Zegama-AIZTONTOR ALTUNA (1454m)-Aizkorri-Arbelar-Mearreko Pasabidea-Itzubi-Zegama
near Zatizabalaldea, País Vasco (España)
Viewed 419 times, downloaded 21 times
Trail photos
Itinerary description
Urteko azken egunerako egun pasako mendi txangoa Aizkorri aldean.
4 orduko igoera lasaia, eta 3 orduko jeitsiera bazkaldu eta atsedena hartu ondoren.
Zegamako herrian bertan abiatzen gara goizeko 9:30-etan. Gorospealde auzotik gora egiten dugu lehen ordua, Itzulondon trenbidea gainditu eta pinudian gora eginez. Hurrengoa gorako bidean Nardaundi aldera, hemen Aizkorriko mendizerraren oinetik pasatzen gara Sancti Spiritu aldetik igotzen den bideskarekin bat egin arte, ordubeteko zehar bidea. (700 metroko desnibela gaindituta)
Behin Sancti Spiritutiko senda hartuta gorako aldapa gogorrean egiten dugu ordubetez, bide zoragarrian Aizkorriko lepora iritsi arte. (Beste 400 metroko desnibela gaindituta)
Ondoren gaineko tontor batzuk, Tontorraundi, Aiztontor Altuna eta Aizkorri, honekin igoerako laugarren ordua betetzen dugu eta jada ordua da zerbait jan eta atsedena hartzeko. (13:30 dira)
Bazkaldu ondoren itzulera bidea, lehenik Arbelar aldera eta ondoren Mearreko Pasabidera igotzen gara, 1 ordu, hemendik beherako bideska jarraituz Itzubiko atsedengunera eta ondoren Parkea utzi eta pinudian zehar Zegamako geralekura (apeaderora) eta jarraian hasierako puntura.
Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
Waypoints
Zegama, aparkalekua, hasiera puntua
Zegamako irteeran dagoen aparkaleku txiki bat. Ezinhobeto dator alde honetatik igotzea nahi izanez gero (Gorospealde edo Iruetxeta).
Bidegurutzea
Bidegurutze nagusia, hemen goranzko bidea hartzen dugu, Nardaundi aldera.
Bidegurutzea
Bigarren bidegurutzea, hemen Sanctis Spiritu aldetik datorren bideskarekin bat egiten dugu, eta gorainok jarraituko dugu.
Aiztontor Altuna (1454m)
Aizkorri mendizerrako tontor nagusienen artean ekialderen dagoena.
Aizkorri (1523m)
Gaurko tontor nagusia 1523 metroko garairan. Euskal Herriko mendi tontor ezagunenetako eta bisitatuenetakoa. Gaur Abenduak 31 jende pilo bat zegoen bertan, urte amaiera ospatzen.
Aizkorriko magala
Bertatik Aizkorriko mendizerrako tontor nagusiak eta Urbia-Oltzako zelaigune zabalak ezinhobeto ikusten dira.
Mearreko Pasabidea
Hemen Urbia-Aizkorri aldea uzten dugu eta behera bidea hasten da.
Bidegurutzea
Jeitsierako goialdeko bidegurutze nagusia, bertan Oazurtza aldera eta/edo Itzubi aldera doazen bideskak bereizten dira.
Itzubiako iturria
Atseden gunea bidean, bertan ur ona duen iturria eta nahikoa utzita dagoen aterpe ireki bat daude.
Zegamako jeitsilekua
Zegama, aparkalekua, amaiera puntua
You can add a comment or review this trail
Comments