 19.041 biztanle baitzituen 2016. urtean. Hamar urtez, 1844–1854 bitartean, Gipuzkoako hiriburua izan zen. XX. mendearen bukaeraraino, industria gune garrantzitsua izan zen, bereziki papergintzaren sektorekoa, eta Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia lotzen zituen bideko gurutzagune nagusia. Geroztik, industriaren gainbeherarekin batera, zerbitzu-hiri bilakatu da, inguruko herrietako biztanleriari merkataritza, hezkuntza eta osasun zerbitzuak eskainita. Kultura arloan, Tolosako inauteriak Euskal Herria osoan dira ezagunak eta kanpoko jende asko erakartzen dute. Ospea duten beste jaialdiak Titirijai txotxongiloen jaialdia eta Tolosako Abesbatza Lehiaketa dira. Gastronomian, ospetsuak dira Tolosako babarrunak.

PictographWaypoint Altitude 243 ft
Photo of22 - Helmuga

22 - Helmuga

Larramendi auzoa

Comments

    You can or this trail